376/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 'Nafarroa' Jatorrizko Deituraren eta haren Kontseilu Arau-emailearen Erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

1975eko ekainaren 26ko ministerio aginduaren bidez, EAOan 1975eko irailaren 5ean argitaratu zena, "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren eta bere Kontseilu Arau-emailearen Erregelamendua onetsi ziren.

Mahastiei eta Ardoari buruzko 24/2003 Legeak, uztailaren 10ekoak, azken xedapenetako bigarreneko 2. atalean aipatzen diren zatietan oinarrizko aplikaziokoak, 25/1970 Legea indargabetu zuen. Lege horren bidez ardoen jatorrizko deituren Kontseilu Arau-emaileak erregulatzen ziren. Erregelamenduak xedapen berriei egokitzea ere exijitu zuen.

Estatuko oinarrizko legeriaren barruan, Mahastizaintza eta ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legeak "Nafarroa" jatorrizko deitura duten ardoak arautzen ditu. 2. atalean adierazten du deituraren kudeaketa Kontseilu Arau-emaileari aginduta dagoela. Kontseilu horretan ekoizleak eta merkaturatzaileak ordezkatuta egonen dira. Kontseiluak zuzenbide publikoko korporazio izaera izanen du. Jatorrizko deituraren kudeaketaren erantzukizuna izanen du. Nortasun juridiko propioa, autonomia ekonomikoa, gaitasun juridiko osoa eta bere funtzioak betetzeko gaitasuna ditu. Zuzenbide publikoaren pean dago, bere osaerari, antolaketari eta hautespen prozedurari dagokienean, eta funtzio edo ahalmen publikoak betetzea dakarten jarduketetan.

Azkenik, abuztuaren 16ko 56/2006 Foru Dekretuan, Mahastizaintza eta ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legea garatu baitzuen, V. Tituluko II. kapitulua Nafarroa jatorrizko deitura duten ardoei buruzkoa da.

16/2005 Foru Legearen 20.3 artikuluaren arabera, Kontseilu Arau-emailearen helburuak babestutako ardoen eta jatorrizko izendapenaren ordezkaritza, defentsa, bermea, merkatuen ikerketa eta garapena, eta sustapena dira. Hain zuzen ere, eman zaizkion helburuen berezitasunak exijitzen du bere helburuak betetze aldera jatorrizko deituraren eta gerora sortzen diren aldaeren erregelamendua proposatzeko funtzioa bete dezala, besteak beste, 56/2006 Foru Dekretuaren 23. artikuluko a) atalean jaso denez.

Era berean, 16/2005 Foru Legearen lehenengo xedapen iragankorrean adierazten denez, "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emaileak bere erregelamendua lege foru horren aurreikuspenei moldatu behar die, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak onesteko.

Hori dela bide, "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emaileak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin bat etorriz eta Mahastizaintza eta ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legearen bidez eman zaizkidan eskurantzak erabiliz, honakoa

AGINDU DUT:

"Nafarroa" Jatorrizko Deituraren eta haren Kontseilu Arau-emailearen arauak onestea.

"Nafarroa" Jatorrizko Deituraren eta bere Kontseilu Arau-emailearen Erregelamendua onetsiko da. Erregelamendua foru agindu honen eranskinean ageri da.

Azken xedapen bakarra.-Indar hartzea.

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko uztailaren 15ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

ERANSKINA

"Nafarroa" Jatorrizko Deituraren eta Bere Kontseilu Arau-Emailearen Erregelamendua

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Babesaren legezko oinarria.

      Mahastizaintza eta ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legean, Foru Lege hori garatzen duen abuztuaren 16ko 56/2006 Foru Dekretuan, Mahastiei eta Ardoari buruzko uztailaren 10eko 24/2003 Legean, eta mahastizaintzaren eta ardogintzaren merkatuaren antolaketa bateratua ezarri zuen maiatzaren 17ko 1493/1999 Erregelamenduan xedatutakoaren bidez, "Nafarroa" jatorrizko deituraren pean babestuta geratuko dira tradizionalki izendapen geografiko hau eman zaien ardoak, baldin eta, erregelamendu honetan definitutako ezaugarriak badituzte, eta beren ekoizpenean, elaborazioan, ontzean, zahartzean eta merkaturatzean erregelamenduan eta indarreko legerian ezarritako betekizun guztiak betetzen badituzte.

    2. artikulua. Babesaren hedapena.

      Emandako babesa Mahastiei eta Ardoari uztailaren 10eko buruzko 24/2003 Legearen 18. artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ageri dena da. Jatorrizko deituraren izenera, eta ekoizpen eta zahartze eremua osatzen duten udal mugapeen, udalerrien eta azpi-eremuen izenetara hedatuko da babesa.

    3. artikulua. Organo eskudunak.

      "Nafarroa" jatorrizko deituraren defentsa, erregelamendu honen aplikazioa eta babestutako ardoen sustapena ondoko erakunde hauen ardurapean geratuko dira: Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emailea eta Kontrol Organoa, Nafarroako Mahastilan eta Enologia Zentroa erakunde autonomoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa, eta Europar Batasuna, zein bere eskumenen esparruan.

  2. KAPITULUA

    Ekoizpena

    1. artikulua. Ekoizpen eremua.

    2. "Nafarroa" jatorrizko deituran sartzen diren ardoen ekoizpen- eremua hurrengo atalean aipatuko diren udalerriek eta azpi-eremuek osatzen dute. Mahastizaintzarako (5. artikuluan aipatzen diren aldaerak) egokitzat jotzen dira, izendapenak babesten dituen ardoen ezaugarri bereziak dituzten ardoak ekoizteko behar den kalitatearekin.

    3. Ekoizpen-eremua osatzen duten udal mugapeak eta azpi-eremuak hauexek dira:

      -Erriberabarrena: Ablitas, Arguedas, Barillas, Cascante, Castejón, Cintruenigo, Corella, Fitero, Monteagudo, Murchante, Tutera, Tulebras eta Valtierra.

      -Erriberagoiena: Artaxoa, Beire, Berbintzana, Cadreita, Caparroso, Carcar, Zarrakaztelu, Faltzes, Funes, Larraga, Lerin, Lodosa, Martzilla, Mélida, Milagro, Miranda-Arga, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Erriberri, Azkoien, Pitillas, Sansoain, Santakara, Sesma, Tafalla eta Villafranca.

      -Estellerria: Aberin, Allo, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Aiegi, Barbarin, Deikaztelu, Desojo, Busto, Esprontzeda, Lizarra, Iguzkitza, Elizagorria, Los Arcos, Lukin, Mendaza, Morentin, Murieta, Oteitza, Santsol, Torralba del Río, Torres del Río, Deierri, Villamayor de Monjardín eta Villatuerta. Baita Piedramillerako katastroko 3. poligonoa eta 30, 31 eta 32. fazeriak.

      -Izarbeibar: Adios, Añorbe, Artazu, Barasoain, Biurrun, Zirauki, Eneritz, Garinoain, Girgillao, Legarda, Leotz, Mañeru, Mendigorria, Muruzabal, Obanos, Oloritz, Orisoain, Puiu, Gares, Tiebas-Muru Artederreta, Tirapu, Ukar, Untzue, Uterga.

      -Mendialde Beherea: Oibar, Kaseda, Eslaba, Ezporogi, Galipentzu, Xabier, Leatxe, Lerga, Ledea, Irunberri, Zare, Zangoza, San Martin Unx, Uxue, eta Arbontze eta Domeñu kontzejuak Erromantzatua haranean, eta Arripodas, San Vicente eta Tabar kontzejuak Urraulbeitia haranean.

      Baita Etxauri udal mugapea eta Zizur udal mugarteko 13. katastro poligonoa ere.

      Era berean, irauten duten bitartean, Allin, Azuelo, Gesalatz, Lapoblación, Metauten, Mirafuentes, Mues, Nazar, Oko eta Sorlada udalerrietako mahastiak (Estellerria azpi-eremuan), Longida eta Esa udalerrietakoak (Mendialde Behereko azpi-eremuan), eta Bidaurreta eta Zabaltzakoak ekoizpen-eremuan egonen dira, erregelamendu hau indarrean sartzen denean Kontseilu Arau-emailearen Mahasti Erregistroan izena emanda badaude.

    4. Organo eskudunak lurrak kalifikatzeko (ekoizpen-eremuan sartzeko ondorioetarako), ezinbestekoa izanen da Kontseilu Arau-emailearen nahitaezko txostena horren aldekoa izatea. Mahastizaintzako eta Ardogintzako Katastroaren planoetan mugatuta geratu behar da.

    5. artikulua. Baimendutako mahats motak.

    6. Babestutako ardoak ondoko mahats mota hauek soilik erabiliz eginen dira: Tempranillo, Garnacha beltza, Graciano, Mazuelo, Merlot, Cabernet Sauvignon, Syrah eta Pinot Noir, beltzen artean, eta Garnacha zuria, Viura, Malvasía, ale xeheko Moskatel, Chardonnay eta Sauvignon Blanc, zurien artean

    7. Kontseilu Arau-emaileak Nafarroako Foru Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari proposatu ahal dio mahats mota berriak baimendu ditzala, baldin eta modu esperimentalean frogatu bada egokiak direla kalitatezko muztioak egiteko, babestutako ardoak egiteko balioko dutenak. Kasu bakoitzean baimendutako mota gisa kontuan izanen dira mota berri horiek.

    8. Kontseilu Arau-emaileak, ekoizleekin eta egileekin itunduta, beste mahats mota batzuk landatzeko baimena eman dezake, foru komunitatean baimenduta baldin badaude. Landaketa horien azalera 1 eta 5 hektarea artekoa izan behar da, mota eta titular bakoitzeko. Ezin daiteke gainditu Kontseilu Arau-emailearen Mahastien Erregistroan inskribatutako azalera osoaren %5a. Landaketaren titularra, ardoa egiten duen ardandegia eta Kontseilu Arau-emaileak jarraipen txostena eginen dute urtean behin gutxienez.

    9. artikulua. Laborantzako praktikak.

    10. Laborantzako praktikak, oro har, mahatsaren eta ardoaren kalitate ona helburu dutenak izan behar dira.

    11. Landaketaren markoa lursail, mota eta inausketa sistema bakoitzerako egokia izanen da. Landaketaren dentsitatea ezin da inola ere izan 2.400 mahatsondo baino txikia hektarea bakoitzeko.

    12. Laborantzako praktikek mahatsaren osasun egoera ona bermatu behar dute. Kontseilu Arau-emaileak ematen dituen arau berezien arabera kalitate-maila egokia ez duen mahatsa ez da "Nafarroa" jatorrizko deiturak babestutako ardoa egiteko gai izanen.

    13. Mahastia ureztatu daiteke, sistema lokalizatuekin, une eta kopuru egokietan, landareak bere ziklo begetatiboan oreka egokia izan dezan eta kalitatezko mahatsak behar bezala heltzeko. Ureztapenaren muga onartzen den gehienezko mahats ekoizpena izanen da (7. artikulua).

      Ingurumenaren ikuspegitik oso gomendagarriak ez diren arren, lokalizatu gabeko ureztapenak (uholdeka ureztatzea, aspertsio ureztapena, ...) baimenduko dira urteroko abuztuaren 8ra arte.

    14. artikulua. Ekoizpenaren gehienezko etekinak.

      Inskribatutako mahastientzat onartuko den mahats ekoizpena, gehienez, 8.000 kilokoa izanen da hektarea bakoitzeko.

      Kontseilu Arau-emaileak muga hori alda dezake, bere ekimenez, hala aholkatzen duten salbuespeneko inguruabar bereziak gertatzen diren kanpainetan eta mahats motetan. Aldaketa horrek ezin izanen du inola ere gainditu %10 mota beltzetan eta %25 mota zurietan.

    15. artikulua. Landaketak.

      ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR