11/2014 FORU LEGEA, ekainaren 18koa, Iruñerriko Bidaiari-garraio Erregularrari buruzko ekainaren 1eko 8/1998 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, IRUÑERRIKO BIDAIARI-GARRAIO ERREGULARRARI BURUZKO EKAINAREN 1EKO 8/1998 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Garraiorako eskubidea, hau da, kalitate eta prezio egokian herritarren mugikortasuna bermatzea, aginte publikoen betebeharra da, eta arazo horri taxuzko irtenbidea ematen saiatu behar dute.

Nafarroatik atera gabe egiten den garraioaren arloan, Foru Komunitateak erabateko eskumena du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko Lege Organikoaren 49.1.f) artikuluaren indarrez.

Iruñerriko Bidaiari-garraio Erregularrari buruzko ekainaren 1eko 8/1998 Foru Legeak konponbidea eman zien Iruñerriko metropolialdeko bidaiari-garraio erregularrak zituen disfuntzioei. Eskumen administratiboen banaketak sortzen zituen disfuntzio horiek. Izan ere, hiri garraioa, udalerrietako mugen barrukoa, udalen eskumenekoa zen –kasu honetan, Iruñeko Udalak bakarrik erabiltzen zuen eskumena–, eta hiri arteko garraioa, Iruñearen eta metropolialdeko gainerako udalerrien artekoa, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenekoa. Banaketa hori ez zen bat etortzen herritarren joan-etorrien benetako eremuarekin.

Foru lege horrek integrazio administratiboaren konponbidea arautu zuen, garraio agintaritza bakarra ezarriz eremu osorako; hain zuzen ere, Iruñeko Mankomunitateari esleitu zion zerbitzuaren kudeaketa. Zerbitzuaren eremuan lehendik zegoen eta beste zerbitzu publiko batzuk ematen zituen administrazio bat zen, berezko nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna zuena, eta udalek Mankomunitatean zuten partaidetzak bermatu egiten zuen haien autonomia.

Mankomunitateak Iruñerriko bidaiari-garraio erregularraren gaineko eskumen berri horiek 1999ko apirilaren 26an hartu zituen, eta eskualdeko hiri garraioko zerbitzu berria 1999ko uztailaren 26an abian jarri zen. Ordutik aurrera bertan behera gelditu zen hiri-zerbitzuen eta hiriarteko zerbitzuen arteko bereizketa.

8/1998 Foru Legeak eskualdeko hiri garraio zerbitzua planifikatzeko tresna bat taxutu zuen eta Iruñerriko Hiriko Garraioaren Plana deitu zion.

Foru lege horren 5.1 artikuluaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Iruñerriko Hiriko Garraioaren urte anitzeko Plana onestea, eta zerbitzuaren titular den entitateak sustatu behar du plan hori; hots, Iruñerriko Mankomunitateak.

Denborak erakutsi du plana onesteko prozedura ez dela eraginkorra, eta ez da beharrezkotzat jotzen Nafarroako Gobernuak tutoretza hori egitea, plana entitate eskudunak berak onetsi beharko lukeelakoan; hori bai, foru lege honetan jasotako printzipioei men eginez.

Horregatik garrantzitsua da gogora ekartzea aipatutako printzipioek diotena: zerbitzuaren kalitatea, eraginkortasuna eta efizientzia etengabe hobetu behar dira, eta administrazio publiko guztiek lagundu behar dute kalitatea hobetzen; horretarako, planeamendu-tresnak onetsi eta garraio publikoaren abiadura komertziala hobetzeko ekintzak garatuko dira. Halaber, garraioaren erabiltzaileek ordaindu beharreko tarifen bidez zerbitzuaren kostutik zenbat estaliko den finkatzen da, eta gainerakoa nola banatuko den ukitutako administrazioen artean; hau da, Foru Komunitateko Administrazioaren eta udalen artean.

Banaketa horretan Foru Komunitateko Administrazioak parte hartzearen arrazoi nagusiak dira, batetik, ekarpena egitea bere eskumenekoa izan zen hiriarteko garraioa mantentzeko -Iruñearen eta inguruko udalerrien artekoa-, eta bestetik, toki entitateek askitasun finantzarioa izateko ekarpena egitea, zeina, Espainiako Konstituzioaren 142. artikuluak agintzen duen bezala, Estatuko Administrazio Orokorrak eta autonomia erkidegoek bildutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR