65/2009 FORU DEKRETUA, abuztuaren 10ekoa. Honen bidez aldatzen dira 89/2008 Foru Dekretua, abuztuaren 11koa, eta horren bidez onetsitako Oinarrizko Irakaskuntzarako Testu Liburua Finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Oinarrizko Irakaskuntzarako Testu Liburua Finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen xedapen gehigarri bakarrarekin bat, foru lege hori garatzeko Erregelamendua eman zen, abuztuaren 11ko 89/2008 Foru Dekretu bidez onetsia.

Erregelamenduaren lehen xedapen gehigarrian testu liburuak doan jasotzeko programa ezartzeko egutegia adierazi zen, baina ez zetorren bat ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuaren aurreikuspenekin, Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak ezartzeari dagokionez. Ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuak ezarri zuen aplikatu beharreko egutegi berria hezkuntza sistemaren antolamendu berrirako (Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez onetsia).

Bestalde, nahiz eta ikasleen ordezkariak beharturik dauden testu liburuak edo galdutako nahiz hondatutako materialak berritzera, erregelamenduzko arauak ez du deus ere aurreikusten betebehar hori betetzen ez denerako; beraz, bidezkoa da zenbait prozedura ezartzea, ohartarazteko liburuak egoki eta kontuz erabili behar direla. Era berean, betebehar horiek betetzen ez direnerako ondorioak ezarri behar dira.

Bukatzeko, beharrezko jo da Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiari ahalmena ematea aipatutako Erregelamenduaren eranskinak aldatzeko eta beste batzuk onesteko, denak ere testu liburuak doan jasotzeko programa hobeki ezartzeko, kudeatzeko eta garatzeko.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, aurretik Nafarroako Eskola Kontseiluak irizpena emanik, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2009ko abuztuaren 10eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehenbiziko artikulua.-Abuztuaren 11ko 89/2008 Foru Dekretuaren azken xedapenetan lehena aldatzea. Foru dekretu horren bidez Oinarrizko Irakaskuntzarako Testu Liburua Finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zen.

Azken xedapenetan lehenari 2. atal bat erantsi zaio, honako hau dioena:

2. Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia gaitzen da Erregelamenduaren eranskinak aldatzeko eta beharrezkotzat jotzen direnak onesteko, testu liburuak doan jasotzeko programa ezartze, kudeatze eta garatze aldera. Aipatutako Erregelamenduaren alderdi exekutibo hutsei dagokie gaikuntza hori.

Bigarren artikulua.-Oinarrizko Irakaskuntzarako Testu Liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzen duen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR