21/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Lurralde Aberastasunaren Erregistroan inskribatzeko moduko eraikinen ezaugarriak zehazteko zenbait sistema onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 15.1 artikuluak ezartzen duenez, ondasun higiezinen ezaugarriak modu normalizatuan zehazten dira, erregelamenduz ezarriko diren kategoriak eta aldagai kuantitatiboak erabiliz, horrela helburu publikoak egoki betetzeko garrantzizkoak diren ondasunaren berezitasunak zehazteko; hala nola, ondasunaren izaera, izaten ahal duen aprobetxamendua edo erabilera, egoera edo kontserbazioa, egiazko aprobetxamendua edo deskribatzeko eta baloratzeko komenigarria den beste edozein. Bigarren idatz-zatiak azaltzen duenez, ondasun higiezinen ezaugarrien zehaztapena ondasun horien osagai diren higiezin-unitateen oinarrizko datuetara eta osagarrietara hedatzeaz gainera, unitate horien kokaleku den lursailera ere hedatuko da. Beraz, higiezinen ezaugarriak zehazteko erregelamenduzko determinazio batzuk behar dira.

Ildo horretan, aipatu foru legea garatzeko erregelamenduak (irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak) ezaugarriak zehazteko sistemei buruzko aipamenak egiten ditu higiezin-unitateak zehaztearen ondorioetarako. Horrela, lehenengoz, eta lurzoruko higiezin-unitateei dagokienez, 6.3 artikuluan "lurzoruaren ezaugarriak zehazteko erregelamendu honetan jasotzen den sistemaren aldagaiak" aipatzen ditu. Bigarrenez, 14.2 artikuluan, hegalkin edo lurrazpiko higiezin-unitateei dagokienez, ezaugarri homogeneoak dituzten hegalkin eta lurrazpiko elementu zehatz batzuei aplikatuko zaizkien ezaugarrien sistemak ezarriko direla aurreikusten da, Nafarroako Zerga Ogasunak elementu horiek inskribatzeko modukoak direla irizten badio.

Higiezin-unitateen ezaugarriak zehazteko sistemak ezaugarri multzoak dira, zeinek, kategoria edo aldagai kuantitatibo gisa hartuta, bide ematen duten aipatu foru legearen 13.1. artikuluan aipatzen diren elementu higiezinak, lurzorukoak, hegalkinekoak edo zorupekoak, deskribatu eta baloratzeko behar diren oinarrizko datuak higiezin-unitateei esleitzeko.

Erregelamenduak berak 17. artikuluan higiezin-unitateen ezaugarriak zehazteko sistemak definitzen ditu. Zehazki, alde batetik lurzoruek osatutako higiezin-unitateen ezaugarriak zehazteko sistemak arautzen ditu -2. atalean- eta bestetik eraikinek osatutako higiezin-unitateen ezaugarrien sistemak -3. atalean-. Erregelamendua onesten duen foru dekretuaren arrazoien azalpenean nabarmentzen denez, 17. artikuluak ez du ezaugarrien sistemen zerrenda itxi bat ezartzen, arau-esparru bat baizik, onespenerako baldintzak ezarriko dituena. Beraz, inskribatu beharreko hegalkin edo lurrazpiko elementuak ere ez dira zehazten.

Azkenik, azken xedapenetako lehenean (Higiezin-unitateen ezaugarriak zehazteko sistemen aldaketa), aipatu foru dekretuak zera xedatzen du: "Lurzoru eta eraikinetako higiezin-unitateen ezaugarriak zehazteko sistemak, erregelamendu honetan jasotakoak, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emandako foru agindu bidez aldatzen ahalko dira".

Asmoa, kasu honetan, eraikinen ezaugarriak zehazteko sistemaren araudia aldatzea da; hain zuzen ere, 3. atalean agertzen diren aurreikuspenak indargabetzea eta sistema berriak (pluralean) ezartzea da helburua. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 17.3 artikuluan aurreikusitako sistemaren (sistema bakarraren) ordez, "eraikin" gisa eratzen diren higiezin-unitateen ezaugarriak zehazteko hiru sistema ezartzen dira, eta aldi berean bestelako sistema batzuk onesteko aukera irekita uzten da (zerrenda irekia), baldin eta bestelako higiezin mota batzuk deskribatzeko beharrezkoa bada.

Aipatu foru legea garatzeko erregelamenduan txertatu eta onetsitako eraikinen ezaugarriak zehazteko sistemak orain arte erabili izan den balorazio metodoaren bideari jarraitzen dio. Balorazio metodo hori oso erabilgarria izan da, baina aldi berean ikusi da ez dela nahikoa higiezin jakin batzuei aplikatzeko.

Horren ondoriozko arazoak konpontzeko, eraikin mota jakin batzuetarako ezaugarriak zehazteko berariazko sistema berriak ezarri behar dira. Hortaz, indarrean dagoen sistema "eraikinen ezaugarriak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR