231/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, 2011-2012 ikasturteko unibertsitateko garraiorako laguntzak ematen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Unibertsitateen eta Etengabeko Prestakuntzaren Zerbitzuko zuzendariak egindako txostenean proposatu du 2011-2012 ikasturteari dagozkion unibertsitateko garraiorako laguntzen deialdia ebaztea, Ebaluazio Batzordeak 2011ko azaroaren 22an egindako bilkuran proposatutakoari jarraikiz. Laguntzen deialdi hori Hezkuntzako kontseilariak uztailaren 20ko 111/2011 Foru Aginduaren bidez onetsi zuen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Deialdi honetarako 2011ko aurrekontuaren kargura aurreikusitako gasturako baimena kentzea, 49.546,52 euroko zenbatekoa, hain zuzen.

  2. Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 20ko 111/2011 Foru Aginduaren 3. atala aldatzea. Honela geldituko da:

    134.055,42 euroko gehieneko gasturako baimena ematea, 2012ko aurrekontuan sortzen den "Ikasleen garraioa Nafarroako goi mailako irakaskuntzako ikastetxeetara" izeneko 431000-43100-4800-322303 kontu-sailaren kargura finantzatuta.

  3. Laguntza ukatzea honako eskatzaile honi:

    Carolina Berastegui Baraibar, bizilekua Barañainen izan eta ikasketak Donostian, Gipuzkoan egiten baititu (deialdiaren seigarren eta laugarren oinarriak).

  4. Daniela Ayala Martínek 2011-2012 ikasturtean unibertsitate garraiorako laguntzari egindako ukoa onartzea.

  5. "Unibertsitateko garraio txartela" modalitateko laguntza behin-behinekoz ematea Alicia Garrido Nicuesari.

    Jakinarazpena jaso eta 10 egun balioduneko epean 2011-2012 ikasturteko matrikula egin izana ziurtatzeko agiria aurkeztu beharko du (deialdiaren hamaikagarren oinarria). Adierazitako dokumentazioa aurkezten ez badu, behin-behinekoz emandako laguntza ukatu eta garraio txartela kenduko zaio, eta dagokion ordainketa egitea edo diru-itzulketa eskatuko da, kasuan-kasuan.

  6. Kredentzialaren modalitateko laguntza honako hauei ematea:

    Maialen Satostegui Astrain.

    Adrian Adin Villafranca.

    Santiago Palomino Alonso.

    Mikel Diaz Tirapu.

    Iker Madoz Belauzaran.

  7. Txartelaren modalitateko laguntzak ematea ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren 107 ikasleei.

  8. 2012ko aurrekontuan sortzen den "Ikasleen garraioa Nafarroako goi mailako irakaskuntzako ikastetxeetara" izeneko 431000 43100 4800 322303 kontu-saileko 134.055,42 euro konprometitzea eta honela banatzea:

    HORNITZAILEA IFK GUZTIRA
    La Burundesa A31-003627 16.751,28
    La Estellesa A31-000128 36.500,62
    La Tafallesa A31-001118 65.700,44
    Guztira 118.952,34
    Hirugarrenak 15.103,08
    Guztira 134.055,42
    9. Onuradunei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR