89/2008 FORU DEKRETUA, abuztuaren 11koa, oinarrizko irakaskuntzarako testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Oinarrizko irakaskuntzarako testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legeak onetsi du erregelamendu bidez ezarriko direla Foru Komunitatearen funts publikoen laguntza jasotzen duten ikastetxeek eta guraso edo tutoreek doako testu liburuak jaso ahal izateko bete behar izanen dituzten prozedurak.

Halaber, aipatutako legean ezarri da testu liburua finantzatzeko programa mailegu-sistema baten bidez gauzatuko dela eta Eskola Kontseiluak aukeratzen duen batzordeak kudeatu eta ikuskatuko duela programa hori ikastetxe bakoitzean.

Ikasturtea amaitzen denean, testu liburuak ikaslearen ikastetxean bertan geratuko dira, beste ikasle batzuek ere erabil ditzaten hurrengo ikasturteetan.

Horrela, eskolako materiala modu solidarioan eta kooperatiboan erabil dezaten bultzatuko da ikasleen artean eta, ondorioz, material hori zaindu eta iraunarazteko jarrerak bultzatuko dira, hurrengo ikasturteetan beste ikasle batzuek ere erabiltzeko moduan egon daitezen.

Lau ikasturtean behin berrituko dira testu liburu guztiak; baina hondatuta daudenean edo berriz erabili ezin direnean ere berrituko dira. Salbuespen gisa, gainera, lehen hezkuntzako lehenengo zikloko materialak ikasturte guztietan berrituko dira, beste ikasle batzuek ezin erabili izanen baitituzte testu liburu horiek hurrengo ikasturteetan.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, Nafarroako Eskola Kontseiluak aurrez irizpena emanik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta zortziko abuztuaren hamaikako bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulua bakarra.-Oinarrizko irakaskuntzarako testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzen duen erregelamendua onestea.

Oinarrizko irakaskuntzarako testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzen duen erregelamendua onesten da. Hain zuzen, erregelamendua foru dekretu honen eranskinean ematen da.

Azken xedapenetako lehena.-Arauen garapena.

Hezkuntza kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu honetan ezartzen dena betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko abuztuaren 11n.-Nafarroako Gobernuko lehenbiziko lehendakariordea, Javier Caballero Martínez.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

ERANSKINA

Oinarrizko irakaskuntzarako testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzen duen erregelamendua

  1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

  2. Erregelamendu honen bidez, Nafarroako Foru Komunitatean testu liburuak doan jasotzeko programa arautu da.

  3. Testu liburuak doan jasotzeko programaren helburua hauxe da: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 18. artikuluan eta 24 eta 25. artikuluetan, hurrenez hurren, lehen hezkuntzarako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzarako ezartzen diren arlo edo irakasgaietako testu liburuak maileguan uztea, Nafarroako Foru Komunitatearen funts publikoen laguntza jasotzen duten ikastetxeetan lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza ikasten duten ikasleei.

  4. Erregelamendu honi dagokionez, testu liburutzat hartuko da hurrengo definizioa betetzen duena: iraunkorra izan behar du eta bera aski; ikasleek erabiltzeko modukoa izan behar du eta Nafarroan indarrean dagoen ikasketa-araudiak dagokion arlo edo irakasgairako eta ziklo edo kurtsorako ezarritako edukiak garatu behar ditu, betiere beharrezkoak diren orientazio metodologikoak eta ebaluazio irizpideak betez.

  5. Ez da doako programa horretan sartuko, testu liburuei lotuta dagoen baina hurrengo ikasturteetako ikasleek erabili ezin izanen duten materiala; salbuespen moduan hartuko dira, dena den, lehen hezkuntzako lehenengo ziklorako materialak eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako materialak.

  6. Lehen hezkuntzan eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan testu liburuak doan jasotzeko programa pixkanaka ezarriko da.

  7. Foru agindu bidez ezarriko da Hezkuntza Administrazioak ikasturte bakoitzean eta ikasle bakoitzarentzat eginen duen gehieneko ekarpena, baita doako programa garatzeko eta erregelamendu honetan xedatutakoa aplikatzeko beharrezkoak diren jarraibideak ere.

  8. artikulua. Onuradunak.

  9. Funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan derrigorrezko hezkuntzan ikasten ari diren ikasle guztiak izan daitezke testu liburuak doan jasotzeko programaren onuradunak.

  10. Erregelamendu honetan ezartzen den testu liburuak doan jasotzeko programaren onuradun diren ikasleak hezkuntza administrazioek xede berarekin ematen dituzten laguntzetatik kanpo geratuko dira, baldin eta beste laguntza baterako eskabidea aurkeztu badute.

  11. artikulua. Testu liburuak maileguan uzteko araubidea.

  12. Programa horren onuraduna den ikasleak doan erabili ahal izanen ditu, maileguan hartuta, une horretan ikasten ari den ikastetxeak derrigorrezko irakaskuntzarako aukeratzen dituen testu liburuak.

  13. Testu liburuak ikastetxekoak izanen dira; are gehiago, ikasturtea amaitzen denean, ikasleak ikasi duen ikastetxean bertan geratuko dira eta, horrela, beste ikasle batzuek erabili ahal izanen dituzte hurrengo ikasturteetan. Nolanahi ere, hurrengo ikasturteetan testu liburu horiek beste ikasle batzuek ere erabiliko dituztela bermatze aldera, ikastetxeek beste aukera batzuk ezarri ahal izanen dituzte.

  14. Funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeek haien ikasleek erabiltzen dituzten testu liburuak zaindu eta iraunarazi behar izanen dituzte, testu liburuak gordetzen dituzten aldietan.

  15. Lau ikasturtean behin berrituko dira testu liburuak; baina hondatuta daudenean edo berriz erabili ezin direnean ere berrituko dira. Salbuespen gisa, gainera, lehen hezkuntzako lehenengo zikloko materialak ikasturte guztietan berrituko dira, baldin eta beste ikasle batzuek testu liburu horiek ezin badituzte hurrengo ikasturteetan erabili.

  16. artikulua. Zenbatekoa.

    Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Administrazioak ezarriko du urtero zein izanen den eginen duen gehieneko ekarpena. Onuraduna den ikasle bakoitzeko modulu bat ezarriko du, eta horren balioa ezartzeko kontuan hartuko dira programa aplikatuko deneko irakaskuntza maila eta gehien erabiltzen diren liburuek benetan duten kostua.

  17. artikulua. Testu liburuen erabilera eta zaintza.

  18. Testu liburuak doan jasotzeko programaren onuraduna den ikasleak behar bezala eta kontu handiz erabili eta zaindu behar izanen ditu liburuok; horrez gain, ikasturtea amaitzen denean edo ikaslea beste ikastetxeren batera joanen delako baja ematen zaionean, testu liburuak ondo zainduta eta erabilita itzuliko ditu.

  19. Testu liburua hondatzen bada edo galtzen bada, ikasleen legezko ordezkariak hondatu edo galdutako material horren ordez berria erosi beharko du, erregelamendu honetan ezarritakoa betez.

  20. Ikastetxeek barne-erregelamenduan jaso beharko dute ikasleen esku uzten diren testu liburuak erabili eta zaintzeko arauak. Ikasleek nahita edo asmo txarrez testu liburuak galtzen edo hondatzen dituztenean, unibertsitatekoak ez diren ikastetxeetan ikasleek dituzten eskubide eta betebeharren gainean indarrean dagoen araudia aplikatuko da.

  21. Ikastetxeak testu liburu guztiak erregistratuko ditu, Eskola Kontseiluak berariaz ezartzen duen prozedura betez.

  22. artikulua. Onuradunen betebeharrak.

  23. Testu liburuak doan jasotzeko programan parte hartzen duten ikasleek eta horien legezko ordezkariek hurrengo betebeharrak izanen dituzte:

    1. Programari atxikitako establezimenduan txartel bat (erregelamendu honetako 9. artikuluan aipatzen dena) aurkeztuko dute testu liburuak jasotzen dituztenean. Txartel hori beteta eta sinatuta aurkeztu behar izanen da. Alabaina, beste kudeaketaren bat aukeratzen badu, ikastetxeak emandako jarraibideak beteko ditu.

    2. Hezkuntza Departamentuak edo derrigorrezko hezkuntzako kasuko ikastetxeak egiten dituen egiaztatze-ekintzak onartuko dituzte; horrez gain, aplikatu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR