16/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegorako praktikaldi baztergarria, barne igoerako sistemaren bidez, garatzen duena. Praktikaldia Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urtarrilaren 26an emandako 47/2010 Foru Aginduaren bidez agindu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua, Nafarroako administrazio publikoen goi mailako erakunde tekniko den aldetik, bere ardurapean du, besteak beste, Nafarroaren sektore publikoa hobetzen duen edozein jarduera osagarri egitea, haren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren arabera.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urtarrilaren 26an emandako 47/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari agindu dio Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegorako praktikaldi baztergarria, barne igoerako sistemaren bidez, ematea. Hori azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduan xedatu zen, haren bidez sarrera irekiko eta barne igoerako sistema orokorren bidez Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautapen prozesurako deia egin baitzen.

Aurrekoa ikusirik, beharrezkotzat jotzen da ebazpen bat egitea alderdi teknikoak arautzeko, aipatutako deialdian emandako jarraibideekin bat, horiek kontuan hartu behar baitira barne igoerako sistemari dagokion praktikaldi baztergarria ematerakoan.

Horrenbestez, irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren Estatutuen 15. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Laguntza Judizialeko Kidegorako praktikaldi baztergarrirako oinarriak ezartzea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

  2. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Justizia Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunei.

  3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 27an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

ERANSKINA

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne igoerako sistemaren bidez sartzeko praktikaldi baztergarrirako oinarriak

Lehena.-Praktikaldi baztergarria.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emanen du Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegorako praktikaldi baztergarria. Adierazi bezala, baztergarria izanen da, eta azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduak arautuko du. Agindu horren bidez sarrera irekiko eta barne igoerako sistema orokorren bidez Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautapen prozesurako deia egin zen.

Justizia Ministerioak izendatutako praktiketako funtzionarioek hartuko dute...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR