16/2013 FORU DEKRETUA, otsailaren 13koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio erakunde publikoen estatutuak onestea eta aldatzea.

Uztailaren 2ko 36/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuak onetsi ziren.

Foru dekretu honen bidez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak aldatzen dira, batez ere zentroen kudeaketaren eta gazteentzako jarduerak baimentzearen gaineko eginkizunak beste modu batean banatzeko erakunde autonomoaren zuzendariordetzen artean, bakoitzaren eskumen materialen arabera. Era berean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari atxikitako zentroen mendekotasun hierarkikoa finkatzen da Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiaren eta Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiaren barrenean.

Bestalde, Institutuaren zenbait organoren eginkizun eta eskumenen erredakzioa egokitu da, funtzionamendua hobetzeko, eta Administrazio eta Kudeaketa Atalari esleitu zaio erakunde autonomoaren Gobernu Kontseiluaren idazkaritza lana.

Hori horrela, Gizarte Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko otsailaren 13an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuen aldaketa.

Uztailaren 2ko 36/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuetan honako aldaketa hauek sartzen dira:

Bat.–2. artikulua aldatu da eta honela idatzita agertuko da:

“3. artikulua. Eskumenak.

1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari eskumen hauek dagozkio:

  1. Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legeak Foru Komunitateko Kirol Administrazioari eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari esleitzen dizkienak.

  2. Gazteriari buruzko Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko administrazioari esleitzen dizkionak, eta bereziki, gazteen arloko politika publikoak planifikatu, sustatu eta ebaluatzea, ikuspegi bikoitza erabiliz: berariazko ekintzak garatzea eta zeharkakotasuna aplikatzea gazteriaren gaineko arloetan.

  3. Nafarroako Gobernuak Nafarroako gazteen gainean dituen eskumenak koordinatzea, eta, orobat, Gobernuak agintzen ahal dizkion beste batzuk.

  4. Berariazko legediak ondarearen, kontratuen, aurrekontuen, kontabilitatearen, finantza kontrolaren eta langileriaren arloetan erakunde autonomoei esleitzen dizkienak.

    2. Eskumen horiek garatzeko, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eginkizun hauek izanen ditu:

  5. Kirolaren eta gazteriaren arloko zerbitzu eta programa berariazkoak bultzatu, kudeatu eta haien jarraipena egitea.

  6. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari atxikiriko zentro eta instalazioak kudeatu, kontrolatu eta gainbegiratzea, eta haietako mantentze eta berritze lanez, inbertsioez eta ekipamenduez arduratzea.

  7. Laguntza eta diru-laguntzetarako programak zuzendu eta kudeatzea.

  8. Estatutu hauetan xedatutakoarekin bat, Institutuaren eskumenekoak diren arloen gainean aholkatu eta informatzea.

  9. Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek nahiz bestelako administrazio publikoek gazteen arloari buruz eskatzen dituzten txostenak eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren helburuak lortzen laguntzen duten jarduera guztiak egitea.

  10. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren helburuak lortzen laguntzen duten jarduera guztiak egitea.

  11. Esleitzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun, indarra duen antolamendu juridikoarekin bat.”

    Bi.–5. artikuluko 1. idatz-zatia aldatu da eta honela idatzita agertuko da:

    “1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Gobernu Kontseiluak kide hauek ditu:

  12. Kontseiluburua: Gizarte Politiketako kontseilaria.

  13. Kontseiluburuordea: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

  14. Kontseiluko kideak:

    1. Gizarte gaien arloan eskumena duen zuzendari nagusia.

    2. Kirolaren zuzendariorde nagusia.

    3. Gazteriaren zuzendariorde nagusia.

    4. Azpiegituren zuzendariordea.

  15. Kontseilukide-idazkaria: Administrazio eta Kudeaketa Ataleko burua.”

    Hiru.–6. artikulua aldatu da eta honela idatzita agertuko da:

    “6. artikulua. Ahalmenak.

    Honako ahalmen hauek dagozkio Gobernu Kontseiluari:

  16. Urtero, erakunde autonomoaren aurrekonturako aurreproiektuaren proposamenari buruzko txostena egitea.

  17. Erakundearen zuzendaritza lanak kontrolatu eta gainbegiratzea.

  18. Zentro eta instalazio berekiak erabiltzeko prezio publikoen araubidea onestea.

  19. Nafarroako Gazteriaren eta Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak presako kasuetan hartu behar izan dituen ebazpenen berri izatea.”

    Lau.–7. artikuluaren 1.c) idatz-zatia kendu da.

    Bost.–8. artikuluko 1. idatz-zatia aldatu da eta honela idatzita agertuko da:

    “1. Gobernu Kontseiluko idazkaria Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Ataleko burua izanen da, hizpidea eta botoa dituela.”

    Sei.–12. artikulua aldatu da eta honela idatzita agertuko da:

    “12. artikulua. Eginkizunak.

    Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, besteak beste, eginkizun hauek izanen ditu:

  20. Erakunde autonomoaren jardunaren goreneko ardura bere gain hartzea.

  21. Erakundearen ordezkari gorena izatea.

  22. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren eskumenekoak diren instalazio, zentro eta organoen jarduera guztiak zuzendu, kudeatu eta barrutik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR