62/2014 FORU DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren eta Institutuaren Estatutuak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio erakunde publikoen estatutuak onestea.

Ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen.

Otsailaren 2ko 36/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuak onetsi ziren, gero otsailaren 13ko 16/2013 Foru Dekretuaren bidez aldatu zirenak.

NKGIren menpeko kudeaketa zentroen eginkizunak modu zentzuzkoago batean eta egokiago banatzeko asmoz erakunde autonomoko zuzendaritza nagusien eta zentroetako zuzendarien artean, horrela eraginkortasuna eta eragimena hobetuko baitira, beharrezkoa da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren egitura aldatzea.

Horiek horrela, Gizarte Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko uztailaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuen aldaketa.

Uztailaren 2ko 36/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuetan honako aldaketa hauek sartzen dira:

Bat.–16. artikulua aldatu da eta honela idatzita agertuko da:

16. artikulua. Kirolaren Zuzendariordetza Nagusia.

1. Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiak eginkizun hauek izanen ditu:

  1. Nafarroako kirol federazioak eratzeko baimena ematea eta haien estatutu eta erregelamenduak onestea.

  2. Nafarroako Foru Komunitatean dauden kirol mota eta espezialitateen aitorpena kudeatzea.

  3. Elkarteak eta bestelako kirol entitateak aitortu ahal izateko, kirolari buruzko araudiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen direla egiaztatzea.

  4. Nafarroako kirol federazioak eta, hala badagokio, Nafarroako beste kirol entitate batzuk koordinatu eta babestea eskuordetu zaizkien eginkizun publikoak betetzen ari direnean, haien jarduera pribatua ezertan eragotzi gabe.

  5. Nafarroako lehiaketa ofizialak antolatu, kalifikatu eta haien antolaketa gainbegiratzea.

  6. Derrigorrezko eskolatzealdian daudenentzako Nafarroako kirol lehiaketa ofizialak antolatzea, edo, hala badagokio, beste batzuek antolatzeko baimena ematea.

  7. Nafarroako kirol federazioen eta, hala bada, Nafarroako beste entitate batzuen bitartez, Nafarroako selekzioak osatzen dituzten kirolariak hautatzea.

  8. Nafarroako lehiaketa ofizialen eta Nafarroako selekzioen ikur eta ezaugarriak sustatzea.

  9. Nafarroako goi mailako kirolarien kalifikazioa kudeatzea eta goi mailako kirolaren arloko indarreko legediak Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioari esleitzen dizkion eginkizun guztiak bere gain hartzea.

  10. Kiroletako dopajea saihestu eta kontrolatzea, kirol federazioekin, Estatuko Administrazioarekin eta, bidezko bada, bestelako entitate publiko edo pribatuekin elkarlanean.

  11. Ohiz kanpokotzat jotzen diren ikuskizun eta kirol jarduera publikoak egiteko baimenak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR