290/1998 FORU DEKRETUA, irailaren 28koa, Nafarroako Urrezko Dominaren kontzesioa arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroak aspaldi izan ditu gure erkidegoaren alde merezimendu bereziak egin dituzten pertsona edo entitateendako sariak.

Gaur egun Nafarroako Foru Komunitatearen saririk gorena Nafarroako Urrezko Domina da. Sari horren inguruko arauak aspaldi honetan onetsitako hainbat lege testutan agertzen dira. Horregatik, egoki ikusi da testu horiek gaurkotu eta bateratzea.

Hori horrela, bidezko da Nafarroako Urrezko Domina emateko arautegi berria onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren hogeita zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Urrezko Domina Nafarroako Foru Komunitatearen sarietan garrantzitsuena da, gizartearen iritziz, Nafarroako interesen defentsa, promozio edo sustapenean nabarmendu diren pertsona, erakunde, entitate edo taldeen merezimenduak saritzeko ematen dena.

  2. artikulua. Nafarroako Urrezko Domina ematea Foru Dekretu bidez xedatuko da, saria emateko aurkezten diren merezimenduak bilduko dituen administrazio espedientea azterturik. Domina emateko Foru Dekretua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

  3. artikulua. Domina urrez eta esmaltez egina da. Erdian, esmalte gorriko hondo zirkular baten gainean, Nafarroako Errege armatu baten figura agertzen da, zaldi gainean, Nafarroako Errege Agiritegi eta Agiritegi Orokorrean gordetzen diren argizarizko zigilu batzuetan irudikaturik agertzen den gisara. Inguruan, esmalte txuriko orla zirkularra du, urrezko letra larrietan honako goiburua erakusten duena: "ZERBITZUA, ZINTZOTASUNA, LEIALTASUNA". Nukleo hori itxura barrokoa duen dekorazioan dago sartuta, kiribildura eta kartelak dituena, urrez trokelatua, buruan errege koroa duena. Atzeko aldean, esmalte gorriko hondoaren gainean, Nafarroako armarria agertzen da.

    Foru Dekretu honen eranskinean ageri da sariaren diseinua.

  4. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR