116/2012 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzua sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak, atariko III. atalean, adierazten du egitura hori osatu beharra dagoela osasun laguntzaren arloan, eta horretarako foru dekretu eta foru agindu argiak emanen direla, estatutuen helburu berberetara bideratuak.

Halaber, foru dekretuaren 13.2 artikuluak ezartzen du laguntza zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitateak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduak Nafarroako Ospitalegunea osatzen duten zerbitzu, atal eta unitateen izenak egokitu zituen, harik eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zentroetakoak -horiek baitira haren jatorria- batzen diren arte.

Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa pixkaka eratu ziren Nafarroako Ospitalean, Bideko Ama Birjina Ospitalean eta Ubarmin Klinikan. 2010ean besteak beste goian aipatutako hiru zentroak batuta sortu zen Nafarroako Ospitalegunea; horrenbestez, bidezko da zerbitzu bakar bat sortzea eta hartan integratzea Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzua, Traumatologia eta Ortopedia Zerbitzua eta Traumatologia Zerbitzua, herritarrei arreta eragimen eta eraginkortasun handiagoz emateko.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzua sortzea.

    Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzua sortzen da; hartan integratzen dira Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzuko, Traumatologia eta Ortopedia Zerbitzuko eta Traumatologia Zerbitzuko giza baliabideak eta baliabide materialak.

  2. artikulua. Eginkizunak.

    Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzuak, zuzenean Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Kirurgikoen Zuzendariordetzaren menpean, behar diren eginkizunak beteko ditu Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren arloan, diagnostikoari, sendatzeari, irakasteari, prestakuntza emateari eta ikerketari dagokienez.

  3. artikulua. Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzuaren egitura.

  4. Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzuak osasun laguntzako atal hauek ditu bere egituran:

    -Helduen Traumatologia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR