418/2008 FORU AGINDUA, urriaren 24koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Foruzaingoko kideek Nafarroako Foruzaingoaren Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak aukeratzeko hauteskundeetarako deia egin eta hautapen prozesuaren arauak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen 15.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari dagokio Foruzaingoko kideek Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak hautatzeko deialdia egitea eta horretarako arauak onestea.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik,

AGINDU DUT:

  1. Foruzaingoko kideek Nafarroako Foruzaingoaren Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak aukeratzeko hauteskundeetarako deia egitea eta hautapen prozesuaren arauak onestea. Hauteskundeok egutegi honen arabera eginen dira:

    -2008-11-03: Hauteskunde Batzordearen eraketa.

    -2008-11-04: Hauteskunde mahaien eraketa.

    -2008-11-05: Behin-behineko hautesle-errolda argitara ematea.

    -2008-11-12: Erroldaren aurkako erreklamazioak aurkezteko epearen bukaera.

    -2008-11-17: Behin betiko errolda argitara ematea.

    -2008-11-18: Hautagai zerrendak aurkezteko epearen hasiera.

    -2008-11-28: Hautagai zerrendak aurkezteko epearen bukaera.

    -2008-12-05: Hautagaien behin-behineko aldarrikapena eta hautagai zerrenden aurkako erreklamazioak aurkezteko epearen hasiera.

    -2008-12-12: Hautagai zerrenden aurkako erreklamazioak aurkezteko epearen bukaera.

    -2008-12-16: Hautagai zerrendei egindako erreklamazioen ebazpena.

    -2008-12-19: Hautagai zerrenden behin betiko aldarrikapena.

    -2008-12-20: Hauteskunde kanpainaren hasiera.

    -2009-01-06: Hauteskunde kanpainaren bukaera.

    -2009-01-07: Gogoeta eguna.

    -2009-01-08: Bozketa.

  2. 1.-Hauteskunde Batzordea kide hauek osatuko dute:

    -Barne Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuko zuzendari bat edo atalburu bat, zuzendari nagusiak aukeratua.

    -Zozketa bidez aukeratu beharreko bi batzordekide, foru agindu hau argitaratzen den egunean Foruzaingoko hiru mailetatik edozeini atxikita dauden jarduneko langile guztien artetik.

    2-Idazkari lanetan, Barne zuzendari nagusiak zuzendaritza nagusiari atxikita dauden langileen artetik aukeratu beharreko langilea arituko da. Hizpidea izanen du baina botorik ez.

  3. Hautesle eta hautagai izateko baldintzak Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen 15.5 artikuluan ezarrita daude.

  4. Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen 15. artikuluko 1. ataletik 6.era bitartean ezarritakoari jarraikiz, hauxe da maila bakoitzean aukeratu beharreko ordezkari kopurua:

    -A maila: ordezkari bat.

    -B maila: ordezkari bat.

    -C maila: 6 ordezkari.

  5. Hautagai zerrenden aurkezpena Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen 15.7 artikuluan ezarritakoari jarraikiz eginen da.

  6. Behin-behineko hautesle-errolda, mailaz maila antolatua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR