117/2008 FORU DEKRETUA, azaroaren 24koa, Nafarroako Kirol Merituaren Zilarrezko Dominak ematen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 21eko 363/1998 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak sortu ziren.

Apirilaren 5eko 42/2001 Foru Aginduak kirolaren goresmen sari horiek nola eman arautzen du. Horien artean Nafarroako Kirol Merituaren Zilarrezko Domina dago, eranskinaren 2. puntuan arautua.

Aintzat hartuz beherago adierazten den zerrendan ageri diren lagunen merezimenduak Nafarroako Foru Komunitatean kirolaren sustapeneko zuzendaritzan edo lan teknikoan 25 urtetik gorako jarduera eta dedikazioa izateagatik eta, batez ere, adorez baina nabarmendu nahirik gabe, horrekin guztiarekin Nafarroan kirolaren alde emandako laguntzagatik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko azaroaren 24ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Nafarroako Kirol Merituaren Zilarrezko Domina pertsona hauei ematea:

    Jesús Albisu García jaunari, Iruñeko Beste Iruña elkartean atletismoaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

    Jesús Artázcoz Conde jaunari, Valle de Egüés kirol elkartean futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

    Julián Basterra García jaunari, Nafarroako zenbait elkartetan eta Nafarroako Futbol Federazioan futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

    Roberto Carballeda Irisarri jaunari, Nafarroa kirol elkartean eta Iruñeko Club de Tenis elkartean eskiaren eta mendiaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

    Francisco Javier Eraso Rodriguez jaunari, Tafallako Peña Sport kirol elkartean futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

    José Manuel Garayoa Alvarez jaunari, Iruñeko Oberena kirol elkartean eskubaloiaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

    Francisco Javier Gómez de Segura Blasco jaunari, Club Ciclista Estella elkartean txirrindularitzaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik

    Iñaki Hernández Arozarena jaunari, Iruñeko Club Baloncesto San Jorge elkartean saskibaloiaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

    Pablo Hilos Falces jaunari, Tudelano kirol elkartean futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

    Ignacio Ibarra Benito jaunari, Iruñeko San Ignacio kirol elkartean eta Lizarrako Itxako kirol elkartean eskubaloiaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

    Moisés Ibarrola Goñi jaunari, Aldapa kultur, kirol eta josteta elkartean eta Iruñeko Boscos...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR