9/2012 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera berritzen duen abuztuaren 18ko 97/2008 Foru Agindua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuaren bidez araututa daude botikekin egiten diren saiakuntza klinikoak. Arau horren III. kapituluak Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeak erregulatzen ditu. Beren kideen artean nahitaezkoa da Zuzenbidean lizentzia duen baten bat izatea.

Urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordea sortu zen. 4. artikuluan haren osaera ezartzen du eta, besteak beste, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Juridikoetako letradu bat, zuzendari kudeatzaileak proposatuta izendatua, kide izanen dela adierazten.

Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 18ko 97/2008 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera berritu zen, eta María Jesús Balana Asurmendi andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Juridikoetakoa, kide izendatu.

Abuztuaren 24ko 135/2011 Foru Dekretuak uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituena, aldatu zuen. Egin den aldaketetako bat Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Juridikoa kentzea izan da.

Aldaketa horren ondoren, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak beteko ditu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Juridikoak laguntza juridikoaren arloan betetzen zituen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR