484/2011 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana, Unibertsitateko Irakaskidegoetako hamazazpi lanpostu sarbide-lehiaketa publikoaren bidez betetzeko deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik Gobernu Kontseiluak 2011ko martxoaren 1ean hartutako erabakia, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuetarako deialdia egitekoa.

2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 lege organikoaren 62. artikuluan ezarritakoarekin bat. Gaikuntza nazionala ezartzen duen 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, eta unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketen araubidea arautzen duen 2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua aplikatuz, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onesten dituen 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren 80. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa kontuan hartuz, eta, halaber, Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean onetsitako erabakiaren bidez onetsi eta Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 7an onetsitako erabakiaren bidez aldatutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko Funtzionarioen Irakaskidegoetako sarbide-lehiaketen Arautegian ezarritakoarekin bat, bidezkoa da lehiaketa baterako deialdia onestea, Unibertsitateko Irakaskidegoetako lanpostuetara sartzeko.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txostena.

Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposaturik.

Kontu-hartzailearen txostena izanda.

Lege indardunek eman dizkidaten eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-Lehiaketa publikorako deialdia egitea Unibertsitate Irakaskidegoetako lanpostuak, deialdiaren I. Eranskinean datozenak, betetzeko.

Bigarrena.-Ebazpen honekin batera datozen oinarriak onestea.

Hirugarrena.-2011ko gastuen aurrekontuetako I. kapituluan xede horretarako aurreikusita dauden kontu-sailei egotziko zaie lanpostuak betetzeko egindako gastua:

-Oinarrizko lansariak honako kontu-sail honetan: 21/21.00/120.01.

-Lansari osagarriak honako kontu-sail honetan: 21/21.00/121.01.

-Gizarte Segurantza 21/21.00/160.00.

Laugarrena.-Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.-Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta zilegi da, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdiaren oinarriak

  1. Arau orokorrak.

    Lehiaketa hau ondoko hauetan xedatutakoak arautuko du: 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatzen duen Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa; 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, gaikuntza nazionala ezartzen duena, 2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketen araubidea arautzen duena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 7ko erabakiaren bidez aldatutako erabakia eta oinarri hauek. Horren ordez Estatuko funtzionario zibilen legeria orokorrean aurreikusitakoa eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoa aplikatuko da.

  2. Izangaiek bete beharrekoak.

    2.1. Lehiaketa honetan parte hartzeko, baldintza orokor hauek bete behar dira:

    1. Espainiarra izatea. Nolanahi ere, Europar Batasuneko gainerako estaturen bateko herritarrek edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrek baldintza berberetan parte hartuko dute. Halaber, Espainiako eta Europar Batasuneko estatuetako edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; nazionalitatea duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, beraien kontura bizi badira.

      Hautaprobetan parte hartzeko eskaera aurkeztean, nazionalitatea egiaztatu behar da, bai eta, bidezkoa bada, ahaidetasun-harremana eta gurasoen kontura bizitzearen harremana ere, 2001eko maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrak Estatuko Administrazio Orokorreko eta bere organismo publikoetako enplegu publikora sartzeko modua arautzen du.

      Nazionalitatea eta deialdian eskatutako gainerako betekizunak dagozkien dokumentuen bidez egiaztatuko dira, beren jatorrizko herrialdeko agintari eskumendunek egiaztaturik eta gaztelaniara itzulita.

    2. Hamasei urte beteta izatea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

    3. Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik bazterturik ez egotea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea. Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

    4. Deialdiaren xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

      2.2. Eskatzaileek ondotik aipatzen diren berariazko betebeharrak bete beharko dituzte:

    5. Hautagaiak gaituta egongo dira bakoitzari dagokion Unibertsitateko Irakaskidegorako, 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko kidegoetara sartzeko gaikuntza nazionala ezartzen duenak, 12 eta 13. artikuluetan eta lehen, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarrietan xedatutakoari jarraikiz.

      Halaber, lehiaketa hauetara aurkezteko moduan egongo dira dagozkien irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza dutenak, 2002ko uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak, gaikuntza nazionalaren sistema arautzen duenak, ezarritakoarekin bat etorriz, zein arlotan lortu zuten gaikuntza baldintza izan gabe deitutako lanpostuetako batean lehiatzeko. Bestetik, ulertuko da Unibertsitate Eskolako katedradun izateko gaituak, Unibertsitateko irakasle titular izateko ere gaituta daudela.

      Gainera, dagozkien kidegoetan deitutako lanpostuetan lehiatzeko modua izango dute maila bereko edo handiagoko unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario direnak, eta kasu horretan, sarbide lehiaketaren bidez lortutako lanpostua bi urtez bete beharko da gutxienez (2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuaren 9.4 artículo).

    6. Era berean, zilegi dute dagozkien kidegoetara aurkeztea Unibertsitateko katedradun edo irakasle titular lanpostuaren baliokidea lortu duten Europar Batasuneko Estatuetako unibertsitateko irakasleak, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak, interesdunak eskatuta, emandako ziurtagiriarekin bat etorriz. Kasu hauetan, lehiaketa ebatziko duen batzordeak erabakiko du beren irakaslana betetzeko beharrezkoa den ezagutza-maila gaztelaniaz.

    7. Hizkuntza gaitasuna euskaraz duten lanpostuetarako, izangaiek hizkuntza gaitasuna frogatu beharko dute Gobernu Kontseiluak 2004ko maiatzaren 25ean onetsitako erabakian, Gobernu Kontseiluan 2009ko maiatzaren 7an aldatutakoan, ezarritakoarekin bat etorriz. Erabaki horrek arautzen du irakasleen hizkuntza gaitasuna balioetsi eta egiaztatzeko prozedura Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaskuntza euskaraz eskainiko den lanpostuetan.

      Euskarazko hizkuntza gaitasuna agirien bidez frogatu ezin duten izangaiek eskaera egin beharko dute, beren ezagutza maila proba baten bidez egiaztatzeko. Proba Euskararen Ezagutza Balioesteko Batzordeak egingo du. Izangaiek proba egiteko eskabidea eredu ofizialean beteko dute, oinarri hauekin batera II. eranskin gisa doan horretan.

      Bigarren oinarrian zerrendatutako betekizunak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukiko dira, eta karrerako funtzionarioaren lanpostuaz jabetu arte beteko dira.

  3. Eskaerak.

    3.1. Sarbide lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek, deialdi hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epean, ondoko dokumentu hauek aurkeztuko dizkiote Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreari, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrera igorri, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein prozeduraren bidez:

    1. Behar bezala betetako eskabidea, II. Eranskineko ereduaren arabera.

    2. Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo nortasun txartelaren fotokopia.

    3. Deialdiaren 2.2 oinarrian lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten egiaztagirien jatorrizkoak edo kopia kautotuak.

    4. Ordaindu beharreko tasa ordaindu dela egiaztatzen duen agiria.

    5. Euskarazko hizkuntza gaitasuna egiaztatzen duen dokumentazioa edo berariazko eskaera eskabidean, maila egiaztatzeko proba egiteko, betekizun hori eskatzen den lanpostuetan.

    Izangaiek 40 euro ordainduko dizkiote Nafarroako Unibertsitate Publikoari azterketarako eskubide gisa, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren tasei eta prezio publikoei buruzko 2001eko martxoaren 27ko 07/2001 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz. Diru-sarrera edo banku-transferentzia Nafarroako Rural Kutxan egingo da, 3008.0001.18.0700190523 zenbakidun kontu korrontean, eta honako hau adieraziko da: "Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Irakasle funtzionario izateko lehiaketa". Eskubide hauek ez badira ordaintzen eskaerak aurkezteko epean, ezin da zuzendu, eta, beraz, izangaia baztertua izango da.

  4. Izangaiak onartzea.

    4.1. Eskabideak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR