121/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integralaren Jarraipen eta Ebaluaziorako Batzordea sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak maiatzaren 20an emandako 176/2011 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integrala onetsi zen.

Foru agindu horretan aurreikusi zen bertan ezarritako jarduketak bete eta ebaluatzeko batzorde tekniko bat sortzea, eta batzordearen eginkizunak eta kideak nortzuk izanen ziren ere erabaki zen.

Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuak proposatu du Jarraipen eta Ebaluaziorako Batzordeko kideak izendatzea, aipatutako foru aginduan adierazitakoari jarraikiz.

Horiek horrela, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integralaren Jarraipen eta Ebaluaziorako Batzordea sortzea.

  2. Honako pertsona hauek izendatzea Nafarroako Ijitoei Arreta Emateko 2011-2014 Plan Integralaren Jarraipen eta Ebaluaziorako Batzordeko kide:

    -Pedro Grávalos Falces jauna, Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua ordezkatuz, batzordeburu lanetan arituko dena.

    -M.ª Cruz Santesteban Arana andrea, Plan Orokorren Bulegoko buruak, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua ordezkatuz, idazkari lanetan arituko dena.

    -Isabel Ibarrola Goñi andrea, Gizarteratze Ataleko burua, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua ordezkatuz.

    -Javier Etayo Lezáun jauna, Kudeaketa Ekonomiko eta Plangintzarako Ataleko burua, Sustapen eta Etxebizitza Departamentua ordezkatuz.

    -M.ª José Pérez Jarauta andrea, Osasuna Sustatzeko Ataleko burua, Osasun Departamentua ordezkatuz.

    -Miguel Arrondo Pérez jauna, Inklusio Proiektuetarako Bulegoko burua, Hezkuntza Departamentua ordezkatuz.

    -Marta Álvarez Alonso andrea, Enplegua eta Aukera Berdintasuna Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Nafarroako Enplegu Zerbitzua ordezkatuz.

    -Cristina Urdánoz Ezcurra andrea, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, Kulturako, Turismoko eta Erakunde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR