642/1996 FORU DEKRETUA, azaroaren 18koa, irailaren 30eko 435/1996 Foru Dekretuaren zati batzuk aldatzen dituena. Dekretu horren bidez Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 30ean emandako 435/1996 Foru Dekretuaren bidez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Nafarroako herrilanen kudeaketa hobetzeko, Departamentu horretako lan ildo batzuk sustatu beharra dagoela ikusirik, beharrezkoa da hartan onetsi zen egitura organikoan aldaketa batzuk egitea, atalak eta horien eginkizunak helburu horiekin bat etor daitezen.

Horrenbestez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko azaroaren hemezortzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 30eko 435/1996 Foru Dekretuaren II. kapitulua kentzea eta, horren ordez, honakoa jartzea:

    II. KAPITULUA

    Herrilan Zuzendaritza Nagusia

    LEHEN SEKZIOA

    E g i n k i z u n a k

    2. artikulua. Herrilan Zuzendaritza Nagusiak eginkizun hauek izanen ditu:

    -Zuzendaritza osatzen duten zerbitzu guztien buru izatea.

    -Aipatu zerbitzuen jarduera bultzatu eta koordinatzea.

    -Kontseilariak delegatzen dizkionak.

    -Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako ahalmen, eskubide eta eginkizunak.

    BIGARREN SEKZIOA

    Bide Zerbitzua

    3. artikulua. Bide Zerbitzuak honako eginkizun hauek izanen ditu:

    -Nafarroako bide sareen planeamendua egin eta gauzatzea.

    4. artikulua. Bide Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

    -Planeamendu Atala.

    -Proiektuen eta Inbertsioen Jarraipenerako Atala.

    -Obren I. Atala.

    -Obren II. Atala.

    -Obren III. Atala.

    5. artikulua. Planeamendu Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

    -Nafarroako errepideetako planeamendu azterlanak egitea.

    -Bideragarritasunari eta alternatibei buruzko azterlanak egitea.

    -Nafarroako errepideetako jarduketen Plan Gidaria prestatzea eta haren jarraipena egitea.

    -Errepideetako trafiko eta zirkulazioari buruzko azterlanak egitea eta informazio tekniko eta estatistikoa prestatzea.

    -Nafarroako errepideetako istripuei buruzko azterlanak egitea eta horri buruzko informazio tekniko eta estatistikoa prestatzea.

    -Inbentarioak eta memoriak egitea.

    -Indarra duten xedapenek ezartzen dituzten gainerako eginkizunak.

    6. artikulua. Proiektuen eta Inbertsioen Jarraipenerako Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

    -Foru Komunitateko errepideei buruzko proiektu eta aurreproiektuak egitea.

    -Enpresa aholku-emaileen esku utzitako proiektu, azterlan eta zerbitzuen zuzendaritza egitea.

    -Bide sareko obretako proiektuen inguruko programazioa eta mekanizazioa garatzea.

    -Proiektuen normalizazioa eta araudi teknikoa prestatzea.

    -Inbertsioen segimendua egitea eta horiei buruzko estatistikak eta memoriak prestatzea.

    -Indarra duten xedapenek ezartzen dituzten gainerako eginkizunak.

    7. artikulua. Obra I, II eta III. atalek ondoren aipatzen diren eginkizunak izanen dituzte, denentzat berdinak, baina kasuan-kasuan atal bakoitzari esleitzen zaion obra eremuari dagozkionak:

    -Obrak hasi aurreko fasean, proiektuak egin, zuzendu, gainbegiratu eta aztertzea, haien zuinketa eta bideragarritasunaz arduratzea, hasteko agindu ematea eta lanen programa eta egutegia onestea.

    -Obrak egiteko fasean, lanak zuzentzea, gainbegiratzea et haiek gauzatzen joateko beharrezko diren ikuskapen saio eta txostenak egitea, bai eta laneko segurtasunari dagozkion tramiteak kudeatzea ere.

    -Amaierako fasean, obra-onarpenak, ikuskapena, beharrezko diren kudeaketak, lanen azken gainbegiratua eta haien geroko jarraipena egitea.

    -Orohar, esleitzen zaion obra eta proiektu bakoitzaren gaineko kudeaketa integrala eta jarraipen osoa egitea.

    HIRUGARREN SEKZIOA

    Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzua

    8. artikulua. Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzuak honako eginkizun hauek izanen ditu:

    -Nafarroako errepide sarea zaindu eta ustiatzea.

    -Bide Zerbitzuari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR