304/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 22koa, Ingurumena babesteko Jarduera Sailkatuen Kontrolerako Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuko artikulu batzuk aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurumena kudeatzeko neurri administratiboei buruzko martxoaren 2ko 1/1999 Foru Legeak zenbait aldaketa egin zituen ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean. Aldaketa haien arabera, III. eranskineko jarduera batzuetarako ez zen beharrezkoa izanen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak jarduerarako lizentzia eman aurretik egin beharreko txostena.

Horrek ezinbestean dakar berarekin abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legea garatu zuen Erregelamenduko artikulu batzuk aldatzea, martxoaren 2ko 1/1999 Foru Legean jarduera sailkuatuen inguruan ezarritakoari egokitzeko.

Gainera, martxoaren 2ko 1/1999 Foru Legearen 7. artikuluak ezartzen du erregelamendu bidez finkatuko dela zeintzuk diren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren txostena behar ez, baina Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren edo Osasun Departamentuaren txostena behar duten jarduerak (kasu bakoitzean bidezkoa dena), hondamenik izanez gero pertsonen edo ondasunen osotasunerako arriskutsuak izan daitezkeelako, edo ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arlokoak direlako.

Azkenik, III. eranskinean azaldu zen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren txostena behar ez zuten jarduera sailkatuen zerrenda. Jarduera horietako batzuk erregelamendu bidez garatzeko zain daude, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren txostena behar duten ala ez argitzeko erreferentzia izanen diren mugak zehaztu behar dira.

Horiek guztiak horrela, Ingurumena Babesteko Jarduera Sailkatuen Kontrolerako Erregelamendua lege esparru berriaren arabera moldatu behar da, eta esparru horrek eskatzen duen moduan erregelamendua garatu.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urriaren hogeita biko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Ingurumena babesteko Jarduera Sailkatuen Kontrolerako Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuko 6, 7.1, 9, 10, 12, 16, 17 eta 22. artikuluak aldatzea. Honela idatzita agertuko dira aurrerantzean:

6. artikulua.

Aurreko artikuluan aipaturiko agiriak jasotakoan, alkateak berehala igorriko du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura sustatzaileak aurkezturiko eskabidearen kopia, sarrera-datarekin, proiektuaren hiru ale erantsita dituela, non ez diren Foru Dekretu honen I. eranskinean sartutako jarduerak. Bere aldetik, tramite hauetako bat eginen du:

a) Jarduera lizentzia espresuki eta arrazoiturik ukatzea, hamabost eguneko epean, horretarako hirigintzako plangintzan edo udal ordenantzetan oinarrituriko udal ahalmena erabiliz. Halakoetan, alkateak ukapenari buruzko Erabakiaren ziurtagiria igorriko du Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

b) Espedientea tramitatzea, ondorengo jarduketak eginez:

1. Espedientea udal bulegoetan jendaurrean jartzea, hamabost egunez, jarduerak ukitzen dituela uste dutenek egokiak iruditzen zaizkien oharrak egin ditzaten.

Jendaurrean azaltzeko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratuko da eta aldi berean entitatearen iragarki oholean jarriko. Hori eginen da eskatzaileak agiriak aurkeztu ondoko hamabost egunen barnean, eta, horretarako, iragarkia Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentura igorriko da, aipatu epeko lehen hiru egunetan.

2. Jakinarazpen pertsonala, proposaturiko kokalekuaren mugakide diren finken (etxebizitza, industria, lur-sail eta abarren) jabe eta okupatzaileei zuzendua, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten. Udal konposatuen kasuan dagozkien Kontzejuei ere jakinaraziko zaie.

3. Udaleko osasun zerbitzuen edo, halakorik ez bada, kasuko Oinarrizko Osasun Eskualdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldearen txostena, jardueraren osasun eta ingurumen arloei buruzkoa.

4. Udal teknikari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR