224/2011 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2011-2012 kanpainarako ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 33. artikuluak ezartzen duenez, ehiza aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxamendugai izan daitezkeen espezieak ehizatzeko debekualdiei buruzko xedapen orokorrak eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela aginduko du.

Halaber, foru lege beraren 7.d) artikuluak xedatzen du debekualdiei buruz urtero ematen duen xedapen orokorrari eta Ehiza Antolatzeko Planari jarraikiz egin beharko dela ehiza Nafarroan.

Lege agindu horiek betetzeko asmoz, bidezkoa da 2011-2012 kanpainan ehiza jarduera arautzen duen xedapen orokorra onestea.

Hori horrela, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak proposaturik eta aldez aurretik Nafarroako Ingurumen Kontseiluak aldeko txostena luzatuta,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Honako foru agindu honen helburua da Nafarroan izanen den ehizarako 2011-2012 kanpainaren berariazko araudia ezartzea.

    2. artikulua. Ehizaldiak.

      Foru agindu honek ehiza barrutietarako ehizaldiak oro har zehaztuko ditu; hori, hala ere, ez da eragozpen izanen ehiza antolatzeko planetan agertzen diren beste ehiza jarduera batzuetan. Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko 17/2005 Foru Legetik eratortzen ahal diren ehiza modalitate berriak onetsitako Ehiza Antolatzeko Planean aurreikusiak beharko dute egon, edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak espresuki baimenduak izan.

  2. KAPITULUA

    Ehizarako espezieak eta izurri diren espezieak

    1. artikulua. Ehizarako espezie baimenduak eta izurri diren espezieak.

      Nafarroan, 2011-2012 kanpainan, honako espezie hauek harrapatzea izanen da zilegi:

    2. Ehizarako espezieak:

      Ugaztunak:

      Erbia (Lepus spp.).

      Untxia (Oryctolagus cuniculus).

      Azeria (Vulpes vulpes).

      Basurdea (Sus scrofa).

      Oreina (Cervus elaphus).

      Adarzabala (Dama dama).

      Orkatza (Capreolus capreolus).

      Hegaztiak:

      Antzara hankagorrizta (Anser anser).

      Basahatea (Anas platyrhynchos).

      Zertzeta arrunta (Anas crecca).

      Eper gorria (Alectoris rufa).

      Galeperra (Coturnix coturnix).

      Faisaia (Phasianus colchicus).

      Kopetazuri arrunta (Fulica atra).

      Hegabera (Vanellus vanellus).

      Oilagorra (Scolopax rusticola).

      Istingor arrunta (Gallinago gallinago).

      Pagausoa (Columba palumbus).

      Txoloma (Columba oenas).

      Usapal arrunta (Streptopelia turtur).

      Birigarro arrunta (Turdus philomelos).

      Birigarro txikia (Turdus iliacus).

      Durdula (Turdus pilaris).

      Garraztarroa (Turdus viscivorus).

      Mika arrunta (Pica pica).

      Bele txikia (Corvus monedula).

      Belea (Corvus corone).

    3. Izurri diren espezieak:

      Ehizaldi guztian harrapatzen ahalko dira izurri diren espezieei buruzko foru aginduan sartutako espezie guztiak, betiere foru agindu honetan ezarritako mugekin.

  3. KAPITULUA

    Ehizaldiak

    1. artikulua. Ehizaldiak eta ehiza egunak.

    2. Ehizaldiak eta ehiza egunak kapitulu honetan finkatzen direnak dira, ireki eta ixteko egunak barne. Ehiza barrutiren bat herri zenbaitek osatua baldin bada, herri haietariko bateko jaia hautatu beharko da, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari haren berri eman.

    3. Oro har, ehizan aritzeko ordutegia eguzkia sortu baino ordu bat lehenago hasi eta sartu eta ordu batera bukatuko da. Egutegitik hartuko dira sortzearen eta sartzearen orduak.

    4. artikulua. Basurdea.

    5. Basurdea uxalditan ehizatzeko baimena ematen da, 2011ko irailaren 4tik 2012ko otsailaren 26ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere. Egun horietan egiten ahalko da arku bidezko ehiza, uxalditan, gaueko itxaronaldietan, zelatan eta uxaka.

    6. Heltze zakurren bidezko ehiza debeku izanen da. Debekatua dago basurdetara joateko honako zakur arrazak eta beren mestizoak erabiltzea: dogo, bulldog, pitbull, rotweiler, boxer, doberman eta Kanarietako ausiki zakurra. Basurde uxalditan, arrastoko usna zakurrekin batera, gehienez arraza hauetako edo haien hibridoetako bi zakur erabiltzen ahalko dira: ohalanoa, alemaniar ardi zakurra eta artzakurra.

    7. Basurdea ehizatzeko, gutxienez ere lau ehiztarik bildu behar dute.

    8. Nekazaritzako laboreetan kalteak izateko arriskua dagoen hegoaldeko ehiza barrutietan, uxalditan ehizatzen ahalko da, Ehiza Antolatzeko Planean adierazitako uxalekuetatik kanpo.

    9. artikulua. Orkatza.

    10. Orkatza uxalditan ehizatzeko baimena ematen da, 2011ko irailaren 4tik 2012ko urtarrilaren 15a arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, bakar-bakarrik kasuan kasuko ehiza antolatzeko planak zehaztutako kopurua. 2012ko martxoaren 15a baino lehen, erabilitako besokoen gordekinak, bai eta eme eta kumeen besoko erabili gabeak ere, aurkeztu behar dira eskualdeko Ingurumen Zaintzan eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoetan.

    11. 2012ko apirilaren 1etik 2012ko ekainaren 30a arte, egunero ehizatzen ahalko dira, zelatan, Ehiza Antolatzeko Planeko kupoaren barruan sartutako arrak, denboraldian bota ez direnak. Horretarako, 24 ordu lehenago jakinaraziko zaio eskualdeko Ingurumen Zaintzari; orobat, erabiliko den besokoen zenbakia adieraziko zaio. 2012ko abuztuaren 20a baino lehen, erabilitako besokoen gordekinak eta erabili gabeak aurkeztu beharko dira eskualdeko Ingurumen Zaintzan eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoetan.

    12. Erabili gabeko besokoak eta erabilitako besokoen gordekinak itzultzen ez badira, litekeena da hurrengo denboraldian ehiza larriko aprobetxamendurik egiterik ez izatea.

    13. artikulua. Oreina.

    14. Baimena ematen da orein arrak zelatan ehizatzeko, egunero, 2011ko irailaren 18tik 2012ko urriaren 2ra arte, kasuan kasuko ehiza antolatzeko planean xedaturikoarekin bat, soilik ehizazainak dituzten ehiza barrutietan. Zelatan ehizatzeko, ehiztariak ehiza barrutiko ehizazainarekin joan beharko du, nahitaez. Horretarako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR