332/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, irizpideak ezartzen dituena Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeei atxikitako irakaskuntzatik kanpoko langileen lanpostuen atxikipena aldatzeko eta ibiltaritza esleitzeko, zerbitzuaren beharrengatik.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak azterlan zorrotza egin du aipatu departamentuari atxikitako ikastetxeetako irakaskuntzatik kanpoko langile kopuruari buruz eta, ikusi egin da, zenbait kasutan desegokia dela langileen kopurua ikastetxeko ikasle kopuruarekin eta haren kudeaketa bolumenarekin erkatuta. Horregatik, dauden giza baliabideak optimizatu eta ikastetxe bakoitzeko benetako beharrei arreta egokia bermatzearren, zenbait aldaketa egin behar dira; alde batetik, hurbil dauden ikastetxeei atxikitako lanpostu batzuei ibiltari izaera ezartzean dute eragina eta, bestetik, Hezkuntza Departamentuko aldi baterako langileek zein finkoek okupatutako lanpostuen atxikipena aldatu beharra dagoelako.

Azaldutakoarekin bat, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuak kontuan hartu beharreko irizpideak ezartzea irakaskuntzatik kanpoko langileen banaketari dagokionez, zerbitzuaren beharrak direla-eta ikastetxe batzuetan ibiltari dabiltzanen lanpostuak sortu edo aldatu behar badira eta ikastetxe bati atxikitako lanpostuak beste bati atxiki behar bazaizkio, bai aldi baterako langileekin bai finkoekin.

Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren (azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuak onetsia) 4. artikuluko 5. idatz-zatiak ezartzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremuan, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean eta organo eskudunak arrazoi bidezko ebazpen batean frogatu ondoren, funtzionarioak beste lanpostu batera aldatzen ahal dira, baldin eta hori lehen betetzen zutenaren izaera berakoa bada baina beste atxikipen eremu organiko, udal edo ikastetxe batean kokatua. Eta horien artean daude Hezkuntza Departamentuaren menpekoak.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokio irizpide objektibo horiek ezartzea zerbitzuaren beharrak direla-eta bidezkoa den kasuetan aplikatzeko, lanpostuak betetzeko aipatu erregelamenduaren lehen xedapen gehigarrian aurreikusitakoari jarraituz.

Kontuan hartuta foru agindu honen edukiak eragina izan dezakeela Hezkuntza Departamentuko irakaskuntzatik kanpoko langileen lan baldintzetan, sindikatuekin negoziatu dira irizpideak Administrazio Erroko Mahai Sekorialean.

Horrenbestez, ikusirik Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak emandako txostena, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR