33/2011 FORU DEKRETUA, maiatzaren 2koa, aisiako jardueretan sartzeko eta haietan egoteko baldintzak arautzen dituena eta sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza irizpideak eta eginkizunak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Aisiaren kulturak gure gizartean hartu duen garrantziaren eraginez, azken urteotan ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak antolatzeko jarduera bizia finkatuz joan da eta, ostalaritzaren eta girotze musikalaren arloetan bereziki, jarduera iraunkorren eskaintza zabala sortu da.

Aisiako lokalek arrakasta handia dute eta aisiarako aukera desberdinak lehenesten dira ordu-tarte bakoitzean, egunez eta, batez ere, gauez. Hala, bizikidetza eta gizarte komunikazioko fenomeno berezi batean, establezimenduen arteko joan-etorriak, haietara sartzen diren edo sartzen saiatzen diren pertsonen kopuru handia eta inguruetan pilatzen den jendetza nabarmentzen dira.

Ongi pasatu nahi dutenen aisia eta atseden hartu nahi duten pertsonek behar duten atsedena bateratu beharra sortu da. Establezimendu horietako jarduerak normaltasunez eta bakean egitea ere ahalbidetu behar da. Horretarako aurrez ikusi behar da zer nolako inguruabar edo egoerek ekar dezaketen biztanleriako talde ahulenen eskubideen urratzea edo babesik eza eta noiz sor daitekeen herritarren segurtasuna kolokan jartzeko arriskua.

Foru dekretu honek Nafarroako Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen xedapenak garatzen ditu, enpresa antolatzaileei, enpresa horien langileei eta jardueretara biltzen den jendeari dagokienez. Establezimenduetara sartzeko eskubidearen mugak zehazten ditu, sartzeko edo barnean egoteko debekuen kausak ezartzen ditu, enpresaburuei bezeroen onarpenerako zenbait baldintza finkatzeko aukera ematen die, jardueraren kontrol eraginkorraren ardura ematen die, Segurtasun Kidego eta Indarrek herritarren segurtasunaren arloan dituzten eginkizunak ukatu gabe; herritarrei erreklamatzeko bideak ematen dizkie, eta onarpen zerbitzuetako langileen betekizunak, aginpideak, prestakuntza, baimentzea eta identifikazioa arautzen ditu.

Onarpenerako baldintzei dagokienez, martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legean aurreikusitakoak hemen zehaztu egiten dira, eta arau horren 10. artikuluak enpresaburuei emandako eskumena garatzen da, alegia, establezimendura sartu nahi dutenek nahitaez bete beharreko baldintza batzuk finkatu eta aditzera emateko eskumena. Enpresak ezartzen ahal dituen baldintzen zerrenda irekia ematen da adibide gisa, eta zenbait establezimendutan sartu ahal izateko gutxieneko adina 18 urtera igotzea da baldintza horietako bat. Beste administrazio publiko batzuek ere aukera bera ezarri dute. 2/1989 Foru Legeak 10. artikuluko 5. idatz-zatian dio 16 urtetik beherakoei ez zaiela utziko dantzaleku, diskoteka eta antzeko establezimenduetan sartzen, eta Adin txikikoei alkoholdun edariak kontsumitzea galarazi eta mugatzeari buruzko martxoaren 16ko 10/1991 Foru Legeak, aldiz, edari alkoholdunak 18 urtetik beherako pertsonei saldu, eman edo zerbitzatzea galarazten du. Horren arabera, 16 urtetik gorakoek badute aipatutako establezimenduetara sartzea, ez baldin bada adin muga gorago jartzen, baina, alkohola kontsumitzen den giroan murgilduta egon arren, ezin zaie edari alkoholdunik zerbitzatu 18 urte betetzen dituzten arte. Egoera horretan zaila da adingabeen alkohol kontsumoa kontrolatzea, eta sortu diren arazo praktikoei erantzunez establezimendu askotan enpresaburuek sarrera debekatu diete 18 urtetik beherakoei. Horregatik, eta martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeak 16 urtetik beherakoei ezartzen dien debekua 18 urte bete arte luzatzeko inolako oztoporik ez dagoenez, foru dekretu honek bide formala eskaintzen du enpresaburuek neurri hori ezarri ahal dezaten dantzaleku, diskoteka, kafe-ikuskizun eta taberna berezietan, eta bermatu egiten ditu bai neurriaren legezkotasuna eta bai haren publizitatearen beharra ere.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2011ko maiatzaren 2ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko establezimendu edo lokal baimenduetan egiten diren aisia edo josteta jardueretan sartu eta egoteko eta, oro har, haietara joateko baldintzak arautzea eta, halaber, kontrolean diharduten langileen gaikuntza irizpideak eta eginkizunak ezartzea, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legean ezarritakoaren esparruan.

    2. artikulua. Aplikazio eremua.

    3. Foru dekretu hau aplikatuko zaie martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legean araututako ikuskizun eta josteta jarduerei eta enpresa antolatzaileei, halako jarduerak egiten diren Nafarroako Foru Komunitateko establezimenduei, haien zerbitzuko langileei eta haietara sartzen den edo sartu nahi duen jendeari.

    4. Establezimenduak, foru dekretu honen ondorioetarako, ikuskizun edo jarduera horiek egiten diren barruti, lokal eta instalazioak dira, behin-behinekoak nahiz iraunkorrak.

  2. KAPITULUA

    Ikuskizun eta josteta jardueretara joatea

    1. ATALA

      Ikuskizun eta josteta jardueretan sartzeko eta egoteko mugak

    2. artikulua. Ikuskizun eta josteta jardueretan sartzeko debekua.

    3. Ikuskizun publikoak edo josteta jarduerak egiten diren establezimenduetara sartzea debekatuko zaie:

      1. Sartzeko titulu baliodunik gabe sartzen saiatzen direnei, titulu hori eskatzen ahal den kasuetan.

      2. Enpresak ezarritako eta aditzera emandako onarpen baldintzak betetzen ez dituztenei.

      3. Hamasei urtetik beherakoei, edo 18 urtetik beherakoei, enpresa antolatzaileak, 4. artikuluko 2.a) letran ezarritakoari jarraikiz, gutxieneko adin hori jartzen badu onarpenerako baldintzen artean, dantzaleku, diskoteka, kafe-ikuskizun eta taberna berezietan egiten diren ikuskizun edo jardueretarako.

      4. Hamasei urtetik beherakoei, gainerako kasuetan, foru dekretu honetan aurreikusitako ikuskizun edo josteta jarduerak gauez egiten direnean, salbu eta adin nagusikoek laguntzen badiete eta haiek babestearen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR