156/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 2koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren menpeko fitxategi informatizatu bat, datu pertsonalak biltzen dituena, sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20. artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen mende dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak arautzen ditu. Foru dekretu horretako 2. artikuluak xedatzen du fitxategien ezaugarriak aldatu eta bertan behera utziko direla, eta fitxategiak sortu ere bai, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen menpe edo zer departamenturi atxikirik egon, hango kontseilariaren foru aginduaren bidez.

Espedienteko txostenen arabera, beharrezkoa da foru agindu honen eranskinean ageri den fitxategi informatizatua, datu pertsonalak biltzen dituena, sortzea.

Horrenbestez, igorritako proposamenarekin bat eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Foru agindu honen I. eranskinean aipatzen den fitxategi informatizatua, datu pertsonalak biltzen dituena, sortzea eranskinean bertan adierazitakoari jarraikiz.

  2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Foru agindu hau igortzea Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari –Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba dezan–, bai eta Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 2an.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

  1. ERANSKINA

Fitxategia: Talentuaren PIN bankua.

  1. Fitxategiaren izena, xedea eta aurreikusitako erabilerak.

    –Fitxategiaren izena: Talentuaren PIN bankua.

    –Aurreikusitako xedea eta erabilerak: Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren deialdi ezberdinetako bekadunen curriculumak biltzen dituen datu-basea sortzea, haiek lan-munduan txertatzea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR