69/2011 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan frantseseko atal elebidunen programa emateko oinarriak ezartzen dituena eta 2011-2012 ikasturtean programa ikastetxe gehiagotan ezartzeko deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumak Nafarroan arautzen dituzten dekretuek (abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretua eta martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretua) ezartzen dute curriculumeko hizkuntza guztien ikaskuntza era bateratu eta koordinatuan eginen dela, ikaskuntza hori optimizatzeko. Halaber, adierazten du baimena eman daitekeela curriculumeko arloetako zati bat atzerriko hizkuntzetan irakasteko, baina curriculumeko oinarrizko alderdietan aldaketarik sortu gabe.

Europan eleaniztasuna eta mugikortasuna sustatzeko politikaren esparruan, Hezkuntza Departamentuak 2006az geroztik programa horren deialdia egiten du, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan hizkuntza honen ikaskuntza bultzatu eta hobetzeko xedearekin, ikastetxeek beraiek eskatu eta esperientziaren kalitatea bermatzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Horrenbestez, frantseseko atal elebidunen programa emateko oinarriak ezartzeko egokitasunari buruz eta 2011-2012 ikasturtean programaren deialdia egitea komeni dela adierazteko Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak egin duen txostena ikusirik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluko 1.d) idatz-zatiak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan frantseseko atal elebidunen programa emateko oinarriak ezartzea eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan programa emateko deialdia egitea 2011-2012 ikasturterako. Oinarriak eta deialdia ebazpen honi erantsi zaizkio.

  2. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Deialdia eta eranskinak igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Irakasleen Prestakuntzako Atalera eta Guraso eta Ikasleendako Argibide Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2011ko martxoaren 1ean.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

  4. ERANSKINA

    BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEETAN FRANTSESEKO ATAL ELEBIDUNEN PROGRAMA EMATEKO OINARRIAK ETA 2011-2012 IKASTURTEAN PROGRAMA IKASTETXE GEHIAGOTAN EZARTZEKO DEIALDIA

  5. -Xedea eta aplikazio eremua.

    Deialdi honek bi helburu ditu: batetik, frantseseko atal elebidunen programa emateko oinarriak arautzea, eta bestetik, eskaera aurkeztu eta deialdi honetan ezarritakoa betetzen duten Nafarroako Foru Komunitateko bigarren hezkuntzako institutuei baimena ematea frantseseko atal elebidunen programa ezartzeko 2011-2012 ikasturtean.

    Oinarriak aplikatuko zaizkie hala atal elebidunen programa emateko baimena aurreko deialdi eta ikasturteetan lortu zuten institutuei, nola 2011-2012 ikasturtetik aurrera emateko baimena lortzen dutenei.

  6. -Bigarren Hezkuntzan frantseseko programa eleaniztunak emateko oinarriak.

    2.1. Ezaugarriak.

    2.1.1. Atal elebidunen ezaugarria da bigarren hezkuntzako hizkuntzaz kanpoko curriculum edukiak atzerriko hizkuntzan lantzea, hizkuntzaren eta edukiaren irakaskuntza uztarturik.

    2.1.2. Atal elebiduna ezartzeak honakoa irakastea dakar:

    -Frantsesa, atzerriko lehen edo bigarren hizkuntza gisa, atal elebiduneko ikasleendako nahitaezkoa. DBHko 3. mailatik aurrera hizkuntza horretan irakasten diren hizkuntzaz kanpoko edukiak indartzeko ere baliatuko da edukia.

    -DBHko hirugarren mailatik aurrera, hizkuntzaz kanpoko irakasgai bat edo bi frantsesez, partez edo osorik, ikastetxeko proiektuaren arabera. Betiere, arlo horien edukia Nafarroako curriculum ofizialean ezarririk dagoena izanen da, ordutegian inolako aldaketarik egin gabe.

    2.1.3. Ikasle taldeak hasieran duen frantses mailaren araberakoak izanen dira esperientzia ezartzeko egokitzapenak eta malgutasuna. Beraz, bertan parte hartzen duten irakasleek ikasgelako programazioa programa elebidunera egokituko dute eta, frantseseko departamentuarekin batera, behar diren material didaktikoak prestatuko dituzte.

    2.1.4. Ikasleak indarra duten arauetan xedaturikoarekin bat ebaluatuko dira.

    2.2. Egitura eta antolaketa.

    2.2.1. Atal elebidunen programa DBHko lehenengo mailan hasiko da eta etapa osoan ematen dela bermatuko da. DBHko 1. edo 2. mailetan, frantsesa irakasgaiaren eskola ordutegiari astean ordu bat edo bi gehituko zaizkio, ikastetxearen antolaketa aukeren eta dauden irakasleen arabera. Ordutegi luzatu horri etapa osoan eutsiko zaio.

    2.2.2. Atal elebiduneko hizkuntzaz kanpoko irakasgaien ordutegia ez da luzatuko.

    2.2.3. Ikastetxeko ikasketaburua arduratuko da programa antolatu eta koordinatzeaz. Hala ere, koordinazio lana programako irakasle baten esku uzten ahalko du eta, kasu horretan, irakasle horri bi ordu osagarri kenduko zaizkio bere ordutegitik.

    2.2.4. Programa batxilergoan ere irakasten jarraitzeko beharrezkoa izanen da atalak DBHn izan duen garapena eta funtzionamendua ongi baloratua izatea, eta ikastetxeak antolatzeko ahalbideak izatea.

    2.3. Ikasleen parte-hartzea eta sarrera.

    2.3.1. Atal elebidun batean sartzeko, ikasleek DBHko lehen mailan matrikulaturik egon beharko dute, eta frantsesa ikasten, eta gurasoen edo legezko tutoreen idatzizko baimena eduki.

    2.3.2. Ikastetxeek hizkuntza maila zehazteko hasierako proba bat antolatzen ahal dute.

    2.3.3. Eskatutako tokiak daudenak baino gehiago izanez gero, ikastetxeak hautapenerako neurriak ezarriko ditu, ikastetxeko eskola kontseiluak horiek onetsi ondoren.

    2.3.4. Atal elebiduneko ikasleek etapa osoan gelditu beharko dute programan. Salbuespen gisa, ikastetxeko zuzendaritzak ikasle bati programan baja ematea erabaki dezake, irakasle taldearen txostena ikusirik, eta orobat, gurasoek edo legezko tutoreek baja eskatzen badute, arrazoibidezko idazki baten bidez.

    2.3.5. Programan DBHko lehen maila ez den beste batean sartzeko, ikaslearen frantses maila ebaluatuko da aurretik, eta aldekoa izan beharko da.

    2.3.6. Atal elebidunean parte hartu izana ikasle bakoitzaren espedientean eta ikasketen historialen jasoko da.

    2.3.7. Gainera, ikasleek aukera izanen dute Diplôme d'Etudes en Langue Française (DELF) eskuratzeko probetara aurkezteko.

    2.4. Irakasleak.

    2.4.1. Frantseseko irakasle espezialistek emanen dute frantses irakasgaia, oso-osorik, eta horretan lehentasuna izanen dute ikastetxean behin betiko destinoa duten irakasle funtzionarioek.

    2.4.2. Hizkuntzakoak ez diren arloak irakasgai bakoitzeko irakasle espezialistek emanen dituzte, edo bestela, egokitasuna duten irakasleek, departamentuen ordutegiaren arabera bidezkoa bada.

    Aurreko ikasturteetan programa honetan irakatsi duten irakasleek edo ikastetxeko proiektuaren partaide diren irakasleek, 7. eranskinaren arabera behar den 1. motako frantses ziurtagiria ez badute, programa honetan irakasten ahalko dute ikasturte honen ondoko bi ikasturteetan, baldin eta haien beharra badago eta Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak aurretik baimena ematen badie. Epe hori bukatuta, programan irakatsi ahal izateko, 1. motako ziurtagiria beharko dute.

    Atal elebidunean emateko ordutegia duten lanpostuak 1. motako frantses ziurtagiria duten irakasle espezialistek beteko dituzte, ahal delarik. Salbuespen gisa, 2. motako frantses ziurtagiria duten irakasle espezialistek irakasten ahalko dute programa honetan, ikasturte batez, baldin eta horien beharra badago eta eta Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak aurretik baimena ematen badie.

    2.4.3. Atalak eskola ordutzat hartuko den ordubete izanen du atalean jarduten duen departamentu didaktiko bakoitzeko, frantseseko irakasleen eta kasuko irakasgaiko irakasleen koordinaziorako. Ataleko koordinatzailearekin batera, ikastetxeko zuzendaritzak erabakiko du nola banatu hortik ateratzen diren ordu guztiak, baina, hasiera batean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR