43/2014 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Sustapeneko kontseilariak emana, P-26 iraganbidea berriz jartzeko proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko prozeduraren tramitazioa hastea erabakitzen duena. “Salestarrak” Udalez gaindiko Plan Sektorialak ukitzen du aipatu iraganbidea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak 2012ko ekainaren 13an hartutako Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Salestarren lanbide heziketako ikastetxea lekuz aldatzeko hirigintza hitzarmena, baita “Salestarrak” Udalez gaindiko Plan Sektoriala ere, Iruñeko eta Eguesibarko udal mugapeetan. Sustatzaileak San Joan Boscoren Salestarren Kongregazioa, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua eta “Navarra de Suelo y Vivienda S.A.” sozietate publikoa dira (2012ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 3koa).

UPS horren hirigintza arautegiaren 22. artikuluak eskatzen du P-26 iraganbidea berriz jartzeko proiektu bat aurkeztea Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuan. Izan ere, lurraldea antolatzeko tresna berean aurreikusi da aipatu iraganbidea tokiz aldatzea. Orobat, iraganbidea berriz jartzea bideratzen da aurreikusitako trazadura berriak ukitzen dituen lurrak desjabetzearen bidez.

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak P-26 iraganbidea berriz jartzeko proiektua onesteko tramitazioa hasi zuen urriaren 1eko 760/2013 Ebazpenarekin. Haren bidez, dokumentua jendaurrean jarri eta aldez aurreko entzutea eman zen. Ondoren, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak maiatzaren 27an emandako 535/2014 Ebazpenaren bidez, dokumentuari buruz aurkeztutako alegazioak ebatzi zituen.

Nafarroako Gobernuak 2014ko ekainaren 5ean hartutako Erabakiaren bidez, P-26. iraganbidea, Salestarren Udalez Gaindiko Plan Sektorialak ukitutakoa, berriz jartzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi zen, nahitaez desjabetzeko.

Nafarroako Gobernuak 2014ko ekainaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak 2014ko ekainaren 5ean hartutako Erabakian atzemandako akatsak zuzendu ziren, P-26. iraganbidea berriz jartzeko proiektuaren onura publiko eta gizarte interesaren deklarazioa barne.

Horrenbestez, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. P-26 iraganbidea berriz jartzeko proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko prozeduraren tramitazioa hastea. “Salestarrak” Udalez gaindiko Plan Sektorialak ukitzen du aipatu iraganbidea.

  2. Hamabost egunez jendaurrean jartzea P-26 iraganbidea berriz jartzeko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Foru agindu honen eranskinean ageri da zerrenda. Epe horretan proiektuak ukitzen dituela uste dutenek aukera izanen dute egokiak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR