30/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariarena, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezartzen dituena, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, Europako erakundeek hizkuntzen politikaren arloan emandako gomendioei jarraikiz eta indarra duen legeriarekin bat, bere helburu nagusien artean du hezkuntza etapetan hizkuntzak ikas daitezela sustatzea. Horregatik, hizkuntzak jakiteak garrantzi berezia hartu du hezkuntzako eremu guztietan.

Europako Kontseiluak 2001ean Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratua onetsi zuen (ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa), eta asko erabiltzen ari da hizkuntzen curriculum berriak garatzeko eta hiztunen hizkuntza gaitasun mailak zehazteko.

Nafarroako Gobernuak, 1985eko irailaren 11n hartutako Erabakiaren bidez, bere gain hartu zuen Euskararen Gaitasun Agiria-EGAko tituluak luzatzeko ahalmena. Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 22an emandako 102/2009 Foru Aginduaren bidez, Euskararen Gaitasun Agiria-EGA eta euskarazko C1 jakite mailaren arteko baliokidetasuna ezarri zen. Maila hori Europako Kontseiluko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan zehazten da.

Abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuak araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzako oinarrizko eta erdiko mailak eta maila aurreratua finkatu zituen, baita ematen diren ziurtagirien ondorioak ere. Horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko A2, B1 eta B2 mailetan egokitu dira. Bigarren xedapen gehigarriak bidea ematen du gaitasunen hobekuntzarako hizkuntza kurtso espezializatuak antolatu eta emateko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C mailan.

Nafarroako irakaskuntza ez-unibertsitarioan euskararen sartzea eta erabiltzea arautzen duen maiatzaren 19ko 159/1988 Foru Dekretuaren 19. artikuluak ezartzen du euskara edo euskaraz irakasteko irakasle guztiek beharko dutela izan Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria edo Nafarroako Gobernuak baliokidetzat emandako edo baliozkotutako titulua.

Ekainaren 22ko 102/2009 Foru Aginduak ezarri zuen Euskararen Gaitasun Agiria eta Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 maila baliokideak direla, eta EGA eta hizkuntza eskola ofizialetako euskarako C1 mailako ziurtagiria parekatu egin zituen.

Abuztuaren 18ko 139/2009 Foru Aginduak programa eleaniztunetan ingeleseko ikasketak emateko beharrezkoak diren hizkuntza betebeharrak ezartzen ditu.

Foru agindu honen bidez hizkuntzen jakite mailaren tratamendua bateratu nahi da, eta hizkuntza baten jakite maila bermatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak aitortu, betiere Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez. Hala, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumenen eremuan, berdintasuna bermatzen ahalko da interesdunen ezagutza baloratzean.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezartzea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan.

  2. Hezkuntza Departamentuak aintzat har ditzake foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR