15/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, Ascensión Jiménez Esquíroz andreari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ascensión Jiménez, “Atxen, Tafallan jaio zen eta bizitza osoa eman du Nafarroako kalitatezko produktuak eta goi mailako gastronomiakoak sustatzen bere jatetxearen bidez, Túbal izenekoa, ezinbesteko erreferentzia dena Nafarroako ostalaritzan.

Jaio zenetik, Atxen Jiménezek ostalaritzaren errealitate zorrotz eta sakrifikatua ezagutu du, bere gurasoek Tafallako taberna-jatetxe baten ardura baitzuten. Familiaren tradizio horri jarraituz, hamabost urte zituela jatetxe txiki bat bultzatu zuen. Bere etengabeko ahalegin eta ekimenari esker, jatetxe handia da gaur egun, ez bakarrik tamainarengatik, baita ahalbide ekonomiko ezberdineko mahaikide eta prestigio frogatuarengatik ere, plateren fintasunaren eta bezeroentzako tratu samur eta beroaren bitartez lortua. Balore horiek jatetxeko jardunbide egokiaren ezaugarriak dira, eta mantendu eta egonkortu dira bere seme-alaben Beatriz eta Nicolásen lan berritzaileari esker.

Denbora horretan guztian, Atxen Jiménezek tradizioa eta berrikuntza uztartu ditu, Nafarroako barazkien eta beste produktu batzuen kalitatea zabaldu du eta laguntza erabakigarria eman du Nafarroako ostalaritzaren kategoria goratzen, gaur egun nazio zein nazioarteko mailan Nafarroa ezagutarazten duena.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuak bidezko jo du ostalaritza esparruan hain lan eredugarria egin duen pertsona saritzea, Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR