83/2012 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, 2012an garapeneko programa ekonomiko eta sozialak egiteko diru-laguntzetarako dei egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako erakundeek, Foru Komunitatearen gizarte kontzientziaz jabeturik, funtsak ematen dituzte, garapenerako laguntza ofizial gisa (GLO), herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrerako ekarpen gisa, Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko asmoz.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak, apirilaren 6ko 4/2010 Foru Legeak aldatuak, besteak beste, nazioarteko elkartasun esparru hori arautuko duten printzipio, helburu eta baliabideak ezartzen ditu. Bereziki, 14. artikuluak xedatzen du funts publikoak erabiliko direla garapenerako lankidetza sustatzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, bai eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.

Horrenbestez, beharrezkoa da diru-laguntzei buruzko oinarriak ezarri eta urtean urteko deialdi baten bidez argitaratzea garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko, diru-laguntza horietan publizitate, gardentasun, lehia, objektibotasun, berdintasun, kontrol eta bereizkeriarik ezaren printzipioak bermatzeko, baita Administrazio emaileak finkaturiko helburuak lortzeko eragimena eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko berdintasuna eta eraginkortasuna ere.

Horrenbestez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-2012. urtean garapeneko programa ekonomiko eta sozialak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean ageri dira.

Bigarrena.-Guztira, 2.000.000,00 euroko gastua baimentzea, "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900004-91200-4819-143102 kontu-sailaren kargura.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko otsailaren 28an.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

  1. ERANSKINA

    2012. urtean garapeneko programa ekonomiko eta sozialak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak

    Lehena.-Xedea eta helburua.

    1. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuak 2012ko diru-laguntzetarako dei egiten du; horien bidez, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Nafarroako Erakundeekin batera (GGKE) finantzatuko dira garapen bidean diren herrialdeetako populazio andeatu eta ahulen aldeko programa ekonomiko eta sozialak.

    Nafarroako entitateek proposatu eta herrialde horietan solaskide dituztenekin lankidetzan burutzen dituzten programa horiek pobretasunaren aurka eta giza garapena sustatzearen alde borrokatzea dute helburu; esku-hartze integralak dira edo eragin zabalekoak jarduketaren eremuan edo gunean, eta epe erdian zein luzean ondorioak izateko egoten dira diseinatuta.

    2. Garapen bideko edo trantsizioko herrialde edo lurraldetzat hartuko dira ELGA-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mendeko Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLP) onuradunen egungo zerrendan daudenak.

    Bigarrena.-Aurrekontuaren erabilgarritasuna.

    2012ko ekitaldian, helburu horietarako zenbatekoa 2.000.000,00 eurokoa izanen da, guztira, "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900004 91200 4819 143102 kontu-sailaren kargura.

    Hirugarrena.-Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

    Deialdi honen xede diren diru-laguntzak hartu ahal izateko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) betebehar hauek izanen dituzte:

    1. Pertsona juridikoak izatea, legez eratuak eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, inskribatuak egotea Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan.

    2. Entitatearen egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

    3. Proiektua egin behar den herrialdean tokian tokiko bazkide edo erakunde bat izatea, proiektua aurrera eramanen duena. Bazkideak pertsona juridikoa izan beharko du, herrialde onuraduneko legediaren arabera.

    4. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan aipatutako egoeretako batean dauden entitateak ezin izanen dira deialdi honen xede diren diru-laguntzen onuradun izan.

    5. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuak nazioarteko garapenerako lankidetzan aritzeko ematen dituen diru-laguntzak jaso izana azken 3 urteotako batean gutxienez.

      Aurreko lerroaldean ezarritakoari begira, entitateek frogatu beharreko antzinatasuna errespetatuko da elkarte edo fundazio gisa duten formula juridikoan bakarrik aldaketa izan badute, baldin eta hori entitate juridiko berriaren estatutuetan egiaztatzen bada; edo entitateen batasun bateko kide izan badira eta horrek lehenago Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren diru-laguntzarik jaso badu garapenerako lankidetzaren arloan.

    6. Gainera, bi entitate edo gehiagoren batasunek ere hartzen ahalko dute parte, berezko nortasun juridikoa edukita edo ez, eta onuradunak izaten ahalko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat. Kasu horretan, batasuneko entitate bakoitzak lehen aipatu baldintza guztiak bete beharko ditu.

      Laugarrena.-Programen ezaugarriak.

      Diru-laguntzak hartu ahal izateko, entitateek garapenerako aurkezten dituzten programa ekonomiko eta sozialek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    7. Deialdiaren 1. oinarriko xede eta helburuei eta Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluetako printzipioei egokitzea.

    8. Esku-hartzeak herrialde hauetako batean gutxienez egin beharko dira, nahiz ez hor bakarrik: Peru, Bolivia, Ekuador, Kolonbia, El Salvador, Guatemala, Haiti, Nikaragua, Herri Sahararra, Kongoko E.D., Tanzania, Kenya, Mali, Mozambike, Ruanda, Uganda eta Herri Palestinarra.

    9. Jarduerak 2012an hastea. Entitate onuradunak eskabide orokorraren bidez jakinarazi ezean, laguntza ematen duen ebazpenarena izanen da hasiera data.

    10. Programazioak 2013an eta 2014an jarraitzea; urteka banatzen ahalko da, zein bere aldetik, baina aurrekontuko konpromisorik gabe.

    11. Finantzaketaren %20, gutxienez, funts propioetatik, beste administrazio publiko batzuetatik -Nafarroako Gobernuaren beste departamentuen eta erakunde autonomoen funtsak kenduta- edo beste entitate batzuetatik aterako da.

    12. Zeharkako kostuak ez dira izanen programaren kostu osoaren %10etik gorakoak.

    13. Emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta, esku-hartzearen kostua.

    14. Gehienez ere 220.000,00 euroko diru kopurua (300.000,00 eskaera batasunean bada) eskatuko da programa bakoitzeko.

      Bosgarrena.-Eskaerak aurkeztea.

      1. Eskaerak aurkezteko epea 45 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

      2. Eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian (González Tablas kalea, 7, 31005 - Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako tokietan; azken kasu horretan, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuari egun berean jakinaraziko zaio, faxez (848 423818), eskaera igorri dela. Dena dela, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta 10 egun natural iraganik dokumentaziorik jaso ez bada, ez da inola ere onartuko. Eskaerak posta bulegoen bidez aurkezten badira, gutun-azala zabalik aurkeztu beharko da, eguna eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu baino lehen.

      Seigarrena.-Aurkeztu beharreko agiriak.

      Entitate eskatzaileek inprimaki ofizial batean eginen dute eskaera, eta dokumentazio hau gehituko diote:

      1. Entitate eskatzailearen dokumentazioa:

        A.a) Hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko (horiek Foru Komunitateko Administrazioak ez badauzka edo haien edukia aldatu bada). Agiri horiek jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izan beharko dute.

        1-Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren GGKEen Erregistroan egindako inskripzioaren ziurtagiria; bereziki adieraziko da Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza ireki dela. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek gehienez urtebeteko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunetik hasita.

        2.-Hirugarren oinarriko d) atalaren arabera onuradun izatea galarazten duten gorabeheretan ez dagoela dioen erantzukizuneko aitorpena.

        Entitateen batasunak izanez gero, erakunde bakoitzaren agiriez gain, honako hauek aurkeztuko dituzte:

        3.-Entitateen batasunaren eraketa agiria. Batasunak berezko nortasun juridikorik ez badu, eratze agirian berariaz azaldu beharko da batasunari onuraduna den aldetik dagozkion eginbeharrak betetzeko adina ahalmen duen ahaldun edo ordezkariaren izena, bai eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean preskribatzeko aipatzen den epea bukatu arte ez desegiteko konpromisoa ere.

        4.-Elkartea edo batasuna osatzen duen entitate bakoitzaren eginkizunak adieraziko dituen agiria, non bakoitzak eginkizun horiek bere gain hartu eta gauzatzeko konpromisoa hartzen duen. Haietako bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa ere azalduko da.

        A.b) Gaitasuna eta kaudimena baloratzen dituen dokumentazioa:

        5.-Administrazio publikoaren ziurtagiria, entitate eskatzaileak azkeneko bost urteetan kudeatutako diru-laguntzei buruz, edo haiek emateko dokumentuaren kopia konpultsatua.

        6.-Erantzukizuneko aitorpena, azken bost...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR