97/2011 FORU AGINDUA, urriaren 19koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren ekainaren 23ko 192/2010 Foru Aginduaren 18. oinarria aldatzen duena. Foru agindu horretan, Gizarte Integraziorako Etxebizitzen Programaren barruan etxebizitza erosi edo zaharberritzen duten erabiltzaileei diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren ekainaren 23ko 192/2010 Foru Aginduaren bidez, Gizarte Integraziorako Etxebizitzen Programaren barruan etxebizitza erosi edo zaharberritzen duten erabiltzaileei diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen.

Deialdi horren 18. oinarriak, aurrekontuen gaikuntzari buruzkoak, adierazten du foru agindu horren aplikazioak sortzen duen gastua "GIE programan erosketa tramitatzeko gastuetarako diru-laguntza" izeneko 900003 91600 4809 231604 kontu-sailaren kargura edo Nafarroako Aurrekontu Orokorretan urtero gaitzen diren antzeko kontu-sailen kargura ordainduko dela, urteko aurrekontuko diru erabilgarria agortu arte.

Egoera ekonomikoaren bilakaera eta ekitaldi honetarako diru-sarreren aurreikuspenak direla eta, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, aurrekontu egonkortasunaren helburua beteko dela ziurtatzeko, muga bat ezarri zuen ekitaldi honetan egin beharreko gastu ez finantzariorako, eta horrek gastu murrizketa ekarri du aurrekontu ekitaldi honetan Nafarroako Gobernuko departamentuentzat.

Bete dadin, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, 2011ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan zein kreditu atxikipen egin zehaztu zen, defizitaren helburua beteko bada.

Nafarroako Gobernuaren erabaki horrek xedatzen duenez, 2011ko hasierako aurrekontuaren gaineko gastu doikuntza hori bi modutara eginen da, tramitazio egoera edozein izanik ere irmo bilakatu ez diren proiektuei ez heltzea, batetik, edo konpromiso irmoak direnen baldintzak aldatzea, bestetik, edukia murriztuz edo gauzatzeko epeak luzatuz.

Gastua doitu beharrak ekainaren 23ko 192/2010 Foru Aginduaren 18. oinarria aldatzera behartzen du, ez dadin nahitaez urteko aurrekontuko diru erabilgarria agortu behar, eta hura gutxitua izan ahal dadin unean uneko inguruabar ekonomikoen arabera.

Azaldutako guztiagatik, eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR