41/2014 FORU DEKRETUA, maiatzaren 14koa. Honen bidez Iruñeko, Burlatako, Uharteko eta Eguesibarko udal mugapeak aldatzeko espedientea ebazten da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Iruñeko, Burlatako, Uharteko eta Eguesibarko udalek, 2010eko urriaren 2ko idazkiaren bidez, Nafarroako Gobernuari eskatu zioten espediente bat tramita zezala Iruñeko, Burlatako, Uharteko eta Eguesibarko udal mugapeak aldatzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 15.1.c) artikuluan ezarritakoarekin bat, Erripagañako UPSaren eremuko udal mugak hirigintzaren aldetik erregularizatzeko. Jarduketa horien jatorria da lau udal mugakideek 2008ko otsailaren 21ean sinatu zuten lankidetza-hitzarmena, Erripagaña (hasieran Ripagaina deitzen zitzaion) izeneko eremuaren hirigintza antolamendua eta haietako udal mugapeak aldatzeko espedientea lauen artean tramitatzeko borondatea formalizatzen zuena. Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak prestatu du aurkeztutako dokumentazio teknikoa, eta Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzen du (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua).

Iruñeko Udalak, Burlatakoak, Uhartekoak eta Eguesibarkoak, 2012ko irailaren 21eko, 2012ko urriaren 25eko, 2012ko ekainaren 28ko eta 2012ko azaroaren 8ko osoko bilkuretan, hurrenez hurren, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluan agindutako gehiengoa izanik, onespen-erabakiak hartu zituzten beren udal mugapeak aldatzeko ekimena gauzatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluak udal mugapeak aldatzeko prozesuak arautu ditu. Bigarren atalaren a) eta b) lerroaldeetan xedatzen da espedientea gutxie nez ere bi hilabetez jendaurrean jarri behar dela eta denbora horretan entzunaldia eman behar zaiela prozesuak ukituriko udalei eta, bidezko bada, kontzejuei.

Horrenbestez, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 113/2013 Ebazpenaren bidez, Iruñeko, Burlatako, Uharteko eta Egues ibarko udal mugapeak aldatzeko espedientea ireki zen, jendaurrean jarri udaletxe horietan eta udal horiei entzutea eman zitzaien. Ebazpen hori 2013ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12an.

Jendaurrean jarri eta entzutea emateko bi hilabeteko epe hori 2013ko ekainaren 12an bukatu zen. Espedientean entitate interesdunen ziurtagiriak ageri dira, alegazio bakar bat ere aurkeztu ez dela frogatzeko.

Espedientea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR