223/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 193 eredua onesten duena, ondasun higigarrien kapitalaren zenbait etekinengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako eta, zenbait errentarengatik, sozietateen gaineko zergarako eta finkagune iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko. Halaber, azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren bidez onetsitako 196 ereduaren diseinu fisiko eta logikoak aldatzen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren bidez 193 zenbakidun aitorpen eredua onetsi zen, ondasun higigarrien kapitalaren zenbait etekinengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako eta, zenbait errentarengatik, sozietateen gaineko zergarako eta finkagune iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko, atxikipenen edo konturako sarreren beste eredu batzuen xede ez badira. Halaber, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak onetsi ziren.

Aipaturiko 193 eredua onetsi zenetik gaur arte, 259/1999 Agindua zenbait aldiz aldatu da eta, horregatik, 193 eredu berri bat onestea komenigarritzat jo da, segurtasun juridikoa indartu dadin, zeren eta, horrela, egindako aldaketak sistematizatuko baitira, hobekuntza teknikoak sartuko baitira eta entitate lotuetatik datozen norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzearen ondorioz lortutako etekinak (hartzailea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari lotutako zergaduna denean) nola aitortu behar diren argituko baita.

Beste administrazio batzuekin komunikazio informatibo hobea izan dadin, Nafarroan ere 250etik 500era zabaltzen dira ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien diseinu fisiko eta logikoen erregistroetan jasotzen diren idazguneak.

Bestalde, 196 eredua aldatzen da, ereduan aitortutako bankuko kontuetan erabiltzen den kontu-unitatea eman ahal izateko. Aldaketa horrek, bankuko kontuei buruzko informazio gehigarria emateaz gainera, arintasun handiagoa emanen dio bankuko kontuetako mugimenduei buruzko informazio eskaeren egungo sistemari (Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen 103. artikuluan aurreikusia), bereizi eginen baitira eurotan emandako kontuak eta dibisatan emandakoak.

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko 87.1 artikuluak ezartzen duenez, atxikipenak eta konturako sarrerak egitera behartuta dauden subjektuek ezinbestekoa dute atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena egitea, erregelamendu bidez zehaztuko den edukiarekin.

Bestalde, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 88.2 artikuluak ezartzen duenez, atxikipena egitera behartuta dagoen subjektuak ezinbestekoa du atxikipenen urteko laburpena aurkeztea, erregelamendu bidez zehaztuko den edukiarekin.

Ez-egoiliarren gaineko ezarpenari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Testu Bategina onesten duen martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak 31.5 artikuluan ezartzen duenaren arabera, atxikipena eta konturako sarrera egitera behartuta dagoen subjektuak ezinbestekoa du atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena egitea, erregelamendu bidez zehaztuko den edukiarekin.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62.22 eta 90.5 artikuluen eta urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 40.6 artikuluaren arabera, aitorpen informatibo hori Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak zehazten duen moduan eta tokian eginen da.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 193 eredua onestea.

  2. 193 eredua onesten da, hau da, "Ondasun higigarrien kapitalaren zenbait etekinengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako eta, zenbait errentarengatik, sozietateen gaineko zergarako eta finkagune iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena". Foru agindu honen I. eranskinean ageri da.

  3. 193 ereduaren aurkezpena, foru agindu honen 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, bide hauetako bat erabiliz eginen da:

    1. Paper inprimatuan, foru agindu honen I. eranskineko ereduaren arabera. Agiri hauek biltzen ditu:

  4. Laburpen-orria, bi ale dituena, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

  5. Barneko orriak, hartzaileen zerrenda azalduko dutenak; bi ale izanen dituzte, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

    1. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, foru agindu honen II. eranskinean ezarri diren erregistro diseinuen arabera.

    2. Telematika bidez, Internet erabiliz, foru agindu honen 7. eta 8. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

  6. artikulua. 193 eredua aukeztera behartuta daudenak.

    Nafarroako Zerga Ogasunean 193 ereduaren bidezko urteko aitorpena aurkeztera behartuta daude, baldin eta atxikipenak edo konturako sarrerak Nafarroari badagozkio, Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoan ezarritakoarekin bat, pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako entitateak, administrazio publikoak barne, hau da, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako, sozietateen gaineko zergarako eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako (finkagune iraunkorrak) atxikipenak edo konturako sarrerak egitera behartuta daudenak (zerga horiek arautzen dituen legezko eta erregelamenduzko araudian ezarritakoarekin bat), betiere atxikipenari edo konturako sarrerari lotutako errentetakoren bat (foru agindu honen 3. artikuluan aipatuak) ordaintzen badute.

    Halaber, 193 eredua aurkeztera behartuta daude Espainian helbidea, egoitza edo ordezkaritza duten entitateak, foru agindu honen 3. artikuluan aipatzen diren atxikipenari lotutako errentak besteren kontura ordaintzen badituzte, edo atxikipena edo konturako sarrera egin beharra sortzen duten baloreetako errenten kobrantzaren kudeatzaileak edo gordailuzainak baldin badira.

  7. artikulua. Informazioaren xedea eta edukia.

  8. 193 ereduaren bidez aitortu beharko dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari loturiko zergaduntzat jotzen diren hartzaileei dagozkien ondasun higigarrien kapitaleko etekinak, etekin salbuetsiak barne, honako hauek izan ezik:

    1. Edonolako finantza erakundeetako kontuen ondoriozko kontraprestazioaren bidez (edozein dela ere horren izena edo izaera) lortutakoak, finantza aktiboen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne, 196 ereduaren bidez aitortu beharrekoak.

    2. Finantza aktiboen eskualdaketatik, itzulketatik edo amortizaziotik lortutakoak, 194 ereduaren bidez aitortu beharrekoak.

    3. Kapitalizazio eragiketetatik eta bizi edo elbarritasun aseguruen kontratuetatik heldu direnak, 188 ereduaren bidez aitortu beharrekoak.

  9. 193 ereduaren bidez aitortu behar dira sozietateen gaineko zergako subjektu pasiboei dagozkien errentak, bai eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergako zergadunen finkagune iraunkorraren bitartez lortutako errentak ere, salbuespen hauekin:

    1. Edonolako finantza erakundeetako kontuen ondoriozko kontraprestazioaren bidez (edozein dela ere horren izena edo izaera) lortutakoak, finantza aktiboen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne, 196 ereduaren bidez aitortu beharrekoak.

    2. Finantza aktiboen eskualdaketatik, itzulketatik edo amortizaziotik lortutakoak, 194 ereduaren bidez aitortu beharrekoak.

    3. Kapitalizazio eragiketetatik eta bizi edo elbarritasun aseguruen kontratuetatik heldu direnak, 188 ereduaren bidez aitortu beharrekoak.

    4. Hiri ondasun higiezinen errentamendutik edo azpierrentamendutik heldu direnak, 180 ereduaren bidez aitortu beharrekoak.

    5. Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen eskualdatzeen edo itzulketen ondorioz lortutakoak, 187 ereduaren bidez aitortu beharrekoak.

  10. artikulua. 193 eredua aurkezteko tokia eta epea.

    193 eredua urtean urteko urtarrilean aurkeztu beharko da Ekonomia eta Ogasun Departamentuan, aurre-aurreko urte naturaleko atxikipenei eta konturako sarrerei dagokienez.

  11. artikulua. 193 eredua aurkezteko moduak.

    193 eredua honela aurkezten ahalko da:

  12. -Bide telematikoz Internet erabiliz; bide hori nahitaezkoa izanen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan ezarritako kasuetan. Foru agindu horren bidez, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautzen dira.

  13. -Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, zerrendan 12.000 erregistro edo gehiago daudenean, 132/2009 Foru Aginduan xedatutakorekin bat. Kasu horietan nahitaezkoa izanen da aurkezpena modu honetan egitea.

  14. -Paper inprimatuan, telematika bidez edo ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztea nahitaezkoa ez den kasuetan, aurreko 1. eta 2. idatz-zatiekin bat.

  15. artikulua. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta horiek aurkezteko modua.

  16. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

    1. 193 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat. Ale horietako bakoitza behar bezala sinatuta egonen da, eta behar den lekuetan aditzera emanen dira sinatzailea nor den eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak.

      Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileak beretzat hartuko du 193 ereduko laburpen-orriaren interesdunarentzako alea, eta horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.

    2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

  17. Ekitaldia.

  18. Aurkezpen eredua: 193.

  19. Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

  20. Aitortzailearen deiturak eta izena, edo sozietatearen izena.

  21. Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

  22. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

  23. Erregistroen kopurua, guztira.

    Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

    Artxiboak ordenagailuz zuzenean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR