334/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 23koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2008-2009 kanpainarako ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 33. artikuluak ezartzen duenez, ehiza aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxamendu-gai izan daitezkeen espezieak ehizatzeko debekualdiei buruzko xedapen orokorrak, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezen aginduko du.

Halaber, foru lege beraren 7.d) artikuluak xedatzen du debekualdiei buruz urteoro ematen duen xedapen orokorrari eta Ehiza Antolatzeko Planari jarraikiz egin beharko dela ehiza Nafarroan.

Lege agindu horiek betetzeko asmoz, bidezko da 2008-2009 kanpainan ehiza egitea arautzen duen xedapen orokorra onestea.

Hori horrela, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak proposaturik eta aldez aurretik Nafarroako Ingurumen Kontseiluak adostasun txostena luzatuta,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Honako foru agindu honen helburua da Nafarroan izanen den ehizarako 2008-2009 kanpainaren berariazko arautegia finkatzea.

    2. artikulua. Ehiza garaiak.

      Foru agindu honek ehiza barrutietarako ehiza garaiak oro har zehaztuko ditu; hori, hala ere, ez da eragozpen izanen Ehizaren Antolamendurako Plan onetsietan salbuespen gisa edo puntualki egin daitezkeen beste ehiza jarduera batzuetarako. Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legetik eratortzen ahal diren ehiza modalitate berriak onetsitako Ehizaren Antolamendurako Planean aurreikusiak beharko dute egon edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak espresuki baimenduak izan.

  2. KAPITULUA

    Ehizarako espezieak eta izurri diren espezieak

    1. artikulua. Ehizarako espezie baimenduak eta izurri diren espezieak.

      Nafarroan, 2008-2009 kanpainan, ondoko espezie hauek harrapatzea izanen da zilegi:

    2. -Ehiza espezieak.

      -Ugaztunak:

      Erbia (Lepus spp.).

      Mendi-untxia (Oryctolagus cuniculus).

      Azeria (Vulpes vulpes).

      Basurdea (Sus scrofa).

      Oreina (Cervus elaphus).

      Adarzabala (Dama dama).

      Orkatza (Capreolus capreolus).

      -Hegaztiak:

      Antzara hankagorrizta (Anser anser).

      Basahatea (Anas platyrhynchos).

      Zertzeta arrunta (Anas crecca).

      Eper gorria (Alectoris rufa).

      Galeperra (Coturnix coturnix).

      Faisaia (Phasianus colchicus).

      Kopetazuri arrunta (Fulica atra).

      Hegabera (Vanellus vanellus).

      Oilagorra (Scolopax rusticola).

      Istingor arrunta (Gallinago gallinago).

      Pagausoa (Columba palumbus).

      Etxeko haitz-uso (Columba livia) basatitua.

      Txoloma (Columba oenas).

      Usapala (Streptopelia turtur).

      Usapal turkiarra (Streptopelia decaocto).

      Birigarro arrunta (Turdus philomelos).

      Birigarro txikia (Turdus iliacus).

      Durdula (Turdus pilaris).

      Garraztarroa (Turdus viscivorus).

      Mika (Pica pica).

      Bele txikia (Corvus monedula).

      Belea (Corvus corone).

    3. -Izurri diren espezieak:

      Ehizaldi guztian harrapatzen ahalko dira izurrite diren espezieei buruzko foru aginduan sartutako espezie guztiak, betiere foru agindu honetan ezarritako mugekin.

  3. KAPITULUA

    Ehizaldiak

    1. artikulua. Ehizaldiak eta egun baliodunak.

    2. Ehizaldi eta egunak kapitulu honetan finkatzen direnak dira, ireki eta ixteko egunak barne. Ehiza-barrutiren bat herri zenbaitek osatua baldin bada, herri haietariko bateko jaia hautatu beharko da eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari haren berri eman.

    3. Ehizarako ordutegia, oro har, eguzkia sortu baino ordubete lehenago eta sartu eta ordubete beranduagoko tartea izanen da, eguzki-sortzearen eta eguzki-sartzearen orduak almanakatik harturik.

    4. artikulua. Basurdea.

    5. Basurdea ehizatzeko baimena ematen da, ehiza-taldeendako, 2008ko irailaren 4tik 2009ko otsailaren 28a arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.

    6. Debekatuta dago harrapaketako zakurrekin ehizatzea. Debekatua dago basurdetara joateko honako zakur-arrazak eta beren mestizoak erabiltzea: dogo, bulldog, pitbull, rotweiler, boxer, doberman eta Kanarietako ausiki-zakurra. Basurde uxaldietan, arrastoko usna-zakurrekin batera, gehienez arraza hauetako edo haien hibridoetako bi zakur erabiltzen ahalko dira: alano, ardi-zakur alemaniarra , artzanorra.

    7. Basurdetara joateko ehiztari taldeak gutxienez laukoa izan beharko du.

    8. artikulua. Orkatza.

    9. Orkatza ehizatzeko baimena ematen da, ehiza-taldeendako, 2008ko irailaren 4tik 2008ko abenduaren 28a arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, bakar-bakarrik kasuan kasuko Ehizaren Antolamendurako Planak zehaztutako kopurua. 2009ko martxoaren 15a baino lehen, erabilitako besoko seinaleen gordekinak eta eme eta kumeen besoko erabili gabeak aurkeztu beharko dira eskualdeko Ingurumen Zaintzan eta Ingurumen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoetan.

    10. 2009ko maiatzaren 1etik 2009ko ekainaren 30a arte, egunero, espresuki baimendutako ehiza-barrutietan, ehizatzen ahal dira, zelatan, Ehizaren Antolamendurako Planeko kupoaren barruan sartutako arrak, denboraldian bota ez direnak. 2009ko uztailaren 20 baino lehen, erabilitako eta erabili gabeko besoko seinaleen gordekinak aurkeztu beharko dira eskualdeko Ingurumen Zaintzan eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoetan.

    11. Besoko erabili gabeen eta erabilitakoen gordekinak ez itzultzeak heldu den denboraldian ehiza larriko aprobetxamenduak egiteko debekua ekarri ahalko du.

    12. artikulua. Oreina.

    13. Orein arrak zelatan ehizatzeko baimena ematen da, egunero, 2008ko irailaren 14tik 2008ko urriaren 5a arte, espresuki baimendutako ehiza-barrutietan.

    14. Ehizatzeko baimena ematen da, ehiza-taldeendako, 2008ko urriaren 12tik 2009ko urtarrilaren 18a arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR