200/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroa 2011-2012. Tokian tokiko Garapen Iraunkorreko Jardunbide Egokietarako VII. Sariaren oinarriak onetsi eta 2012rako gastua baimentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa aldatu eta Hiri Ingurumenaren Atalari eginkizunak esleitu zizkion; besteak beste, tokian tokiko hiri garapen iraunkorraren aldeko politikak bultzatzea, esate baterako Tokian tokiko (hiri eta landa) Garapen Iraunkorreko Jardunbide Egokiak.

Horri begira, Nafarroan arlo horretan izandako esperientzia bikainak aprobetxatzeko eta egindako ahaleginak garapen iraunkor handiago baten alde bideratzearren, esperientzien trukea bultzatzeko helburuen artean Jardunbide Egokien katalogo bat sortzea eta hiru Jardunbide Hoberenak saritzea aurreikusi da.

Jardunbide Egokietarako sariak, oso zabalduak nazioartean, baliagarriak direla aitortzen da; izan ere, kalitatea etengabe handitzeko estrategiaren barnean dago hoberenak saritzea eta hautatuak argitaratzea, jardueren kreditazioa, eraginkortasuna, lehiakortasuna eta aberastasuna sortzeko bidean, ohiko zehapen metodoak baino ondorio hobeak baititu.

Herritarrek, eragile sozialek eta agintariek aise ulertzen duten pizgarria dira horrelako jarduerak, Tokian tokiko Garapen Iraunkorrean jadanik lortutakoaz Nafarroako gizarteak duen kontzientzia bultzatu eta hobetzen baitute, Europako Hirien Iraunkortasunaren aldeko Aalborg-eko Gutunean eta Konpromisoetan, Giza Kokalekuei buruzko Nazio Batuen Bigarren Konferentzian (Habitat II) eta Europar Batasunaren Integrazioko Ingurumen Printzipioetan ezarritako irizpideen arabera.

Garatu egin dira aurreko sei biurtekoetan (1999-2000, 2001-2002, 2003-2004, 2005-2006, 2007-2008 eta 2009-2010), Tokian tokiko Garapen Iraunkorreko Jardunbide Egokien lehen, bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren sariak, eta arrakasta eta ondorio nabarmena izan dute bai Foru Komunitatean, bai Estatuan zein nazioartean; izan ere, berriki hartu dute munduko gorespen handiena, NBEren 2009-2010eko habitat saria, "Klima aldaketari buruzko Noain-Elortzibarko udal planari" emana; hortaz, bidezko da aurten eta hurrengo urtean Nafarroako lehiaketa honen zazpigarren ekitaldia egitea Estatuko eta nazioarteko mailetara egokiturik.

Ingurumenaren Kalitateko Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, eta Ingurumen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Nafarroa 2011-2012. Tokian tokiko Garapen Iraunkorreko Jardunbide Egokietarako VII. Sariaren oinarriak" (eranskina) onestea.

  2. 36.000,00 euroko gastua baimentzea, 2012rako aurrekontuan "Ingurumen jardunbide egokiak" 740001-74100-4609-456200 kontu-sailaren baliokidea denaren kargura finantzatuko dena, betiere kreditua egokia eta aski bada.

    Guztirako gastua, 36.000,00 eurokoa, kontzeptu hauen arabera sailkatzen da:

    -2012ko azaroan seina mila euroko hiru sari ematea: 18.000,00 euro.

    -Jardunbide hoberenetarako eta aipamen berezietarako zurezko trofeoak: 7.200,00 euro.

    -Nafarroako Foru Komunitateko Tokian tokiko Garapen Iraunkorreko Jardunbide Egokien zazpigarren katalogoa osatu, inprimatu eta zabaltzea: 10.800,00 euro.

  3. Deialdi hau eta bere oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ohiko komunikabideetan argitaratzea.

  4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

  5. Foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Jusizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 97.2 artikuluan aurreikusi bezala.

    Epeak foru agindu hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira.

  6. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Hiri Ingurumenaren Atalari, Ekonomia Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2011ko maiatzaren 25ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

    ERANSKINA

    2011-2012 Nafarroako Foru Komunitateko Tokian tokiko Garapen Iraunkorreko Jardunbide Egokien 7. Sariaren oinarriak

    -Helburua.

    Tokian tokiko Garapen Iraunkorreko Jardunbide Egokietarako VII. Sariak Nafarroako gizartearen kontzientzia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR