594/1996 FORU DEKRETUA, urriaren 28koa, Ihaben (Basaburua) aldeko lurzati berrantolamendua lehenbailehen egin behar dela eta haren onura publikoa deklaratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Oso larria da Ihaben (Basaburua) aldeko lurzatien sakabanaketak sortzen duen egoera, bertako nekazariek Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Egituren Zerbitzura bidali duten eskabidean agertu duten bezala.

Alde horren gorabehera eta posibilitate teknikoei buruz Zerbitzuak egindako azterketaren arabera, komenigarritzat jotzen da lurzati berrantolamendua egitea, onura publikoa dela eta.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legeak ezartzen duenari jarraikiz egindako proposamenarekin, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hogeita zortzian eginiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Ihaben (Basaburua) aldeko lurzati berrantolamendua lehenbailehen egin behar dela eta haren onura publikoa deklaratzen da.

  2. artikulua. Alde horretako perimetroa, hasiera batez, honelaxe mugatuko da:

    Iparraldean: Itsaso eta Jauntsarasko kontzejuak (Basaburua).

    Hegoaldean: Etxalekuko kontzejua (Imotz).

    Ekialdean: Gartzarongo kontzejua (Basaburua).

    Mendebaldean: Itsaso eta Udabe-Beramendiko kontzejuak (Basaburua).

    Perimetro hori behin betikoz aldatuko da Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legearen 22. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

  3. artikulua. Lurralde honetarako, ustiapen azalera oinarrizkoa, lehorreko laborantzako lurretan, gehienez 23 hektareakoa izanen da, eta gutxienez 8...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR