74/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Europako Itunaren I. eranskinean jasota dauden eta kalitate deituren babesa duten nekazaritzako elikagaien publizitaterako laguntzak emateko arauak ezarri eta 2009ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Itunaren 87. artikuluak, lehenbiziko atalean, merkatu batuarekiko bateraezintzat jotzen ditu estatuek ematen dituzten laguntza batzuk, lehiakortasuna faltsutu eta enpresa edo ekoizpen batzuen alde jotzen dutenak, hain zuzen ere. Bigarren atalean hasierako bateraezintasun horren salbuespenak biltzen dira. Gainera, 88. artikuluaren arabera, diru-laguntzetarako proiektu edo araubideak batzordeari jakinarazi behar zaizkio, harexek erabaki beharko baitu itunarekin bat datozen.

Nafarroako Foru Komunitateak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta haren antolaketarekin bat, Nafarroaren barruan jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen esklusiboa Nafarroako Foru Komunitateari dagokio.

Jatorri-deitura babestuen eta adierazpen geografiko babestuen kontseilu arauemaileen eta kudeaketa organoen eta Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpenaren Kontseiluaren eginkizunak dira, besteak beste, babestutako produktuen kalitatea eta jatorria bermatzea eta horien izen ona zaintzea. Horregatik, funtsezkoa da instituzioek erakunde horiei laguntzea.

Kalitate bereiziko markak kudeatzen dituzten beste entitate batzuek ere antzeko aitortza jaso dezakete, nekazaritzako elikagaien ekoizpena sustatu, kontrolatu eta ziurtatzen badute ekoizpen protokolo ofizialak betez, direla Europar Batasuneko erregistroan sartu aurretik babes nazional iragankorreko fasean dauden kalitate deiturak, direla lege mailako arau batean ezarritakoan babestutako ekoizpen protokolo berariazkoak, nekazaritzako eta oihangintzako sektorearentzako 2007-2013rako estatuko laguntzei buruz Europar Batasunak emandako jarraibideekin bat datozenak.

Beraz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iritziz funtsezkoa da egitura horiek diruz laguntzea, ekoizleek eta egileek nekazaritzako elikagaien ekoizpen mota honetan parte har dezaten sustatzeko eta laguntzeko produktu horiek merkatuan jartzeak dakarren kostu gehigarria finantzatzen, kontuan hartuta ezaugarri bereziak dituztela, kalitate handikoak direla eta ekoizpen eta prestaketarako arau zorrotzagoen menpe daudela, eskaintza produktu horien gero eta eskaera handiagora moldatze aldera.

Gauzak horrela, produktu horien publizitateari laguntzea nekazaritzako elikagaien kalitatea bultzatzeko politikaren ekintza eraginkorrenetakoa da, balio erantsia elikagaien katebegi guztietan hobeki banatzea ziurtatzen duelako, bermea duten marken eskaera handitu eta kontsumitzailearen leialtasuna bereganatzearen ondorioz.

Neurri hori Nafarroako Nekazaritzaren Plan Estrategikoan (2006an onetsian) ageri diren helburuei lotuta dago, bereziki "Eraldaketa, merkaturatzea, kalitatea eta segurtasuna" izeneko 2. ardatz estrategikoan ageri direnei, non "Nafarroako produktuetarako negozio perspektibak eta baldintzak sortzea" izeneko 2. helburu nagusia zehazten baita eta horretan sartzen foru agindu honetan ezarritakoa kontuan hartzen duten jarduketa ildoak eta neurriak.

Deialdi honetako laguntzak estatuko laguntzak dira eta, haien xedea Itunaren I. eranskinean jasotako nekazaritzako produktuen publizitatea denez, nekazaritzako eta oihangintzako sektorearentzako 2007-2013rako estatuko laguntzei buruz Europar Batasunak emandako jarraibideen (2006/C 319/01) (2006.12.27) aplikazio esparruan sartuta daude; Batzordeari jakinarazi beharrekoak dira beraz.

Europar Batzordeak 2008ko abuztuaren 18an hartutako Erabakiaren C(2008) 4572 bidez onetsi ditu foru agindu honen laguntzak, eta adierazi nekazaritzako eta oihangintzako sektorearentzako estatu laguntzen azterketarako Europar Batasunak emandako jarraibideetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela.

Horretaz gainera, laguntza horiek nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzen dituzten enpresei Nafarroako Foru Komunitatean ematen zaizkien gainerako laguntzekin koordinatuta egonen dira, dagozkien bateraezintasunak ezarrita.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Europako Itunaren I. eranskinean jasota dauden eta kalitate deituren babesa duten nekazaritzako elikagaien publizitaterako laguntzak emateko arauak onestea. Arauak foru agindu honen eranskinean daude.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

2009ko laguntza deialdia

  1. Europako Itunaren I. eranskinean jasota dauden eta kalitate izendapeneren babesa duten nekazaritzako elikagaien publizitaterako laguntzak emateko arauak onestea. Arauak foru agindu honen eranskinean daude.

  2. 2009an laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea foru agindu honek indarra hartzen duen egunean hasiko da.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Aurrekontuko kredituak

    Laguntza hauen aplikazioak ekarriko duen gastua onestea, 2009ko aurrekontu orokorretako Kalitate Deituren "kanpaina orokorrak" izeneko 721001-72220-4459-413100 kontu-sailaren kargura edo hurrengo aurrekontuetan helburu bererako sortuko direnen kargura, haren finantzaketa honela banatuta:

    300.000 euro 2009an, 300.000 euro 2010ean, 300.000 euro 2011n eta 150.000 euro 2012an.

    Hori guztia, aipatutako urte anitzeko gastuak hitzartzeko baimena emateko Nafarroako Gobernuak 2009ko urtarrilaren 12an hartutako Erabakiarekin bat.

    HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Ardoaren arloko jatorrizko deituren kontseilu arauemaileendako laguntzak

  3. Nafarroa Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemaileari eta Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemaileari publizitaterako laguntzak emateko, hitzarmenak izenpetuko dira, eta horiei foru agindu honetan ezarritako arauak aplikatuko zaizkie, salbu eta 8. eta 10. artikuluetan xedatutakoa; aurrekontuko diru-kopuruak aginduzkoak diren Gobernu Erabakien bidez esleituko zaizkie, bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako aurrekontu kredituetatik kanpo.

  4. Nafarroa Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailearen kasuan, laguntza horiek emanen dira, soilik, 2009ko aurrekontu orokorretako "NJDKAren Marketin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR