263/2001 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Ebazten du Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itun arrunten aldaketa eta luzapena, eta Haur Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako itun bereziena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 16ko 91/2001 Foru Aginduaren bidez (apirilaren 18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 48 zk.) hezkuntza itun indardunak aldatu eta luzatzeko arauak eman ziren 2001/2002 ikasturterako.

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduko 46. artikuluari jarraikiz -erregelamendu hori abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen-, ikastetxe pribatuek aldaketa eta/edo luzapen espedienteak egin dituzte eta administrazioak bere kabuz ere hasi ditu -eranskinetan agertzen dira-; legeetan ezarritako prozedura tramiteak beteta, kontuan hartu da Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 3. eta 24. artikuluek ezarritakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 c) eta d) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Ikastetxe pribatuek Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako sinaturiko hezkuntza itun arrunten aldaketa onestea. Foru Agindu honen I. eranskinean ageri dira, A) eta B) ataletan, ebazpenaren oinarriarekin batera. Onetsitako aldaketek 2001/2002 ikasturtetik aurrera izanen dituzte ondorioak.

  2. Foru Agindu honen I. eranskinean ageri diren ikastetxe pribatuek sinaturiko hezkuntza itun berezien aldaketa onestea. Hona hemen: C) atala Haur Hezkuntzako 2. ziklorako, D) Batxilergorako, E) Erdi Mailako Heziketa Zikloetarako eta F) Goi Mailako Heziketa Zikloetarako; horietan ebazpenaren oinarria adierazten da. Onetsitako aldaketek 2001/2002 ikasturtetik aurrera izanen dituzte ondorioak.

  3. Iruñeko ondoko ikastetxeetan bigarren mailako Lanbide Heziketako hezkuntza itunaren iraungipena onestea:

    C.T. Carlos III, 16 ordu; I.T.C. Cuatrovientos, unitate 1; Salesianos, 2 unitate; eta María Inmaculada, unitate 1. Iraungipenak 2001/2002 ikasturtetik aurrera izanen ditu ondorioak.

  4. Modalitate partzialean ituntzea, ikasturte baterako, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroko ondoko unitateak, ikastetxe pribatu hauekin: I.T.C. Cuatrovientos, G.M.H.Z.etan sartzeko ikastaroko unitate 1 (Gizarte Zientziak); eta María Inmaculada, G.M.H.Z.etan sartzeko ikastaroko unitate 1 (Gizarte eta Osasun Zientziak).

    Goi Mailako Heziketa Zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroko unitate baterako itunaren eskaera (Gizarte Zientziak) ukatzea Iruñeko "C.T. Carlos III" ikastetxeari. Horren arrazoia, gizarte zientzietako prestakuntza ikastaroaren egungo eskaintza nahikoa izatea erdi mailako zikloetatik heldu diren ikasleek egiten ahal duten eskarirako, modalitate horretako goi mailako zikloek beregana dezaketen kopuruaren barruan betiere.

    G.M.H.Z.etan sartzeko ikastaroaren (Gizarte Zientziak) 2001erako modulu ekonomikoa martxoaren 12ko 66/2001 Foru Dekretuak onetsi zuen (maiatzaren 25eko NAO, 64 zk.).

  5. Erdi eta goi mailako heziketa zikloetarako hezkuntza itun berezien araubidean sartzeko baimena ukatzea Iruñeko "Centro de Formación Politécnica" ikastetxeari. Horren arrazoia, ikastetxe horren hezkuntza arloko eskaintza bat etortzea une honetan ikastetxe publikoek eta itunduek behar besteko neurrian eskaintzen dutenarekin; ez da beharrezkoa aipatu ikastetxearen hezkuntza itunak gehitzea eskaturiko heziketa zikloetarako.

  6. II. eranskinean ageri diren modulu ekonomikoak onestea "Arte grafikoetako inprimaketa" erdi mailako heziketa ziklorako, eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastarorako (Gizarte eta Osasun Zientziak), 2001/2002 ikasturteko irail-abendurako.

    Hezkuntzako Administrazioak hilero ordainduko ditu irakasleen soldatak, ordainketa delegatuaren bitartez, ikastetxe bakoitzeko entitate titularraren izenean; ordainketa delegatu horrek ez du inolako lan harremanik sortuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren eta aipatu irakasleen artean.

    2001erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legearen 36.5 artikuluaren arabera, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR