224/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, 2013-2014 kanpainarako ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 33. artikuluak ezartzen duenez, ehiza aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxamendugai izan daitezkeen espezieak ehizatzeko debekualdiei buruzko xedapen orokorrak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela aginduko du.

Halaber, foru lege beraren 7.d) artikuluak xedatzen du debekualdiei buruzko xedapen orokorrari eta Ehiza Antolatzeko Planari jarraikiz egin beharko dela ehiza Nafarroan.

Lege agindu horiek betetzeko asmoz, bidezko da 2013-2014 kanpainan ehiza arautzen duen xedapen orokorra onestea.

Hori horrela, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak proposaturik eta aldez aurretik Nafarroako Ingurumen Kontseiluak aldeko txostena emanik,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Nafarroan 2013-2014 kanpainako ehizari buruzko araudi berariazkoa finkatzea da foru agindu honen xedea.

    2. artikulua. Ehizaldiak.

      Foru agindu honek, oro har, ehiza barrutietarako ehizaldiak finkatzen ditu; horrek, dena dela, ez du zertan eraginik izan ehiza antolatzeko planetan ageri diren beste jarduera batzuetan. Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko 17/2005 Foru Legearen ondoriozko ehiza modalitate berriek Ehiza Antolatzeko Planean aurreikusiak egon beharko dute, edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimenduak izan.

  2. KAPITULUA

    Ehizarako espezieak eta izurri diren espezieak

    1. artikulua. Ehizarako espezie baimenduak eta izurri diren espezieak.

      Nafarroan, 2013-2014 kanpainan, ondoko espezie hauek harrapatzea izanen da zilegi:

    2. Ehizarako espezieak:

      –Ugaztunak:

      Erbia (Lepus spp.). Untxia (Oryctolagus cuniculus). Azeria (Vulpes vulpes). Basurdea (Sus scrofa). Oreina (Cervus elaphus). Adarzabala (Dama dama). Orkatza (Capreolus capreolus). –Hegaztiak:

      Antzara hankagorrizta (Anser anser). Basahatea (Anas platyrhynchos). Zertzeta arrunta (Anas crecca). Eper gorria (Alectoris rufa). Galeperra (Coturnix coturnix). Faisaia (Phasianus colchicus). Kopetazuri arrunta (Fulica atra). Hegabera (Vanellus vanellus). Oilagorra (Scolopax rusticola). Istingor arrunta (Gallinago gallinago). Pagausoa (Columba palumbus). Txoloma (Columba oenas). Usapal arrunta (Streptopelia turtur). Birigarro arrunta (Turdus philomelos). Birigarro txikia (Turdus iliacus). Durdula (Turdus pilaris). Garraztarroa (Turdus viscivorus). Mika arrunta (Pica pica). Bele txikia (Corvus monedula). Belea (Corvus corone). 2. Izurri diren espezieak:

      Basa faunako zenbait espezie izurri deklaratu eta haiek harrapatu eta hiltzeko neurriak arautzeko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak uztailaren 20an emandako 351/2010 Foru Aginduan sartutako espezieak harrapatzen ahal dira, ehizarako baimendutako denboran jakina, foru agindu honen mugen barrenean.

  3. KAPITULUA

    Ehizaldiak

    1. artikulua. Ehizaldiak eta ehiza egunak.

    2. Kapitulu honetan finkatutakoak dira ehizaldiak eta ehiza egunak, ehizaldia irekitzeko eta ixteko egunak barne. Ehiza barrutiren bat zenbait udalerrik osatua baldin bada, haietako bateko jairen bat hautatu beharko da, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari haren berri eman.

    3. Oro har, ehizan aritzeko ordutegia eguzkia sortu baino ordu bat lehenago hasi eta sartu eta ordu batera bukatuko da. Egutegitik hartuko dira sortzearen eta sartzearen orduak.

    4. artikulua. Basurdea.

    5. Baimena ematen da basurdea harrapatzeko, 2013ko irailaren 1etik 2014ko otsailaren 27ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, su armaz uxaldietan, lasterkako ehizaldietan eta gaueko itxaronaldietan, eta arkuz uxaldietan, lasterkako ehizaldietan, uxaka, zelatan eta gaueko itxaronaldietan.

      Gaueko itxaronaldiak -ehiza su-armaz egin edo arkuz- Ehiza Antolatzeko Planean baimendutako postuetan egin beharko dira.

    6. Nekazaritzako laboreetan kalteak izateko arriskua dagoen hegoaldeko ehiza barrutietan, uxalditan ehizatzen ahalko da, Ehiza Antolatzeko Planean adierazitako uxalekuetatik kanpo.

    7. artikulua. Orkatza.

    8. Baimena ematen da orkatza uxalditan harrapatzeko 2013ko irailaren 1etik 2014ko urtarrilaren 12a arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, ehiza antolatzeko planak ezarritako kopurua betiere. Erabilitako besokoen gordekinak, bai eta eme eta kumeen besoko erabili gabeak ere, 2014ko martxoaren 15a baino lehenago aurkeztu behar dira eskualdeko Zaintzan edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoetan.

    9. 2014ko apirilaren 1etik 2014ko ekainaren 19a arte, egunero harrapatzen ahalko dira, zelatan, Ehiza Antolatzeko Planeko kupoaren barrenean sartu baina denboraldian bota ez ziren orkatz arrak. Horretarako, 24 ordu lehenago jakinaraziko zaio eskualdeko Zaintzari; orobat, erabiliko den besokoaren zenbakia ere adieraziko zaio. 2014ko abuztuaren 20a baino lehen, erabilitako besokoen gordekinak eta erabili gabeak aurkeztu beharko dira eskualdeko Ingurumen Zaintzan edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoetan.

    10. Erabili gabeko besokoak eta erabilitako besokoen gordekinak itzultzen ez badira, litekeena da hurrengo denboraldian ehiza larriko aprobetxamendua egiteko debekua jartzea.

    11. artikulua. Oreina.

    12. Baimena ematen da orein arrak zelata eginez harrapatzeko 2013ko irailaren 15etik 30era arte, egunero, Ehiza Antolatzeko kasuan kasuko Planean xedaturikoari jarraikiz. Horretarako, 24 ordu lehenago jakinarazi beharko zaio eskualdeko Zaintzari.

    13. Uxalditan harrapatzeko baimena ematen da, 2013ko urriaren 12tik 2014ko urtarrilaren 12a arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, ehiza antolatzeko planak ezarritako kopurua betiere.

    14. 2014ko martxoaren 15a baino lehen, erabilitako besokoen gordekinak eta erabili gabeak aurkeztu beharko dira eskualdeko Zaintzan edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoetan.

    15. Erabili gabeko besokoak eta erabilitako besokoen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR