39/2012 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, 'Iruñeko Ingurabidearekiko lotune berria: Lezkairuko Zaldua-Mutiloenartekoa' egiteko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera eman du Nafarroako Errepideen 2010-2018 bitarteko III. Plan Zuzentzaileak barnean hartzen duela "Iruñeko Ingurabidearekiko lotune berria: Lezkairuko Zaldua-Mutiloenartekoa" egitea.

Lotune osoa bi fasetan eginen da eta elementu hauek hartuko ditu barne: Iruñeko Ingurabiderako gaineko pasabidea (PA-30), bi aldeetako biribilguneak eta Iruñeko Ingurabidearekin lotzeko bideak. Lotura horiek, Iruñetik hurbilen dagoen aldean, Mendillorriko beheko pasabidetik hegoalderagoko gasolindegia igarota dagoen lekuraino joanen dira.

Iruñeko aldeko biribilgunea (Mugartea) Mugarteko UPSean dago, Aranguren Ibarreko Udalerako egindakoa. Era berean, lotune berri hori aurreikusita zegoen Iruñeko Udal Planean, eta Eskualdeko Hirigintzako Arauetan (EHA) ere bazegoen lotura bat Lezkairuko Zalduaren eta Iruñeko Ingurabidearen artean.

Bide berriak Lezkairuko Zalduko sektorearen zirkulazioak eta Mugarteko bizitegi-zona berriarenak bilduko ditu, bai eta Mutiloenarteko gunetik Iruñeko Ingurabidera joaten diren zirkulazioak ere. Iruñeko Ingurabideaz bestaldean Segurtasunaren Hiria aurreikusita dago, eta horrek ere sarbide bat beharko du.

  1. fasearen barruan Iruñeko Ingurabidetik Mugarterantz (Iruñeko aldea) doazen lotura-obra guztiak sartuta daude, baina ez PA-30era doan gaineko pasabidea eta, hortaz, ezkerretarako biraketak ere ez. Mugarteko bide berritik PA-30aren galtzada nagusira doazen irtenbide eta sarbide guztiak sartuta daude, eta Iruñeko aldean zerbitzubide bat egitea aurreikusita dago, Mendillorritik Iruñeko Ingurabiderantz doan trafikoa bideratzeko asmoz.

    Proiektua jendaurrean jartzeko idatzitako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jaso ditu.

    Halaber, 2012ko urtarrilaren 9an Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren aldeko txostena jaso da, zarataren eraginari buruzkoa. Bertan adierazten da neurri osagarriak aplikatzea aztertu beharko litzatekeela, adibidez biribilgunean abiadura moteltzea, kalitate akustikoaren helburua lortzeko.

    Lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari ekitea.

    Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR