213/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, datu pertsonalen bi fitxategi informatizatu sortzen dituena, izen hauekin: 'Helduentzako euskarazko irakaskuntza' eta 'Euskaltegiak eta Gau-eskolak'.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20. artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen mendeko fitxategi informatizatuak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, arautzen ditu.

Foru dekretu horren 2. artikuluak ezartzen du, fitxategien ezaugarriak aldatzeko, baita fitxategiak sortu eta kentzeko ere, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen mende edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.

Beharrezkotzat jo da "Helduentzako euskarazko irakaskuntza" eta "Euskaltegiak eta Gau-eskolak" izeneko fitxategiak sortzea, ez baitaude uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuan. Horrela, behar den moduan beteko da datu pertsonalak babesteko dagoen araudia.

Horrenbestez, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailearen txostena ikusirik, fitxategi horiek sortzeko eskatu baitu,

AGINDU DUT:

  1. 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoa betetzeko, "Helduentzako euskarazko irakaskuntza" eta "Euskaltegiak eta Gau-eskolak" izeneko fitxategiak sortzea. I. eranskinean zehaztu dira horien egitura eta ezaugarriak.

  2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzura eta Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutura, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2011ko azaroaren 16an.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

    1. ERANSKINA

  4. -Nafarroan euskara ikasten ari diren pertsona helduen fitxategia.

    1. Fitxategiaren izena: Helduentzako euskarazko irakaskuntza.

    2. Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: azterlan estatistikoak Nafarroako euskararen irakaskuntzari buruz.

    3. Ukitutako pertsonak eta taldeak: Nafarroako zentro publiko eta pribatuetan euskara ikasten duten pertsona helduak.

    4. Datuak biltzeko prozedura: administrazio publikoaren bidez, bai eta zentroek berek ikasleen matrikulazioari buruz emandako datuen bidez ere.

    5. Ukitutako norbanakoen eta taldeen fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan jasotako datu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR