389/2001 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, ikasteko banakako laguntzen deialdia egiten duena, zentzumenetako edo lokomozio-aparatuko minusbalioa izan eta Nafarroako ikastegietan 2001/02 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko ikasketak araubide orokorrean egiten ari diren ikasleentzat.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta hartan proposatu du ikasteko banakako laguntzen deialdia onets dadila, entzumeneko, ikusmeneko edo lokomozio-aparatuko minusbalioa izan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko ikasketak araubide orokorrean egiten ari diren ikasleentzat.

Deialdi honen bidez, beraz, banakako laguntzak emanen zaizkie halako ikasleei, beren minusbalioa dela-eta arreta pedagogiko berezian egin behar duten gastua ordaintzen laguntzeko.

Horrenbestez, eta apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituenak, 36.2. artikuluko c) eta d) idatz-zatietan eman dizkidan eskurantzak erabiliz, ondokoa

AGINDU DUT:

  1. Zentzumenetan edo lokomozio-aparatuan minusbalioa duten ikasleentzako banakako laguntzen deialdia onetsiko da 2001/02 ikasturterako, eranskinean dauden oinarrien arabera.

  2. Baimena emanen da deialdi hau Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak ebatz dezan, baldin eta nahikoa kreditu badago 2001eko Gastuen Aurrekontuko 41510-4809-422500 kontusailean, "Hezkuntza Berezirako Bekak eta Laguntzak" izenekoan. Gehienez 3.000.000 pezetako laguntzak ematen ahal dira guztira.

  3. Deialdia eta haren eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

  4. Honako foru arauak ondorioak izan ditzan, haren berri emanen zaie Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko arduradunei, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontu-hartzaile eskuordeari, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuari, Dibertsitate eta Kultura-Aniztasunerako Atalari, Kudeaketa Ekonomikorako Bulegoari, Hezkuntza Bereziaren Unitate Teknikoari eta Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko zuzendariari.

    Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hemezortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

    E R A N S K I N A

    Oinarriak

    Lehena.-Deialdiko laguntzen hartzaileak.

    Ikusmenean, entzumenean edo lokomozio-aparatuan minusbalioa duten ikasleek eskatzen ahal dituzte ikasteko banakako laguntzak, ondoko betekizun hauek betez gero:

    1. Minusbalioaren Kalifikazioaren Ziurtagiria edukitzea, eta ikusmen, entzumen edo lokomozio-aparatuaren minusbalio gradua gutxienez %33 izatea.

    2. Nafarroako Foru Komunitateko ikastegiren batean ibiltzea, araubide orokorrean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko ikasketak egiten, unibertsitateko ikasketak salbu.

    3. Ikusmenaren, entzumenaren edo lokomozio-aparatuaren minusbalioa dela-eta pedagogi laguntza berezia behar izatea ikasketak egiteko, Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko (CREENA) lan- taldeen iritziz.

    4. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR