51/2014 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehen Hezkuntzaren antolaketa berria maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 16.etik 21.era bitarteko artikuluetan garatzen da, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu ondoren. Lehen Hezkuntzaren oinarrizko curriculum berria otsailaren 28ko 126/2014 Errege Dekretuan zehaztu da.

Aipatu 126/2014 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren ondorioz, Nafarroako Gobernuak Lehen Hezkuntzaren curriculuma garatu du bere eskumen eremurako, dagokion foru dekretuaren bidez.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du foru agindu hau onets dadin, zeinaren bidez Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako Lehen Hezkuntzako irakaskuntza berrien ezarpena eta ordutegia arautzen baitira, hura abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren ikastetxe publiko, pribatu eta pribatu itunduetarako.

Irakaskuntza horien lehenagoko oinarrizko erregulazioan ez bezala, non gutxieneko ordu kopuru bat zehaztua baitzegoen arlo bakoitzerako, 126/2014 Errege Dekretuaren 8. artikuluko 5. atalak adierazten du irakasgai ardatzetarako gutxieneko irakastorduak, modu orokorrean kontatuta, ez direla etapa horretarako orokorrean finkatutako irakastordu guztien %50 baino gutxiago izanen. Baina orain arteko esperientziaren argitan, hobe da denbora jakin bat zehaztea arlo bakoitza tratatzeko, ikasle guztientzat oro har ezarritako ahalmen pertsonalak, gaitasunak eta helburuak ahalik eta gehien gara daitezen.

Azken urteotan Europar Batasunak eta Europako Kontseiluak emandako jarraibideen arabera, Hezkuntza Departamentuak atzerriko bigarren hizkuntzaren alde egin du hizkuntza eredu guztietan Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik aurrera, hain da garrantzitsua eleaniztasuna, faktore erabakigarri gisa, gero eta kultura eta hizkuntza aniztasun handiagoan jarduteko bakoitzaren komunikazio gaitasunerako.

Hezkuntza Departamentuak hiru arlo berriren curriculuma zehaztu du autonomia erkidegoen konfigurazio libreko multzoan. Horietako bi, Irakurtzeko Estrategiak eta Testuen Sorrera eta Arrazoibide Matematikoa eta Problemak Ebaztea izenekoak, ikasketak G ereduan egiten dituzten ikasle guztien tratamendu berdintasuna bermatzearren, zein den ere ikastetxea. Hirugarrena, Musika-hezkuntzaren arloa, Atzerriko Bigarren Hizkuntza aukeratzen duten ikasleek Arte-hezkuntzaren arloko curriculumaren zati hori egiterik izan dezaten.

Foru agindu hau prestatzerakoan ondokoak hartu dira kontuan: abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua, irakaskuntza ez-unibertsitarioko eginkizun eta zerbitzuak Estatuak Nafarroako Foru Komunitatearen esku uztea onesten duena; otsailaren 28ko 126/2014 Errege Dekretua, Lehen Hezkuntzako oinarrizko curriculuma ezartzen duena; eta Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen foru dekretua.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan Lehen Hezkuntzarako ezarritako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzea du xede foru agindu honek, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean diren ikastetxe publikoetarako zein ikastetxe pribatuetarako eta pribatu itunduetarako.

  2. artikulua. Printzipio orokorrak.

    Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek, hala publikoek nola pribatuek eta pribatu itunduek, printzipio orokor hauek bete beharko dituzte:

    1. Lehen Hezkuntzako maila bakoitzean eskola jarduerak 175 egun izanen ditu gutxienez. Kontu horretan ikasle guztiek, hirugarren eta seigarren mailak bukatzean, ebaluazioetan eman beharreko egunak sartuko dira. Asteko irakastorduak 25 izanen dira.

    2. Ikastetxeek, hala publikoek nola pribatuek eta pribatu itunduek, eskola ordutegia astean 5 eskola saio bitarte luzatzea eska dezakete. Luzapen horrek ez du behin ere ituna handitzea ekarriko ikastetxe pribatu itunduetan, ezta plantilla ere ikastetxe publikoetan. Familiei ez die inolako kosturik sortuko. Hezkuntza Departamentuak, egutegiari eta ordutegi orokorrari buruz urtero argitaratzen duen araudiaren barrenean, ordutegia luzatzeko eskaerarako prozedura zehaztuko du.

    3. Lehen Hezkuntzako curriculumeko irakaskuntzak emateko behar den denbora banatzean haien izaera orokor eta integratzailea errespetatu beharko da.

  3. artikulua. Ikastetxe publikoen ordutegi antolaketa.

  4. Oro har, Lehen Hezkuntza ematen duten ikastetxe publikoek irizpide hauek kontuan hartuta zehaztuko dute eskolako ordutegia:

    1. 50 minutuko eskola saioak antolatuko dira, asteazkenetako saio bat izan ezik, 60 minutukoa izanen baita. Era berean, irailean eta ekainean, egun bakoitzeko saio bat 60 minutukoa izanen da.

    2. Ikasleek ordu erdiko jolas-ordua izanen dute egunean, goizaren erdialdean.

  5. Foru agindu honen I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren, ezarritakoak dira Lehen Hezkuntzako lehenetik hirugarrenera eta laugarrenetik seigarrenera arteko mailei dagozkien asteko eskola saioak, arlo bakoitzeko, hizkuntza eredu desberdinetarako.

  6. Autonomia erkidegoen konfigurazio libreko arloen multzoan arlo hauek ikasiko dira:

    –Irakurtzeko Estrategiak eta Testuen Sorrera, baita Arrazoibide Matematikoa eta Problemak Ebaztea ere, biak G ereduko ikasleentzat G/A ikastetxeetan.

    –Euskal Hizkuntza eta Literatura, hizkuntza ereduak hala eskatzen duen kasuetan.

    –Musika-hezkuntza, Atzerriko Bigarren Hizkuntza aukeratu eta Arte-hezkuntzaren arloa egiten ez duten ikasleentzat, berariazko arloen multzoan.

    Gainera, autonomia erkidegoen konfigurazio libreko arloen multzoko saio bat Irakurketarako izanen da.

  7. Berariazko arloen multzoan, ikastetxeek Arte-hezkuntza eskainiko dute etapako maila guztietan. Arlo horretako saioetako bat Hezkuntza Plastikorako izanen da, eta beste bat Musika-hezkuntzarako.

  8. Ikastetxeek Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik aurrera, Atzerriko Bigarren Hizkuntza eskaintzen ahalko dute berariazko arloen multzoan, bi saio astean hain zuzen, Hezkuntza Departamentuak baimendu ondoren. Eskaintza ikasle guztientzat izanen da, zein den ere haien ikasketen hizkuntza eredua. Hura emateko behar diren bi saioak konfigurazio hauetako batetik aterako dira:

    1. Irakurketaren saiotik eta Atzerriko Lehen Hizkuntzaren curriculumeko errefortzu saioetako batetik.

    2. Irakurketaren saiotik eta Arte-hezkuntzaren arloko Hezkuntza Plastikoaren saiotik.

    3. Aurreko bi aukerez gain, G ereduko ikastetxeek Gaztelania eta Literatura arloko saio bat erabiltzen ahalko dute, eta beste bat Matematika arlokoa.

  9. Saioa Irakurketatik eta Hezkuntza Plastikotik kenduta Bigarren Atzerriko Hizkuntza ematen duten ikastetxeetan, Atzerriko Bigarren Hizkuntza aukeratzen duten ikasleek Musika-hezkuntzaren arloa ere eginen dute autonomia erkidegoen konfigurazio libreko arloen multzoan.

  10. artikulua. Ikastetxe pribatuen eta pribatu itunduen ordutegi antolaketa.

  11. Aurreko artikuluan eta foru agindu honen I. eta II. eranskinetan ezarritako ordutegi antolaketa orientazio gisakoa da ikastetxe pribatuentzat eta pribatu itunduentzat.

  12. Lehen Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako arautzen duen foru dekretuan ezarritakoa aintzat hartuta, ikastetxeek honako hau izan beharko dute kontuan:

    1. Ardatz diren arloei gutxienez dagozkien irakastorduak, modu orokorrean kontatuta Lehen Hezkuntza osorako, ez dira foru agindu honen 2 a) artikuluan Hezkuntza Departamentuak finkatutako irakastordu orokorren guztirakoaren %50 baino gutxiago izanen, eta arlo ardatz guztiak maila bakoitzean ematea bermatuko da.

    2. Gainerako irakastorduak, Hezkuntza Departamentuak orokor gisa finkatutakoak osatu arte, berariazko arloak zein autonomia erkidegoen konfigurazio libreko arloak emateko izanen dira.

    3. Berariazko arloen multzoan, ikasleek Gorputz-hezkuntzaren arloa emanen dute, eta beste bat, Erlijioa edo Gizarte eta Herritar Balioak aukeratuta, biak nahitaez eskaintzen baitira ikastetxeetan.

    4. Atzerriko Bigarren Hizkuntza, berariazko arloen multzokoa, laugarren mailatik aurrera eskaintzen ahalko da, Hezkuntza Departamentuak baimendu ondoren.

    5. Hala behar duen hizkuntza ereduan, Euskal Hizkuntza eta Literatura autonomia erkidegoen konfigurazio libreko arloaren multzoan emanen da.

  13. artikulua. Lehen Hezkuntzaren ezarpena.

  14. 2014-2015 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako lehen, hirugarren eta bosgarren mailei dagozkien irakaskuntza berriak ezarriko dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez araututa baitaude, eta curriculuma martxoaren 19ko 24/2007 Foru Dekretuaren bidez araututa daudenak emateari utziko zaio.

  15. 2015-2016 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako bigarren, laugarren eta seigarren mailei dagozkien irakaskuntza berriak ezarriko dira, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez araututa baitaude, eta curriculuma martxoaren 19ko 24/2007 Foru Dekretuaren bidez araututa daudenak emateari utziko zaio.

  16. Atzerriko Bigarren Hizkuntza laugarren mailan ezarriko da, eta bosgarrenean eta seigarrenean jarraituko du, maila bat urtean, behin betiko ezarri arte.

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Lehen xedapen gehigarria.–Lehen Hezkuntzan sartzea.

  17. Oro har, sei urte betetzen dituzten urte naturalean sartuko dira ikasleak Lehen Hezkuntzako lehen mailan.

  18. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, zazpi urte betetzen dituzten urte naturalean hasten ahalko dira, beharrezkoa den ebaluazioa egin ondoren, ikaslearen gurasoekin edo legezko ordezkariekin ados jarrita, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak aldeko txostena eginik.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Irakurtzeko Estrategiak eta Testuen Sorrera, Arrazoibide Matematikoa eta Problemak Ebaztea eta Musika-hezkuntza arloen curriculuma.

    Irakurtzeko Estrategiak eta Testuen Sorrera, Arrazoibide Matematikoa eta Problemak Ebaztea eta Musika-hezkuntza arloetarako, foru agindu honen III. eranskinean aipatzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR