Iruñeko Udalaren Ordenantza, Aterpe-premia dutenek udal-etxebizitzak eskuratu eta erabiltzeko. Behin betiko onespena

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Iruñeko Udalbatzak, 2016ko martxoaren 3ko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-MAR-16 (11/CU).

Behin iraganik hasierako onespena - 2016-01-15eko Osoko Bilkuran onetsi eta 2016ko 15. Nafarroako Aldizkarian, urtarrilaren 25ekoan, argitaratua- eta haren ondoko jendaurreko epea, eta ikusita aurkeztutako alegazioak -Ángel Larrea Pérez jaunak Sanduzelaiko Hipotekak Kalteturikoen Plataformaren izenean 2016ko urtarrilaren 28an aurkeztutakoak; Edurne Redín Dufur andreak Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren Kontrako Sarearen izenean 2016ko otsailaren 17an aurkeztutakoak, eta Salhaketa Nafarroa elkarteak 2016ko otsailaren 29an aurkeztu zuena-, eta alegazioei buruzko 2016ko otsailaren 29ko txostenarekin bat,

HAU ERABAKITZEN DA:

  1. Onestea alegazioei buruzko 2016ko otsailaren 29ko txostena.

  2. Ezestea, Erabaki honen 1. puntuan onetsi den alegazioei buruzko txostenarekin bat, Ángel Larrea Pérez jaunak Sanduzelaiko Hipotekak Kalteturikoen Plataformaren izenean 2016ko urtarrilaren 28an aurkeztutako alegazioak.

  3. Ezestea Edurne Redín Dufur andreak Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren Kontrako Sarearen izenean 2016ko otsailaren 17an aurkeztutako alegazioetatik 1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7.a, eta baiestea 6 bis delakoa, hori guztia, Erabaki honen 1. puntuan onetsi den alegazioei buruzko txostenarekin bat.

  4. Hein batean baiestea Salhaketa Nafarroa elkarteak aurkeztutako alegazioa, Erabaki honen 1. puntuan onetsi den alegazioei buruzko txostenarekin bat.

  5. Behin betiko onestea Aterpe premia dutenek udal-etxebizitzak eskuratu eta erabiltzeko Iruñeko Udalaren Ordenantza, erabaki honen 3. eta 4. puntuetan adierazitako aldaketak barne.

  6. Ordenantzaren testua argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

    Iruñean, 2016ko martxoaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

    ARAUDIA

    “IRUÑEKO UDALAREN ORDENANTZA, ATERPE-PREMIA DUTENEK UDAL-ETXEBIZITZAK ESKURATU ETA ERABILTZEKO

    Zioen azalpena

    Azken urteotan, krisi ekonomikoaren ondorioz eta, baita ere, etxebizitza-politika zalantzagarri baten ondorioz, antzeman da konponbide zailena duen eskarietako bat dela etxebizitzarik ez izatea edo hura galtzea, etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren mantentzeari aurre egin ezin dioten eta premia handiz bizitoki duin bat behar duten pertsonen eta familien kasuan.

    Etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatzea agindu etiko eta normatiboa da, eta horretarako, administrazio eskudunek ez dute jarri oraindik tokiko erakundeen esku etxebizitza sozialen politikak modu eraginkorrean garatzeko beharrezko tresna legal eta finantzariorik. Arlo honetan Iruñeko Udalean martxan jarriko diren bestelako jarduketak ezertan eragotzi gabe, Ordenantza honen helburua da Udalarenak diren etxebizitza batzuk gizarte-larrialdietako egoeretarako bideratzea, egoera horiek ohiko bideen bitartez konpondu bitartean.

    Iruñeko Udalak baditu udal-etxebizitzak, eta horiek premia handiz aterpe bat behar duten pertsona eta familien esku jar ditzake eta jarri behar ditu, modu horretan osatuz Udalaren beste programa eta zerbitzu batzuetan egiten den lana. Hartara, ezinbestekotzat jotzen da udal-etxebizitzak erabiltzeko proiektu bat egin eta abian jartzea, hori aurrerapauso handia dela ulertuta aterpe-premian pertsona eta familiek etxebizitza duin bat izan dezaten, autonomia lortzeko abiagune moduan.

    Udal-etxebizitzetako batzuk erabiliko dira, halaber, Udalaren gizarte-zerbitzuetako beste programa batzuk ezarri, garatu eta hedatzeko, bai eta Iruñeko Udaleko gainerako alorren beste behar batzuetarako ere.

    Ordenantza honek araudi zehatz bat ezartzen du, bertan honako hauek jasota: udal-etxebizitza bat aldi baterako eskatzeko bete beharreko baldintzak, etxebizitzak esleitzeko prozesuan aplikatzekoa den baremoa eta kasuan kasuko alokairuaren prezioa kalkulatzeko baremoa, besteak beste.

    Ordenantza honen azken helburua da, azken batean, gizarte-larrialdi egoeran dauden pertsona eta familiek aterpe duin bat izatea, egoerak irauten duen bitartean eta etxebizitza bat eduki arte, dela beren kabuz, dela beste erakunderen baten baliabideei esker.

    LEHEN TITULUA

    Helburuak eta behar diren baliabideak

  7. artikulua. Helburu orokorra.

    Ordenantza honen helburua da gizarte-larrialdi egoeran dauden pertsona eta familia-unitateek udal-etxebizitza bat aldi baterako eskuratzeko modua arautzea, aterperako irtenbide duin eta egokia zein hori ahalbidetuko duen errenta edo ondarerik ez dutenen kasuan. Egoera hori zenbait gertakariren ondorio izan daiteke: etxegabetzea pairatu izana, ez duin ez egoki ez diren etxebizitzetan bizi behar izatea, egoera sozio-ekonomiko larri baten ondorioz pilatuta bizitzea edo premiazko neurri hori hartzea justifikatzen duten bestelako arrazoiak. Erabateko salbuespen gisa, ordezko bizitokia emateko hirigintza-prozesuek eragindako kasuak ere hartzen dira kontuan.

  8. artikulua. Etxebizitzak.

    Ordenantza honen helburuak betetzeko, Udalaren ondare diren etxebizitzak zein beste erakunde publiko zein pribatuk helburu horretarako lagatako etxebizitzak erabiliko dira.

    Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorrak uneoro izanen du eguneratua etxebizitza horien inbentarioa, eta horien erabilgarritasunaren berri emanen dio Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Alorrari bertan aldaketaren bat izaten den guztietan.

    Ordenantza honen aplikazio-eremuan sartutako etxebizitzek bizigarritasun-baldintzak bete beharko dituzte, eta esleipendunak bertan bizitzera sartu ahal izateko oinarrizko ekipamendua eduki.

    Etxebizitzaren esleipena une horretan erabilgarri dagoena kontuan hartuta eginen da, eta saiatuko da kasuan-kasuko familia-unitatearen beharretatik eta errealitate sozialetik hurbilen dagoen espazioari egokitzen, bai eta haren erregimenari ere, hala badagokio.

    BIGARREN TITULUA

    Udal etxebizitzen aldi baterako lagapenaren hartzaileak

  9. artikulua. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

    3.1. Ordenantza honetan araututako udal-etxebizitza bat eskuratzeko, honako betekizun hauek bete beharko dira:

    1. Udal Erregistroan eskabide bat aurkeztea, Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorrari zuzendua, hari erantsita eskatzaileek Ordenantza honetan jasotako betekizun guztiak betetzen dituztela egiaztatzeko eskatutako agiri guztiak.

      Eskabide horiek Udalaren gizarte-zerbitzuek bideratuta etor daitezke, eta kasu horretan, pertsona edo familia eskatzailearen egoerari buruzko txostena eskatu, eta eskatzaileak eta haren erreferentziazko profesionalak Esku-hartze Sozialeko Banan-banako Plana adostu beharko dute, halako eran non...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR