65/2012 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, ikastearen nahasmenduengatik eta arreta faltagatiko nahasmenduarengatik (hiperaktibitatearekin) hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko erantzuna arautzen duena Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan, Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Maiatzaren 3ko Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak hitzaurrean dioenez, lege horren printzipio gidarietako bat da "herritar guztiek beren gaitasun indibidual, sozial, intelektual, kultural eta emozional guztiak ahalik eta gehien gara ditzatela, eta, horretarako, beren premietara egokitutako kalitateko hezkuntza jaso behar dute. Aldi berean, aukera-berdintasun eraginkorra bermatu behar zaie eta, horretarako, beharrezko laguntzak eman behar zaizkie ikasleei zein ikastetxeei. Azken batean, ikasle guztien hezkuntza-maila hobetu behar da...".

Halaber, "Ekitatea hezkuntzan" izeneko II. Tituluan, 71. artikuluan, honako hau ezartzen da: "hezkuntza-administrazioek beharrezko diren baliabide guztiak ziurtatu behar dituzte, hezkuntza-premia bereziak izateagatik, ikasteko aparteko zailtasunak izateagatik, adimen-gaitasun handiak izateagatik, hezkuntza-sisteman berandu sartzeagatik, egoera pertsonalak edo eskolako historialak hala eskatzeagatik, arruntaz bestelako hezkuntza-arreta behar duten ikasleek beren gaitasun pertsonalak ahalik eta gehien garatu ahal izan ditzaten eta, nolanahi ere, ikasle guztientzat ezarritako helburu orokorrak lortu ahal izan ditzaten".

Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen duen Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduan, aniztasunari erantzuteko neurriak ezartzen eta arautzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetarako, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat (III. kapitulua), gaitasun handiko ikasleentzat (IV. kapitulua) eta hezkuntza sisteman berandu sartzen diren edo/eta egoera soziokultural ahulean dauden ikasleentzat (V. kapitulua).

Horrenbestez, autonomia erkidegoetako antolamenduari dagokionez, esan behar da beharrezkoa zela arautzea ikastearen nahasmenduengatik (IN) eta arreta faltagatiko nahasmenduarengatik (hiperaktibitatearekin) (AFN-H) hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko arreta neurriak. Hala, agindu hau aipatutako foru aginduaren osagarria da.

Hezkuntza Departamentuak behar diren bitartekoak jarriko ditu INengatik eta AFN-Harengatik hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek beren gaitasun pertsonal, intelektual, sozial eta emozional guztiak ahalik eta gehien gara ditzaten, baita ezarritako helburu orokorrak lor ditzaten ere, eta garapen osoa lor dezaten, aukera berdintasunean, oinarri harturik irakaskuntza egokia, laguntza eta eskolatze aldiko segimendua.

Helburu hori izanik, eta foru agindu honen xede diren etapen ebaluazioari dagozkion araudietan xedatutako mekanismoen babesean, ondoko neurriak agintzen dira, INengatik eta AFN-Harengatik hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei hezkuntza arloko erantzuna emateari buruz, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan aplikatzeko:

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

      Foru agindu honen xedea da INengatik eta AFN-Harengatik hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko erantzun-neurriak zehaztea, ikastetxe publiko eta itunduetan, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituztenetan, Nafarroako Foru Komunitatearen kudeaketa arloan.

      Nazioartean ezarritako ezagutza zientifikoarekin koherentzian arautu behar da hezkuntzako erantzun hori, froga enpirikoekin eta irizpidetzat harturik normalizazioa, arreta pertsonalizatua eta taldean txertatzea.

    2. artikulua. Hezkuntzako premia bereziak dituzten ikasleak, ikastearen nahasmenduak eta arreta faltagatiko nahasmendua (hiperaktibitatearekin) izateagatik.

    3. -Foru agindu honen ondorioetarako, arreta faltagatiko nahasmendutzat (hiperaktibitatearekin) (AFN-H) hartzen da nahasmendu hori zeina haurtzaroan hasten den eta batez ere hiru funtsezko alderdi ukitzen dituen: arreta falta, hiperaktibitatea edo gehiegizko mugimendua eta inpultsibitatea. Orobat, haren ezaugarria da kontrol exekutiboko mekanismoetan disfuntzioa izatea. Patroi iraunkor hori maizagoa eta larriagoa izaten da adin bereko beste ikasle batzuengan ikusten dena baino, eta franko eragin dezake haurraren funtzionamendu akademikoan, pertsonalean eta sozialean. Horretarako I. eranskina kontsulta daiteke.

    4. -"Ikastearen nahasmenduak" (IN) izenak adierazten du entitate multzo heterogeneo bat, ezaugarri dutenak zailtasunak izatea irakurmenean, idazmenean, arrazoimenean nahiz matematiketako trebetasunetan, eta eragin garrantzitsua dutenak eskolako ikaskuntzan. Zailtasun horiek beste egoera batzuekin batera gerta litezke, esaterako zentzumen-urritasunarekin eta desgaitasun intelektualarekin, edo kanpoko eraginekin, esaterako gizarte eta kultura arloko desabantailekin. Hala ere, INak ez lirateke izanen egoera edo eragin horien ondorio. Irakaskuntza egokia jaso duten, zentzumen-alterazio agerikorik ez duten eta ezagutzaren garapen edo adimen batez bestekoa edo altua duten subjektuengan gertatzen dira nahasmendu horiek, eta egoera hori iraunkorra da. Nolanahi ere, zailtasunek bilakaera izanen dute eskolatze aldi guztian. Horri buruz II. eranskina kontsulta daiteke.

    5. -Bai INei bai AFN-Hari lotutako -edo, biak batera gertatzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR