339/2008 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako toki entitateei 0tik 3 urtera bitarteko haur hezkuntzako ikastetxeak eraiki eta egun dituztenak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretura egokitzeko diru-laguntzak emateko deialdia ebazten duena. Aipatu deialdia Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren apirilaren 1eko 91/2008 eta uztailaren 4eko 252/2008 Ebazpenen bidez onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuko zuzendariaren txostena ikusirik.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. I. eranskinean azaltzen diren Nafarroako toki entitateei diru- laguntzak onestea, bertan ezartzen diren lehentasun ordenaren eta berariazko baldintzen arabera.

  2. Emandako diru-laguntzak ordaintzea hurrengo baldintza hauen mende egonen da:

    1. Diru-laguntzaren xede diren obrak diru-laguntza jaso duen proiektuan ezarri denarekin bat eginen dira.

    2. Diru-laguntzaren xede diren obra horiek 2008ko azaroaren 15a baino lehen hasiko dira. Bestela, dagozkien udal edo kontzejuek espresuki uko eginen diote diru-laguntzari, arrazoiak edo inguruabarrak azalduko dituzte eta, halaber, eskatuko dute hurrengo deialdian onuradun izaera mantendu diezaieten. Obrak 2008ko abenduaren 31 baino lehen hastea aurreikusten bada, jakinarazi eginen dute, eta obrak hasteko epea 2008ko abenduaren 31ra arte luzatuko da, aurrekontuko diruak horretarako bide ematen badu.

  3. Egindako gastua ez justifikatzeagatik, I. eranskinean azaltzen diren emandako diru-laguntzei espresuki uko egiteagatik edo dagoen kreditua handitzeagatik soberan diren kopuruak, proiekturik izan gabe (aurreproiektu, oinarrizko proiektu edo obrak egitearen aurreikuspenarekin) deialdi honetara aurkeztu diren eta II. eranskinean azaltzen diren toki entitateen obra proiektuetan erabiliko dira. Egindako gastuaren justifikazioa aurkeztu izanaren araberako lehentasun ordena jarraituko da. Betiere ebazpen honen 2. puntuan ezarritako baldintza kbetetzen badira eta aurrekontuak ahalbidetzen badu.

  4. Obra Atalak diruz lagundutako obren jarraipena eta gainbegiratzea eginen du, ordaintzeko ebazpen proposamen berriak aurkezte aldera, ebazpenaren 2. eta 3. puntuetan ezarritakoa bete eta aplikatuz.

  5. Ebazpen honen 2. mailako edo erreserbako zerrendan agertzen diren obrak, 2. eta 3. puntuetan ezarritako baldintzak direla eta diruz lagundu ez direnak, hurrengo deialdian bakarrik izanen dira laguntzak jasotzeko lehentasunezkoak. Horretarako beharrezkoa den eskaera aurkeztu beharko dute behar den epean.

  6. Diru-laguntza horien ordainketa, gehienez ere 5.838.501,07 euro, 2008ko aurrekontuko "Udalekin hitzarmenak, 0tik 3 urtera bitarteko haur hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko", 410001- 41810-7609-325102 zenbakiko kontu-sailaren kargura eginen da (40001864...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR