552/2009 EBAZPENA, irailaren 23koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, gizarte ekimeneko ikastetxeetan obrak egiteko behin-behineko diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 276/2009 Ebazpenaren bidez (kontabilitateko espedientea: 40003454), gizarte ekimeneko ikastetxeetan obrak egiteko deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren. Ebazpen hura 2009ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an.

Ikusi dira instrukzio organoaren proposamena eta Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuaren txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Gizarte ekimeneko ikastetxeei ematea ebazpen honi atxikitako I. ERANSKINean adierazten diren diru-kopuruak. Horretarako, interesdunei eskatzen zaie 2009ko azaroaren 30a baino lehen aurkezteko jatorrizko fakturak, edo fotokopia konpultsatuak, ordaindu dutela egiaztatzen duen agiriarekin batera, edo, bestela, obra egiaztagiriak, eraikuntza enpresak eta obraren zuzendaritza fakultatiboak sinatuak, jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

  2. Vianako "Erentzun" Ikastola kanpo uztea, eskaera ez aurkezteagatik deialdiaren 6. oinarrian adierazitako epean.

  3. 147.976,03 euroko gastua erabilgarri edukitzea, onuradunek I. eranskinean adierazitako diru-kopuruak erabiltzeko, 2009ko gastuen aurrekontuko "Gizarte ekimeneko ikastetxeetan obrak egiteko diru-laguntza" izeneko 410001-41810-7819-325100 kontu-sailaren kargura.

  4. 52.023,97 euroko diru-kopurua gastu konpromisotik kentzea. Zenbateko hori baimendutakoaren (200.000 euro, BEZa barne) eta emandakoaren arteko (147.976,03 euro, BEZa barne) diferentzia da.

  5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

  6. Ebazpen hau eta I. eranskina ikastetxe eskatzaileei, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuari eta Obra Atalari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR