310/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ehiza Larriko Trofeoak Homologatzeko Batzordea sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 50. artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari erabateko eskumena eman dio ehizaren arloan.

Beste alde batetik, ehiza piezen balioak (balio materiala zein kirol balioa) garrantzi handia ematen die ehiza trofeoei.

Orain arte Foru Komunitateko ehiza trofeoak homologatzea Ehiza Trofeoak Homologatzeko Nazio Batzordearen egitekoa izan da. Organo hori Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerio Ministerioko Natur Ingurunearen eta Baso Politikaren Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

Aurreko guztia kontuan hartuta, eta erkidegoaren eskumenak garatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Ehiza Trofeoak Homologatzeko Batzordea sortu behar da. Dauzkan egitekoak direla eta, Batzordeak Ehiza Trofeoak Homologatzeko Nazio Batzordearekin koordinatuta jardun behar du, Estatu osoan irizpide berak aplika daitezen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, hauxe

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Ehiza Larriko Trofeoak Homologatzeko Batzordea sortu da. Batzorde berria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari atxikita egonen da.

  2. artikulua. Batzordearen osaera.

  3. Nafarroako Foru Komunitateko Ehiza Larriko Trofeoak Homologatzeko Batzordeak kide hauek edukiko ditu:

    1. Batzordeburua.

    2. Batzordeburuordea.

    3. Idazkaria; Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiko Ehiza eta Arrantza Ataleko burua izanen da.

    4. Batzordekideak, gutxienez hiru eta gehienez bost.

  4. Batzordeko kide guztiak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak izendatuko ditu.

  5. Batzordeburua Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak izendatuko du batzordekideek proposatutako hiru pertsonaren artean hautatua; batzordeburuordea batzordekideek hautatuko dute, eta batzordekideak ehizaren arloan eta ehiza trofeoen homologazioan ospe eta ezagutza handiak dituzten pertsonen artean hautatuko dira.

  6. Batzordeburuak egiteko hauek edukiko ditu: Batzordearen ordezkari aritzea, bileretarako deialdiak egitea eta bileretan buru jardutea, boto-berdinketak ebaztea eta batzordekideen lana antolatzea.

  7. Batzordeburua ez badago edo kargua hutsik badago, batzordeburuordeak jardunen du haren lekuan.

  8. Idazkariak akta-liburuaz arduratu behar du eta ziurtagiriak eman behar ditu, bilera deialdiak formalizatuko ditu eta Batzordearen eta Administrazioaren arteko harreman administratiboak bideratuko ditu. Gainera, homologazio ziurtagiriak emanen ditu, batzordeburuak ontzat emanez gero.

  9. Batzordekideek trofeoak neurtuko dituzte, batzordeburuak zehazten duenari eta berariaz ezarritako arauei lotuta. Horrez gainera, aholkuak eta informazioa emanen dituzte bileretan eta ahal...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR