84/2008 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgiako Arlo Funtzionala sortu eta arautu duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak 2007ko otsailaren 28an onetsitako Nafarroako 2006-2012 Osasun Planean ezarri da gaur egungo antolamendu eredua moldagarria izan behar dela eta gizartearen etengabeko aldaketei eta eskaerei aurre egiteko moduko tresnak ezartzeko gauza. Halaber, plan horren arabera garatu beharreko helburuetako bat hauxe da: laguntza espezializatuaren arloan, kudeaketa klinikoaren antolamendua laguntza arlo, zerbitzu edo unitate bakoitzera moldatzea, jarduera klinikoa eta ezaugarri bereziak kontuan hartuz, eta Iruñeko barrutiko ospitaleetako laguntza eskaintza koordinatzea eta arrazionalizatzea giza baliabideak, finantza baliabideak eta baliabide teknologikoak ahalik eta modurik eraginkorrenean aprobetxatzeko.

Foru dekretu honen eta Kirurgiako Arlo Funtzionalaren bidez kirurgia orokorra eta digestio-aparatuko kirurgia deritzon espezialitateko osasun eskaintza hobetu nahi da. Hain zuzen ere, espezialitate horretako jarduna eraginkorragoa izatea lortu nahi da kalitatea, ekitatea eta pazienteen arreta integralaren finantza alderdiak hobetuta. Horretarako, neurriak ezarri dira baliabideen erabilpena arrazionalizatzeko eta laguntzaren arloan mailen artean eta, batik bat, Iruñeko Barrutiko zentroen artean sinergiak sortzeko. Testuan aukera ezarri da noizbait Kirurgiako Arlo Funtzionalari kirurgiako beste espezialitate batzuk atxikitzeko, baldin eta osasun-kirurgiako laguntza hobetzeko eta baliabideak hobeki kudeatzeko beharrezkotzat jotzen bada.

Hori dela eta, Nafarroako ospitale zentroetako laguntza kirurgikoaren kudeaketa harmonizatzea eta arrazionalizatzea ahalbidetuko duen antolamendu egitura ezarri da, arlo honetarako xedatutako baliabide klinikoak kontuan hartuta.

Hori horrela, Osasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta zortziko uztailaren hamabostean egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, hauxe

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru dekretu honen xedea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgiako Arlo Funtzionala sortzea eta beraren egitura eta funtzionamendua arautzea da.

    2. artikulua. Kirurgiako Arlo Funtzionala.

    3. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgiako Arlo Funtzionala sortu da helburu honekin: osasun laguntzaren barruan kirurgia orokorra eta digestio-aparatuko kirurgia espezialitateko zerbitzu integral, eraginkorra eta kalitatekoa ematea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak horretako dauzkan baliabideak bildurik.

    4. Kirurgiako Arlo Funtzionaleko baliabideak foru dekretu honetan ezarritako organoek kudeatuko dituzte ondoko irizpideak aintzat hartuta: autonomia edukiko dute atxikita dauden ospitale zentroetan eta baliabideak optimizatu behar dituzte.

    5. artikulua. Kirurgiako Arlo Funtzionalaren eginkizunak.

      Kirurgiako Arlo Funtzionalak eginkizun hauek dauzka:

    6. Osasun laguntzaren arloan:

      1. Iruñeko Barrutiko pazienteei laguntza mediko-kirurgikoa bermatzea.

      2. Arlo honetako erreferentzia izatea, bai Nafarroako Osasun Lurraldean, bai laguntza kirurgikoari buruzko hitzarmena duten edo hemendik aurrera sinatzen duten ondoko autonomia erkidegoetan.

      3. Espezialisten arteko adostasun teknikoak sustatzea eta zabaltzea, bai eta beste profesional batzuekiko harremanetan ere, oinarrizko osasun laguntzan zein laguntza espezializatuan.

      4. Laguntza prozedura eta zirkuituak ezartzea eta beste toki batera bidali beharreko gaixoak ospitale itunduetara bidaltzeko baimena ematea, horren beharra dagoenean.

      5. Informazio eta erregistro sistemak kalitatea zorrotz kontrolatzeko eta etengabeko autoebaluazioa egiteko moduan egituratzea.

    7. Irakaskuntzaren eta ikerketaren arloan:

      1. Irakaskuntzarako baimena eta mediku espezialisten prestakuntza egokia bermatzea. Arlo honetako prestakuntzako plazen eskaintza ezartzea.

      2. Nafarroako unibertsitateei laguntzea, osasun arloko profesionalei graduatu aurreko prestakuntza ematen.

      3. Urteko prestakuntza programa garatzea Kirurgiako Arlo Funtzionaleko langile guztientzat; programa honek lurraldeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR