19/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 24koa, Sustapeneko kontseilariak emana, 'Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko proiektua' behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko eta Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak "Zaragoza-Altsasuko lineako 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko proiektua" aurkeztu du behin behinekoz onesteko eta jendaurrean jarri du, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egiteko.

Proiektu hori 1998ko azaroaren 25ean Sustapen Ministerioarekin sinatutako lankidetza hitzarmenean sartutako jarduketetako bat da, xedea Zaragoza-Altsasuko linean 18 trenbide-pasagune kentzea izanik.

Proiektuaren bidez, Izurdiagan (Arakil ibarreko udala), Zaragoza-Altsasu linearen 202/497 k.p.an, NA-7010 errepidearen 21+415 k.p.an bat egiten duen tokian, dagoen trenbide-pasagunea kenduko da, trenbidea goitik gurutzatuko duen errepide horren saihesbide bat eginez.

NA-7010 errepidearen saihesbidea gaur egungo 21+750 k.p.an hasten da, San Joan auzora iritsi baino lehen. Toki horretan, saihesbideak egungo errepidetik mendebaldera egiten du eta Arakil ibaira hurbiltzen da, bien arteko baratze artean. Izurdiagako Herriko Etxetik hurbil, biribilgune bat eraikiko da, oraingo errepidea eta saihesbide berria lotzeko.

Biribilgunetik abiatuta, saihesbideak egungo errepidearen eta trenbidearen arteko eremu triangeluarra hartuko du; trazadurak bi bihurgune segidan izanen ditu, trenbidearen gainetik pasatzeko behar adinako kota lortzeko behar bezala garatzearren, trenbidearen 202+120 k-p.an gutxi gorabehera.

Trenbidea goitik iraganik, saihesbidea Arraizagako bidearen paraleloan joanen da, berriz egungo errepidea jo arte; horretarako, AP-15 autobidearen azpiko pasabidearen inguruko biribilgunea erabiliko da, tren geltokira sartzeko kalearen parean.

Saihesbidea 1.234,056 m luze da eta hauek dira bere ezaugarri nagusiak: 7 m-ko galtzada, 3,50 m-ko bi errei dituena (erreiak 0,40 m zabalgo izanen dira 0+000 eta 0+755 k-p.en arteko tartean). Bazterbideak: 0.50 m-koak, bi aldeetan; gutxieneko erradioa: 45 m (iparraldeko biribilgunearekin bat egiten duen tokian), eta %7.38ko malda, gehienez ere. Zoruak nahaste bituminosoa izanen du, 15 cm lodi, eta zagor artifiziala, 35 cm lodi.

Bi biribilgune proiektatu dira (hegoaldekoa eta iparraldekoa). Hegoaldeko biribilguneak 15,50 cm-ko erradioa du galtzadaren erdiguneko ardatzean, eta iparraldeko biribilguneak 13,50 m-ko erradioa. Bi biribilguneen galtzadak bi errei ditu, 4,00 m zabal, barneko bazterbide bat, 0,50 cm zabal eta kanpoko beste bat, 1,00 m zabal.

Proiektuan bada bide berri bat ere, saihesbidearen mendebaldean, alde horretako finketan sartzeko. Zeharbidean abiatzen da, iparraldeko biribilgunearen inguruan, eta errepidearen paraleloan doa uneoro; 5 m zabal da, guztira, eta %11eko malda du, gehienez ere.

Trenbidearen gaineko pasabidearen egiturak bao bakarra du, 20 m-ko argia duena, errepidea eta trenbidea okertuta daudelako beren artean. Hormigoi aurreatezatuzko habe aurrefabrikatuz egindako taula du eta hormigoi armatuzko lauza bat, trenbidearen paraleloan kokatuta dauden hormigoizko bi estriburen gainean. Egituraren zeharkako sekzioak bi errei ditu, 3,90 m zabal, bi bazterbide, 0,50 m zabal eta bi espaloi, 1,10 m zabal; %7ko malda du eta %7ko peraltea.

Ukitutako zerbitzuei dagokienez, haietako bakoitza (linea elektrikoak, telefono linea, ur hornidura, saneamendua) desbideratu eta berriz jarriko dira.

Hondakindegi bat ere sartu da proiektuan, material soberakina bertara eramateko.

Proiektua jendaurrean jartzeko prestatutako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.

Errepidea ingurumenean integratzeko, proiektuak Ingurumen eraginaren azterlana du. Bertan, prebentzio neurriez eta eragina gutxitzen duten neurri orokorrez gainera, neurri zuzentzaileak eta ingurumen jarraipenekoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR