25/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, pertsona juridikoen eta nortasun juridiko gabeko entitateen identifikazio fiskaleko zenbakiaren osaera arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hamargarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, pertsona fisiko edo juridiko guztiek eta 25. artikuluan aipatzen diren nortasunik gabeko entitateek identifikazio fiskaleko zenbakia izanen dute tributu arloko edo eragineko harremanetarako. Administrazioak emanen du identifikazio fiskaleko zenbaki hori, ofizioz edo interesdunak eskatuta.

Gainera, aipatu xedapen gehigarriak erregelamenduaren gain uzten du identifikazio fiskaleko zenbakia esleitu eta baliogabetzeko prozedura, baita haren osaera ere, eta nola erabili tributu arloko edo eragineko harremanetan.

Erregelamendua gaitzearen ondorioz, otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuak identifikazio fiskaleko zenbakia eta horri loturiko hainbat zentsu arautzen ditu. Gainera, uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretua, identifikazio fiskaleko zenbakia arautzen duena, eta ekainaren 12ko 124/1987 Foru Dekretua, entitateen zentsua arautzen duena, baliogabetzen ditu. Lehen tokian aipatu den foru dekretuak bateratu egin nahi ditu identifikazio fiskaleko zenbakia esleitu, baliogabetu eta osatzeko arau orokorrak eta hura erabiltzeko modua tributu arloko edo eragineko harremanetan, bai pertsona fisikoei eta juridikoei bai nortasun juridiko gabeko enteei dagokienez.

Pertsona juridikoei eta nortasun juridiko gabeko entitateei dagokienez, Administrazioarekiko harremanetarako identifikatuta egon daitezen, otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretu horrek identifikazio fiskaleko zenbakia aipatzen du baina ez identifikazio kodea; aldiz, hori aipatzen zuten baliogatetuta dauden uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretua (identifikazio fiskaleko zenbakia arautzen du) eta ekainaren 12ko 124/1987 Foru Dekretua (entitateen zentsua arautzen du).

Otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuak xedatzen duenez, pertsona fisikoen eta nortasun juridiko gabeko entitateen identifikazio fiskaleko zenbakia aldaezina da, non ez den haien forma juridikoa edo nazionalitatea aldatzen. Ohartarazi behar da, berritasun gisa, pertsona juridiko baten edo entitate baten identifikazio fiskaleko zenbakia aldatzeko aukera dakarrela, nazionalitatea aldatzen bada.

Bestetik, pertsona juridikoen eta nortasun juridiko gabeko entitateen identifikazio fiskaleko zenbakiak forma juridikoari buruzko informazioa jasoko du, entitate espainiarra bada; aldiz, entitate atzerritarra edo Espainian egoitzarik ez duen establezimendu iraunkorra bada, izaera hori jasoko du; orobat, zenbaki aleatorio bat eta kontroleko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR