20/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgiako Arlo Klinikoaren antolaketa eta egitura apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretura moldatzen dituena. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Ospitalegunea sortu eta haren zuzendaritza egitura ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 15eko 84/2008 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgiako Arlo Funtzionala sortu eta arautu zen. Ezarritako antolaketa egitura berriaren asmoa zen kirurgia arloko laguntzaren kudeaketa harmonizatzea eta arrazionalizatzea, kontuan hartuta Nafarroako ospitale zentroetan arlo horretara bideratuta dauden baliabide klinikoak eta etorkizunean ezartzen diren beste baliabide batzuk.

Apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunea sortu zen, eta haren zuzendaritza egitura ezarri. Foru dekretu horrek arlo eta unitate klinikoen inguruan egituratu du laguntzaren antolaketa, non Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Iruñean dituen laguntza zentroetako langileak eta baliabideak biltzen baitira.

Foru dekretu horren 16. artikuluan Arlo Klinikoaren ezaugarri eta eginkizunak zehazten dira. Arlo Klinikoa Osasun Eskualde osorako unitate organiko gisa egituratzen da, bakarra da, eta haren azpian unitate klinikoak daude, beste laguntza maila batzuekin harremana dutenak. Era berean, foru dekretu horren 17. artikuluan haren zuzendaritza organoak ezartzen dira. Ezaugarri, eginkizun eta zuzendaritza organo horiek bat datoz garai batean, uztailaren 15eko 84/2008 Foru Dekretuaren bidez, Kirurgiako Arlo Funtzionalarentzat ezarritakoekin.

Apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren bidez, foru dekretu osoan erabilitako terminologiarekin bat etortzeko, Kirurgia Arlo Funtzionalaren izena aldatzen da. Izen berria Kirurgiako Arlo Klinikoa da.

Foru agindu honen bidez Iruñean dauden Kirurgia Orokorraren eta Aparatu Digestiboaren Kirurgiaren espezialitateko unitateak apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuan ezarritako antolaketa sistemari egokitzen zaizkio, laugarren xedapen gehigarriaren bigarren puntuan adierazitakoa betetzeko asmoz, hor ezarrita baitago sei hilabeteko epea izanen dela Kirurgiako Arlo Klinikoaren funtzionamendua foru dekretu hartan ezarritakoari egokitzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunea sortu eta haren zuzendaritza egitura ezartzen duen apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Foru aginduaren xedea.

    Foru agindu honen xedea da Nafarroako Ospitalegueko Kirurgiako Arlo Klinikoaren antolaketa eta egitura apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretura moldatzea. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Ospitalegunea sortu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR