58/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 24koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe bateratu publiko batzuk izendatu eta Nafarroako ikastetxe bateratu publikoen sareari eransten dizkiona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.5 artikuluan adierazten denez, legeak arautzen dituen lanbide heziketako ikasketak Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoan aipatzen diren ikastetxe bateratuetan egiten ahal dira. Azken lege horren 11. artikuluko laugarren idatz-zatian, lanbide heziketako ikastetxe bateratuak honela definitzen dira: ikastetxe berriak dira eta, Kualifikazioen Sistema Nazionalaren esparruan, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean ageri diren tituluak eta lanbideko ziurtagiriak lortzera bideratzen diren lanbide heziketako eskaintza guztiak emanen dituzte. Halaber, 11.4 artikuluko bigarren lerroaldeak ezartzen du administrazioek, beren eskumenen esparruan, lanbide heziketako ikastetxe horiek sortu eta baimentzen ahalko dituztela, ezartzen diren baldintza eta betekizunei jarraikiz.

Ildo horretan, Lanbide heziketako ikastetxe bateratuen oinarrizko betekizunak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 7ko 564/2010 Errege Dekretuaren bidez, berriro idatzi da abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atala; honela geratu da: Hezkuntza administrazioek, beren eskumenen esparruan, titulartasun publikoko lanbide heziketako ikastetxe bateratu berriak sortzen ahalko dituzte. Horretaz gainera, titulartasun pribatuko lanbide heziketako ikastetxe bateratu berriak baimentzen ahalko dituzte. Kasu bietan, lan administrazioko txosten loteslea beharko da.

Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 18. artikuluko bigarren atalean ezartzen denez, lanbide heziketa ematen duten ikastetxeak ikastetxe bateratutzat jotzen ahalko dira, ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 11. artikuluari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitateko lanbide heziketako ikastetxe bateratuak arautzen dituen irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuak arautuko ditu.

Gainera, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak berak 19. artikulua eskaintzen die ikastetxe bateratuei, eta lehen atalean Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe bateratu publikoak bereizten ditu: alde batetik, ikastetxe bateratu politeknikoak eta, bestetik, ikastetxe bateratu sektorialak; aldi berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ikastetxe bateratu publikoen sare bat bere lurralde guztian bermatuko duela...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR